Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoa 2020

Helburuak

Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoaren helburua Euskadiko elikaduraren eta gastronomiaren urrezko lau arauak (segurua, osasungarria, berezia eta iraunkorra, sozialki, kulturalki, ekonomikoki eta ingurumenaren aldetik) lantzen jarraitzea eta garatzea da, gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldiek ondore horren berri izan dezaten eta gastronomiaren arloan gure balioak transmititzen jarrai dezaten. Izan ere, gure gastronomiaren ezaugarriak dira —eta, beraz, baita elikadurarenak ere— hurbileko produktuarekiko errespetua, sasoi bakoitzean zer jan behar den jakitea, jakintza teknikoa, sormena eta berrikuntza, tradizioaren eta abangoardiaren arteko nahasketa perfektua, eta, jakina, lankidetza eta elkarlana.

Helburu hori lortzeko, beharrezkoa da Euskadiko gastronomia eta elikadura bultzatu, sustatu eta garatzea, nekazaritzako elikagaien industria eta gastronomia garatuz, betiere oinarri hauetan bermatuta: tokiko produktu kalitatekoa eta osasungarria sustatzea; jasangarritasuna bermatzea, aparteko balio turistikoko proposamen bat sortzea, kultura-, paisaia- eta gastronomia-ondarearen kontserbazioa bultzatzea, eta, jakina, munduan are aitorpen handiagoa lortzea. Hori guztia, baina, ikuspegi berri batetik egin behar da, Elikaduraren Balio Katearen paradigmatik, lehen sektoreko ekoizpenetik elikagaien kontsumoraino, pertsonak —elikagaien kontsumitzaileak— balio-katearen ardatz izanda, eta kontuan hartuta, beti, ekonomiaren, kulturaren eta gizartearen arloko beste sektore batzuekiko erlazioak.

 

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Azken aldaketako data: