Lehendakaritza

23. Boluntariotzaren Euskal Estrategia

Helburuak

Oraingo estrategiak aurreko estrategiari ematen dio jarraipena, 2016an amaitu baitzen. Helburua alderdirik azpimarragarriak azaldu eta antolatzen dituen tresna lortzea da, eta ekintza koherentea zabaltzeko esparru orokor gisa balio behar du. Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Jendarte Politiketako Sailaren ekimenez, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren esku sortu bazen ere, administrazio esparrutik at atera nahi dute, zertarako eta jendarte parte-hartzea garatzeko eskumenak eta betebeharrak dituzten edo ekintzak egiten dituzten jendarte eragileentzako tresna izateko. Eta administrazioak sortutako ekimena den heinean, ekintza guztiek genero ikuskera eduki behar dituzte, desberdintasunak ezabatzeko eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko.

Agiria pertsona eta erakunde talde zabal baten lanaren emaitza da. Aurreko estrategia ebaluatuta edo kontraste jardunaldien bidez edo ideiak kudeatzeko saioak eginez, ekarpen ugari egin dira eta harrezkero taldeetan jarri eta moldatu dira, sistematizazio eta ekintza proposamen bakarra sortzeko. Hortaz, talde lana izan da eta asmoa jarduteko esparru orokorra ezartzea izan da, eta esparru hori eraginkor bihurtzeko, jarduera batzuk iradoki dira.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Denborazko konpromisoa

2017-2020

Azken aldaketako data: