Lehendakaritza

15. Euskadiko Energia Estrategia 2030, 3E2030

Helburuak

Euskadiko Estrategia Energetikoa 2020k (3E2020) zehazten ditu Eusko Jaurlaritzak energia-politikan gauzatu asmo dituen 2011-2020 aldirako oinarrizko jarduera-lerroak. Estrategia hori epe luzeagoko ikuspegi baten barne dago; energia-sistema jasangarriagoa lortzea, lehiakortasuna, hornidura-segurtasuna eta karbono baxukoa izatea kontuan hartuta. Hona hemen 2020rako helburuak:

1. 2020an, energia primarioaren kontsumo-mailak ez dezala gainditu historiako balio gorena, 2008 urtekoa. Horretarako, eraginkortasun energetikoa handitzeko jarduerak areagotuko dira sektore guztietan. Zifratan, 2020an 1.050.000 tep/urte-ko aurrezkia lortu beharko da, eta amaierako intentsitate energetikoa % 22 hobea izatea 10 urteren buruan.

2. Amaierako petrolio-kontsumoa % 9 txikiagoa izatea 2020an 2010ekoaren aldean. Horretarako, garraioaren sektorea mendetasunetik libratzea bultzatuko da, ibilgailu elektrikoaren erabileraren bitartez (merkatuan 37.100 unitate daude), eta energia berriztagarriz elikatutakoa errepideko garraioaren % 15 izatea.

3. Energia berriztagarrien aprobetxamendua % 87 areagotzea. Horrela, 2020. urtean 905.000 tep lortuko dira; alegia, azken kontsumoan energia berriztagarrien kuota % 14 izatea.

4. Kogenerazioren eta energia berriztagarrien partaidetza areagotzea sorkuntza elektrikoan, 2010. urteko % 18tik 2020an % 38ra igaro dadin.

5. Garapen teknologiko eta industrialari dagozkion 8 eremu sustatzea energiaren esparruan, baita energiaren sektoreko enpresen fakturazioa % 25 handitzea ere.

6. Klima-aldaketa arintzen laguntzea, eta, horretarako, energia-politikako neurrien bidez CO2 emisioak 2,5 milioi tonatan murriztea.

Horretarako, beharrezkoa da 10.710 milioi euro inbertitzea 10 urtez, politika konprometitu eta eredugarria gauzatuz, kopuru horren % 16,5 diru-laguntza eta inbertsio publikoen bidez emango duena.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Honakoak dira arlo estrategiko eta jarduteko ildo nagusiak:

1. Sektore kontsumitzaileak

  • Industriaren lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzea
  • Garraioan petrolioarekiko energia-mendekotasuna murriztea
  • Eraikinetan eta etxean energia-kontsumoa murriztea eta berriztagarriak areagotzea
  • Energiaren arloan eraginkorragoa eta jasangarriagoa izango den herri-administrazioa sustatzea
  • Lehen sektorean dauden baliabideen energia-eraginkortasuna eta -aprobetxamendua indartzea

2. Merkatuak eta energia-hornidura

  • Energia-sorkuntza berriztagarriko instalazio berriak bultzatzea
  • Gas-naturalaren hornidura-sistema eta lehiakortasuna sendotzea
  • Sistema elektrikoaren kalitatea eta horniduraren segurtasuna hobetzea

3. Garapen teknologiko eta industriala

  • Euskadiko energiaren esparruko trakzio-enpresak sendotzea
  • Enpresa-jarduerak garatzea garrantzi gero eta handiagoko esparru berrietan
  • Merkatu-aukera berria sortzea, 3E2020ren inbertsio estrategikoen bidez

3 esparru eta 11 jarduteko ildo horiek 29 ekimen eta 105 ekintza zehatz barne hartzen dituzte.

Denborazko konpromisoa

Helburu estrategikoak eta operatiboak lortzeko epea 10 urtekoa da, baina 5. urtean bete beharreko tarteko konpromisoak ere ezarri dira. Estrategian jasotako ekintza gehienak adierazitako aldian egingo dira.

Planeko kudeaketa organoak

Garapen-organoak: 29 ekimenetan zehaztuta dago bakoitza zein Sailen ardurakoa den eta zein beste saili edo administraziori eragiten dion. Ekimenak garatzeko 105 ekintzetan ere zehaztuta dago bakoitza zein Sail edo administrazioren ardurakoa den eta zein diren organo lankideak.

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

-Urteko jarraipen-txostenak, Estrategiaren esparruan urtean eginiko jardunen eta energia-esparruan gertaturiko aldaketen laburpena ez ezik, ezarririko helburuei dagokienez jarraipen-adierazleek izaniko bilakaera ere jasoko dute arestian aipaturiko txostenek.

-Tarteko ebaluazio-txostenak, hiru urtean behin egingo dira. Ebaluazio-txostenetan, jarraipen-txostenetako informazioa biltzeaz gain, jardunak egiterakoan gertaturiko desbideratzeen eta adierazleen ebaluazioa ere egingo da, horietarako neurri zuzentzaileak proposatuz.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:
Ebaluazioaren laburpena:

2020ko horizontera iritsi aurretik, Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren bitartez, estrategia berrikustea erabaki du, egoera berrira egokitzeko (batez ere lege-esparruaren eta energia-kontsumoaren bilakaerei dagokienez, hala nola urte horietako aurrerapen teknologikoei eta merkatuei dagokienez), nazioarteko ekonomia- eta finantza-krisiaren eraginez. Hala, 2016-2025 aldirako estrategia berria osatzea proposatu da (Euskadiko Estrategia Energetikoa 2025 - 3E2025 deitua).

Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak, estrategia energetiko berriaren arabera, 2015eko martxoan abiarazi zuen planei eta programei aplikatzeko ingurumen-ebaluazioaren prozesua. Kontsulta-fasea igarota, 3E2025 oinarri-agiria osatu du, hala nola dagokion ingurumen-ebaluazioaren azterlana. Agiri horiek laster egongo dira jendaurrean kontsultagai.

Dokumentuak:
Euskadiko 2025 Energia Estrategiaren Ebaluazio estrategikoa
Ebaluazio data:

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data:

Azken aldaketako data: