Garabi autopropultsatuak

Deskribapena

Hurrengo blokeetan, garabi autopropultsatuen izapidetze-prozedurak deskribatzen dira. Jarraian, organo eskudunak emandako interpretazio-irizpideak eta gidak agertzen dira.

  • Garabi mugikor autopropultsatu baten inskripzioa

    Garabi mugikor autopropultsatu bat inskribatzeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea.

  • Garabi autopropultsatu bati dokumentazioa gehitzea

    Inskribatuta dauden garabi autopropultsatuen instalazioen dokumentazio ez-teknikoa eguneratzea (adibidez: garabi autopropultsatuaren kontserbatzailearen alta edo baja jakinaraztea, mantentze-kontratu berria, datuak aldatzea, istripuak jakinaraztea).

  • Garabi autopropultsatuen aldizkako ikuskapenak

    Prozedura hau bakarrik kontrol-erakundeek erabili ahal izango dute, garabi autopropultsatuen aldizkako ikuskapenak egin direla jakinarazteko, baita ere ikuskapen horiei buruzko gainerako dokumentazioa jakinarazteko (akatsak zuzentzea…).

  • Garabi mugikor autopropultsatuaren baja

    Garabi autopropultsatuaren baja jakinaraztea, itxi delako edo zerbitzutik kanpo jarri delako.

Irizpideak eta gidak

Nori dago zuzenduta

Garabi autopropultsatuen titularrak, kontrol-erakundeak eta enpresa kontserbatzaileak.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sailburuordetza / Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza > Arabako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza
  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sailburuordetza / Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza > Bizkaiko Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza
  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sailburuordetza / Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza > Gipuzkoako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza

Ebazten duen erakundea

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren lurralde-ordezkaritzak

ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Samaniego, 2

01008 Vitoria-Gasteiz

Tfno. 945 01 77 70

E-mail: Industri-segurtasuna-araba@euskadi.eus

BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA

General Concha, 23

48010 Bilbao

Tfno. 94 403 14 00

E-mail: Industri-segurtasuna-bizkaia@euskadi.eus

GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Easo, 10

20006 Donostia-San Sebastian

Tfno. 943 02 25 00

E-mail: Industri-segurtasuna-gipuzkoa@euskadi.eus

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 8:30 etatik 14:00 etara.

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

Garabi autopropultsatu baten inskripzioa

Izapideak modu elektronikoan egiteko, jarraitu urrats hauei:

  1. Jakinarazpenarekin hasi aurretik Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzula kontuan izan
  2. Sartu zerbitzu elektronikoan eta ondoren dagokion izapidetza aukeratu
  3. Jarraitu aplikazioan adierazten diren urratsak

OHARRA: Titularrak “Dokumentazioa” ataleko “Jarraibideak” atalean adierazitako dokumentazioa Administrazioaren eskura eduki beharko du.

Izapideak aurrez aurre egiteko, jarraitu urrats hauei:

  1. Erantzukizunpeko adierazpenaren formularioa bete eta eskuz sinatu.
  2. Formularioa adierazitako kokapenetan aurkeztu.

OHARRA: ezin izango dute aurrez aurre izapidetu industria-segurtasunari buruzko araudiaren mendeko jardueren titularrak diren pertsona fisikoek.

Garabi autopropultsatu bati dokumentazioa gehitzea

Izapideak modu elektronikoan egiteko, jarraitu urrats hauei:

  1. Jakinarazpenarekin hasi aurretik Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzula kontuan izan
  2. Sartu zerbitzu elektronikoan eta ondoren dagokion izapidetza aukeratu
  3. Jarraitu aplikazioan adierazten diren urratsak

OHARRA: Titularrak “Dokumentazioa” ataleko “Jarraibideak” atalean adierazitako dokumentazioa Administrazioaren eskura eduki beharko du.

Izapideak aurrez aurre egiteko, jarraitu urrats hauei:

  1. Komunikazio orokorreko inprimakia bete eta eskuz sinatu.

  2. Komunikazio orokorreko inprimakiari dokumentazioa erantsi, eta dokumentazio guztia adierazitako kokapenetan aurkeztu.

OHARRA: ezin izango dute aurrez aurre izapidetu industria-segurtasunari buruzko araudiaren mendeko jardueren titularrak diren pertsona fisikoek.

OHARRA: Titularrak “Dokumentazioa” ataleko “Jarraibideak” atalean adierazitako dokumentazioa Administrazioaren eskura eduki beharko du.

Garabi autopropultsatuen aldizkako ikuskapenak

Instalazioaren titularrak berak aukeratutako kontrol-erakunde bati kontratatu behar dio ikuskapena:

Kontrol-erakundeak (OCA zerrenda) - Industria - Euskadi.eus

Ikuskapena kontratatu ondoren, kontrol-erakundeak instalazioa esleituko du ikuskapenak izapidetzeko aplikazioan, eta haren datu teknikoen fitxa deskargatuko du.

Ikuskapena burutu ondoren, kontrol-erakundeak aplikazioan aurkitutako akatsen berri emango du, eta aplikazioak sortutako ikuskapen-ziurtagiria bidaliko die titularrari, mantentzaileari eta Administrazioari.

Izapideak modu elektronikoan egiteko, jarraitu urrats hauei:

  1. Jakinarazpenarekin hasi aurretik Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzula kontuan izan.
  2. Sartu zerbitzu elektronikoan eta ondoren dagokion izapidetza aukeratu.
  3. Jarraitu aplikazioan adierazten diren urratsak.

OHARRA: Titularrak “Dokumentazioa” ataleko “Jarraibideak” atalean adierazitako dokumentazioa Administrazioaren eskura eduki beharko du.

Garabi autopropultsatuaren baja