32. EAEren Hondakinak Prebentzioko eta Kudeatzeko Plana 2020
Helburuak
Plan hau ingurumen-politikaren baitan kokatzen da, “Lurralde lehiakorra — Baliabideen eraginkortasuna” arloari dagokionez; izan ere, lurralde baten lehiakortasunak gero eta lotuago egon behar du bere ingurumen-politikarekin, prebentzioan oinarrituta eta ingurumenari garrantzia emanez, horixe baita Europak ezarritako erronketako bat. Arlo horretan, baliabide materialak eraginkorrak izatetik eta ekonomia zirkularra izatetik dator berrikuntza eta lehiakortasuna, bai lurraldeena bai enpresena merkatu globaletan. Fabrikazio aurreratuaren eta energiaren arloko berrikuntzak harreman estua du ingurumenarekin.
Hain zuzen ere, 2020rako HPKPk garatu egiten ditu ingurumen-politikaren helburuak, baliabideen erabilera eraginkorrari eta kontsumo arduratsuari dagokionez
Helburuak |
|
|
|
|
|
Legegintzaldia
XI. Legegintzaldia
Garatzeko jarduerak eta baliabideak
Jarduera-programak. Modu gehigarrian, EAEko 2020rako Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plan honek 5 jarduera-programa ditu, eta bakoitzak 5 helburu estrategikoetako bati erantzuten dio. Hain zuzen ere:
- Prebentzio Programa
- Bilketa eta Banaketa Selektiboko Programa
- Berrerabiltzeko, Birziklatzeko eta Balioztatzeko Prestaketa Programa
- Ezabapena Optimizatzeko Programa
- Administrazio Eredugarriaren eta Gobernu Onaren Programa
Jarduera-programa bakoitza hainbat jardueraren bidez garatzen da, lehenetsitako hondakin-korronte zehatzen egoera hobetzeko, edo zeharkako egoerak edo arazoak hobetzeko.
Jarduera-programa bakoitzean lehenetsi dira arazo edo korronte nagusiak, honako hauek kontuan hartuz:
- Lege-baldintzak: lege-baldintzaren bat duten korronteak lehenetsiko dira.
- Neurria: gehien sortzen diren korronteak lehenetsiko dira, edo gehiengo ez izan arren, gero eta gehiago sortzen direnak.
- Arriskugarritasuna: ingurumenean eragin gehien duten korronterik arriskugarrienak lehenetsiko dira.
- Hobetzeko potentziala: dena delako programarena (prebentzioa, bilketa eta banaketa selektiboa, edo berrerabiltzeko, birziklatzeko edo balioztatzeko prestatzea).
- Merkatu-aukerak sortzeko potentziala: lan-aukerak sortzen lagunduko luketenak.
Jarduerek, beraz, arazo zehatzak konpontzea bilatzen dute, eta tresnen mix bat erabiltzen dute.
Planaren aurrekontua, programaren arabera (€) | % | |
Prebentzioa | % 43 | |
Bilketa eta banaketa selektiboa | % 5 | |
Berrerabiltzeko, birziklatzeko eta balioztatzeko prestatzea | % 26 | |
Ezabapena optimizatzea | % 2 | |
Administrazio eredugarria eta gobernu ona | % 24 | |
Guztira | 6.615.000 euro |
Denborazko konpromisoa
EAEko 2020rako Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planak 6 urteko iraupena du, bi Jarduera Planen bidez gauzatuko da —2015-2016 eta 2017-2020—, azken urtea ebaluaziorako izango da eta, hala badagokio, hurrengoa planifikatzeko.
Segimendu eta ebaluaziorako organoak
Planaren Jarraipen Batzordeek egingo dute aldizkako jarraipena eta berrikuspena. Bi batzorde eratuko dira, bata teknikoa (Ingurumen Sailburuordetzako diziplina anitzeko lantalde bat) eta bestea exekutiboa (Ingurumen Sailburuordetzako arduradun politikoak).
Urtean behin, Jarraipen Batzorde Teknikoak txosten bat egingo du eta bertan honako hauek jasoko dira:
- Planeko adierazleen jarraipena (urte horretako emaitza vs erreferentziako xedeak).
- Jarduera bakoitzaren ebaluazioa (aurrerapen-maila, helburuari egindako ekarpen erreala, eta neurriaren balorazioa).
- Ekitaldi horretan Plana garatzen aritu diren eragileen gogobetetzea edo feed-backa.
Txosten horrekin batera joango da "urteko laburpen exekutibo" bat, "adierazleen aginte-taulako" emaitza laburtuak, aldaketa-proposamenak eta "Planaren urteko kudeaketa-planaren" zirriborro-proposamena.
Batzorde Exekutiboak dokumentu horiek berrikusi, hurrengo ekitaldiko kudeaketa-planaren aldaketak erabaki, eta halakoak baleude, ekitaldi horretan ariko diren eragileekin adostuko dira.
Aldizkako ebaluazioak
- Ebaluazio data:
Azken ebaluazioa
- Ebaluazio data:
Azken aldaketako data: