52. Jarduera Fisikoaren Plan Zuzentzailea 2020
Helburuak
Gizarte aktiboagoa sortzeko proiektua da MUGIMENT. Ariketa fisikorik ez egitea da heriotza-kausen artean laugarrena, munduan eta Euskadin, eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasunari buruzko azken inkestaren datuen arabera, herritarren % 31k ez du egiten Osasunaren Mundu Erakundeak ezarritako gutxieneko ariketa fisikoa. Herritar talde hori ez-aktibotzat jotzen da, eta ez-aktiboen ehunekoa handiagoa da emakumeen artean (% 34) gizonezkoen artean (% 27) baino. Sedentarismoa gaur egungo gizartearen ondorio da, halaber; izan ere, sedentarioak dira lanik gehienak eta aisia, eta horrek areagotu egiten du hipertentsioa, obesitatea, diabetesa edo minbizia (besteak beste) izateko arriskua.
Horregatik, herritarrek ariketa fisiko gehiago egiteak gizarteari eta bizi-baldintzei zuzenean eragiten dieten hainbat arlori onurak ekarriko lizkiekeela jakinda, kirolerako eta garapen fisiko zein pertsonalerako Jaurlaritzaren 2012-2016 aldirako 1.20 Arloko Programak 2020rako Plan Estrategikoa diseinatzeko ekimena aurreikusten du, Euskadi erreferentzia izan dadin herritarrek egiten duten ariketa fisikoari dagokionez, eta kultura eta gizarte aldaketa bultzatuta Osasuna jarduera fisikoaren sinonimo izan dadin, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko.
Premisa horrekin, osasun-arloan onurak lortzeko Euskadin gizarte aktiboagoa sortzeko helburu nagusi dela, MUGIMENT 2013-2020 proiektu estrategikoaren garapena sustatu dute Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Osasun Sailak, Enplegu eta Gizarte Politika Sailak eta Osakidetzak, Euskadin jarduera fisikoa sustatzeko. Udalerrietan aplikatzekoa izatea eta hainbat jende-motarentzako (herritarrak, oro har, haurrak, adinekoak, profesionalak, adituak) diseinatutako zortzi estrategiatan egituratuta egotea dira proiektu horren ardatz nagusiak:
- MUGISARE: estrategia nagusia, gizarteari zuzendua eta argi eta garbi tokiko garapenera begirakoa; horren jiran dabiltza gainerako estrategiak. Udalerriak dira estrategia guztiak koordinatzeko sareak sortuta abian jarri beharreko esku-hartzeen ardatza.
- MUGIBILI: herritarren artean ibiltzeko ohitura sustatzeko diseinatua.
- MUGIEGUN: kirol-ekitaldietan herritarren parte-hartzea erraztea du helburu, batez ere aktiboak ez diren pertsonena.
- MUGIKASI: ikastetxeetan jarduera fisikorako denbora luzatzea eta ikasleen artean sedentarismoa saihestea da asmoa.
- MUGIERAGIN: osasun- eta kirol-arloko profesionalak jarduera fisikoaren, sentsibilizazioaren, prestakuntzaren, esku-hartze programen eta abarren eragile sustatzaile gisa inplikatzea du xede.
- MUGIBETI: 65 urtetik gorakoei zuzenduta dago, jarduera fisikoa euren behar bereziei erantzunez sustatzeko, indarra eta mugikortasuna hobetu eta euren independentzia eta bizi-kalitatea areagotuta.
- MUGITOKI: tokiko eragile, profesional eta adituentzat da, eta ezagutza biltzeko, eguneratzeko eta sortzeko zentro bat egitea du helburu.
- MUGILAN: lan-inguruneko esku-hartzeak (jarduera fisikoa erraztu, sedentarismoa saihestu), langilearen ergonomia hobetzeko.
Legegintzaldia
XI. Legegintzaldia
Garatzeko jarduerak eta baliabideak
Las acciones generales a desarrollar para todas las estrategias son las siguientes:
- Creación de un grupo de trabajo interinstitucional impulsado por los promotores del Proyecto. Con la participación de los directores y las directoras y personal técnico.
- Crear lugares de encuentro entre los agentes implicados en la promoción de la AF, facilitar el desarrollo de actividades formativas, y poner a su disposición herramientas de trabajo útiles.
- Facilitar la creación de espacios de comunicación y de divulgación de la información dirigidos a la población general através de la página web MUGIMENT, que además sirva para recoger todo lo relativo al proyecto.
- Establecer mecanismos de adhesión a las estrategias, así como potenciar el reconocimiento a los municipios y entidades adheridas mediante concesión de distintivos.
- Fomentar la coordinación de acciones entre las distintas estrategias
- Promover una red de redes locales
Denborazko konpromisoa
2013-2020
Planeko kudeaketa organoak
Koordinazio orokorra: Erakunde arteko lan-taldea, proiektuaren sustatzaileek bultzatua. Kirol eta Gazteria Zuzendaritzako, Osasun Publiko eta Adikzio Zuzendaritzako, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzako eta Osakidetzako arduradunek osatuko dute taldea.
Lan-taldea: Lan-mahaian arestian aipatutako sailetako teknikariek hartuko dute parte.
Idazkaritza teknikoa:Proiektuaren sustatzaile egonkorra. Dinamizatzaileen koordinatzaile nagusi eta erreferentzia orokorra
Tokiko erreferentzia: Tokiko sarearen arduraduna.
Dinamizazio-taldea:Tokiko sareen eraketa dinamizatzeko arduraduna.
Segimendu eta ebaluaziorako formulak
Hauek izango dira prozesuaren adierazleak:
- Udalerrien parte-hartze maila: proiektuan esku-hartzen dutenena, proposamena jaso duten udalerriekiko.
- Tokiko sareak dituzten udalerrien kopurua: 2015ean, 12 izan dira; datorren urtean 20tik gora izatea aurreikusten da.
- Ekintza-kopurua (koordinazio-bilerak + hasitako ekintzak)/proiektuko udalerrien kopurua. Mugisareak sortzeko, gutxienez 8 eta gehienez 12 bilera behar direla aurreikusten da.
- Webguneko eta sare sozialetako parte-hartze maila. Mugiment webgunea 2016ko urtarrilerako egongo da martxan.
- MUGIBILI webgunearen garapena: 2015eko abendutik aurrera egongo da martxan.
- Prestakuntza jaso duten kirol-teknikarien kopurua. Prestakuntza espezifikoa 2016ko otsailean hasiko da.
- Bultzatutako sustapen-ekintzen kopurua eta lurralde-banaketa. Proiektua gizarteratzeko hamabost (15) aurkezpenetan hartu da parte.
- 2016. urtera begira, aginte-koadro bat zehaztu nahi da, proiektuko ekintzen jarraipena egiteko.
Azken ebaluazioa
- Ebaluazio data:
Azken aldaketako data: