01. Publizitate eta komunikazio instituzionalaren urteko plana
- Erakundea:
- Lehendakaritza
Helburuak
Publizitatearen Sailarteko Batzordeak urtero onartzen du urteko publizitate-plana, Jaurlaritzako Sailen, erakunde autonomoen eta sozietate publikoen urteko publizitate-aurreikuspenak jasotzen dituena.
Plan horri esker, Jaurlaritzaren, sozietate publikoen eta mendeko erakundeen urte osoko ekintzak koordinatu daitezke. Publizitate-kanpainen plangintza eta garapena eraginkortasunez egiteko aukera eskaintzen du.
Legegintzaldia
XI. Legegintzaldia
Garatzeko jarduerak eta baliabideak
Publizitatearen Sailarteko Batzordea arduratzen da plan hori osatzeaz, sailek eta horien mendeko sozietateek igorritako proposamenak kontuan hartuta. Sailek ordezkari bana dute Batzordean, eta beste bana dute Euskara Zuzendaritzak eta Emakundek. Urteko plan horretan lehentasuna ematen zaie esparru hauetako publizitateari eta informazio publikoari:
- Euskal sektore, produktu eta interes ekonomikoak bultzatzea, Euskadin zein atzerrian sendoagoak izan daitezen.
- Ekintzailetza, berrikuntza, sorkuntza eta espezializazioa sustatzea jardun ekonomikoan eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore eta jarduera ekonomikoak bultzatzea, hala nola programa horien pizgarriak.
- Euskadira erakartzea inbertsioak, proiektuak eta interes ekonomikoak, helburu hori lortzea errazteko baldintzak ezarrita.
- Lankidetzan jardutea enplegu-sorreran, laneko segurtasun- eta osasun-baldintzetan, eta bitartekaritza-, sustapen-, prestakuntza- eta gaikuntza-programetarako sarbidean.
- Jaurlaritzaren ekimenak, programak eta jarduerak ezagutaraztea, bereziki herritarrengan eragin berezia dutenak, herritarren parte-hartzea sustatuz.
- Euskadiko erakundeen eta horien tresnen eta erakundeen gaineko ezagutza bultzatzea, baita ospakizun historikoen eta interes orokorrekoen gainekoa ere.
- Herritarrek administrazioak eskaintzen dituen informazioa eta zerbitzuak eskuratzea eta horien diseinuan parte-hartzea bultzatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko haute-prozesuen berri ematea.
- Segurtasun eta osasun publikoko kanpainak egitea, hala nola pertsonen eta ondarearen gaineko arriskuak prebenitzeari buruzkoak.
- Euskara sustatzea, hala nola Euskadiko kultura, hezkuntza, kirola, ondarea eta jarduerak, ezagutza eta parte-hartzea bultzatzeko.
- Ingurumen-errespetuaren alorreko ekintzak eta jokabideak eta natura ondarea kontserbatzeko eta babesteko ohitura arduratsuak babestea, eta xede hori bera duten jasangarritasunaren alorreko politika publikoak ere bai.
- Bizikidetza, bakearen kultura eta indarkeriaren aurkako, biktimen aldeko eta memoria sustatzeko balio etikoak sustatzea.
- Berdintasuna bultzatzea emakumeen eta gizonen artean, emakumeak gizartearen alor guztietan parte hartzea bultzatuz, ekonomikoetan zein kulturaletan, eta emakumeen aurkako indarkeriazko ekintzak zein jokabideak baztertuz.
- Gizarte-, kultura- edo erlijio-berdintasuneko balioak sendotzen laguntzea, kohesioa eta gizarteratzea sustatuz.
- Komunikabideekin elkarlanean jardutea urtemugatan eta egin ditzaketen euskarri eta programazio berezietan, Jaurlaritzako sailen eta erakundeen helburu orokorrei laguntzeko.
Denborazko konpromisoa
Planak urtebeteko indarraldia du. Urtero egingo da plan berria, aldi horretarako kanpainak adierazita. Planean jasota ez dauden kanpainek, edozein dela ere kausa, Publizitatearen Sailarteko Batzordearen aurretiazko ikuskapena gainditu behar dute.
Planeko kudeaketa organoak
Segimendu eta ebaluaziorako organoak
Publizitate Instituzionalari buruzko Sailarteko Batzordeak
Segimendu eta ebaluaziorako formulak
Publizitate Instituzionalari buruzko Sailarteko Batzordeak nahitaezko informazio ez loteslea eskaintzen du abiarazi nahi diren publizitate- eta komunikazio-ekintzen gainean, jarraibide hauen aplikazio-esparruaren barneko kontratazio-espediente bakoitza abiarazi baino lehen. Txosten horretan zehaztuko da egoki den jarraibide hauen 2. puntuan adierazitako publizitate-banaketarako irizpide batzuk aplikatzea, edo guztiak aplikatu behar diren.
Publizitate- edo informazio-kanpaina zein administrazio, sail, erakunde edo programari dagokion zehazteko, korporazio-identitateari buruzko arauak eta eskuliburuak bete beharko dira, hala dagokionean, Publizitatearen Sailarteko Batzordeak onarpena emanda.
Askotariko kanpainak direnez, kanpaina bakoitzak emaitzak-aztertzeko mekanismo berezia du. Horien diseinua eta plangintza egiteko, banaketan, espazioen erosketan, edukien osaeran, publizitate-kanpainen segimenduan eta ebaluazioan eta gizarte-komunikabideetako beste euskarri batzuetan enpresa eta lantalde adituengana joko da.
Urteko planaren garapenaren segimendua egiteko, urteko memoria egiten da, edonork kontsulta dezakeena eta egindako ekintza guztiak zehaztuta daudena. Gainera, kontrola zorrotzagoa izan dadin, lauhileko memoria partziala egiteko mekanismoa ezarri da.
Azken ebaluazioa
- Ebaluazio data:
- Ebaluazioaren laburpena:
Eusko Jaurlaritzaren Publizitate Memoria-2020
- Dokumentuak:
- Eusko Jaurlaritzaren Publizitate Memoria 2020.pdf (PDF, 3.9 MB)
Azken aldaketako data: