Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria.

Deskribapena


Aurkezpena

Europar Batasuneko eraikinen eraginkortasun energetikoa sustatze aldera, erkidegoko araudiak xedatu du eraikinek energia-ziurtagiri bat izan beharko dutela, eta estatu kide bakoitzak kontrol-sistema aske bat ezarri beharko duela ziurtagirien kalitatea bermatzeko.

Erkidegoko araudiari jarraikiz, eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duen apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuak, 2013ko ekainaren 1etik aurrera, ezarri zuen higiezinen edo haien zatien adibide diren etxebizitzen eta lokalen jabeek eraginkortasun energetikoko ziurtagiri bat eduki beharko dutela horiek saldu edo alokatzeko. Eredu gisa, herri-administrazioek ere ziurtagiri bera eduki beharko dute haien eraikinetan. Ziurtagiri hori Autonomia-erkidego bakoitzak antolatutako Erregistroan inskribatu beharko da.

Higiezinaren eraginkortasun energetikoa ebaluatuko du ziurtagiriak, eta kalifikazio bat emango dio A, eraginkortasun handiena dutenentzako, eta G arteko letra baten bidez, eraginkortasun gutxiena dutenentzako. Eta horretaz gain, haren eraginkortasun energetikoa hobetzeko gomendioak ere jaso beharko ditu.

Gehiago aurreztea eta eraginkortasuna sustatzea da xedea, bai eta eraikinak balioetsi eta alderatu ahal izatea ere, eraginkortasun handiena dutenak eta energia aurrezteko inbertsio gehien egin dituztenak sustatu ahal izateko. Eraikinak energiaren ikuspegitik birgaitzeko egiten diren inbertsioek eragin zuzena dute energia-gastuan, eta, beraz, fakturetan energia eta dirua aurreztea dakarte.

Eusko Jaurlaritzako, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzara atxikituta dago Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroa. Erregistroa bakarra da Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde osorako, publikoa eta irispide librekoa, eta eraikinaren eraginkortasun energetikoaren berri ematen du, baina ez du egiaztatzen eraikinak betetzen dituenik eska dakizkiokeen bestelako betekizunak.

Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroko inskripzioak helburu gisa du, publikoki ematea eraikinen edo eraikin-zatien kalifikazio energetikoari buruzko oinarrizko informazioaren berri, Eraginkortasun Energetikoaren Etiketa edukitzeko ahalmena ematea, Administrazioak eta Agente Akreditatuek kontrol- eta ikuskaritza-lanak egiteko tresnatzat balio izatea (lan horiek eraikinen eraginkortasun energetikoaren arloko legedi aplikagarrian daude ezarrita) eta bidea ematea Administrazioak Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriaren aplikazio praktikoari buruzko azterlan, analisi eta estatistikakegiteko, eraginkortasun energetikoaren helburuak hobetzeko neurriak diseinatu eta irizpideak ezartzeko xedearekin.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sailburuordetza > Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sailburuordetza > Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza

Araudia


  1. Erkidegokoa
  2. Estatukoa.
  3. Autonomia-erkidegokoa.
  4. Proiektu estrategikoen eta industria administrazioaren zuzendaritzaren azalpen-oharrak

1. Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskripzioa egiteko sarbidea


OHARRA (2022-01-10): 2022KO URTARRILAREN 10EKO AZALPEN-OHARRA, PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ETA INDUSTRIA-ADMINISTRAZIOAREN ZUZENDARITZARENA, ADMINISTRAZIO PUBLIKOENAK DIREN EDO HAIEK ERABILTZEN DITUZTEN ERAIKINEN ERAGINKORTASUN ENERGETIKOAREN ZIURTAGIRIEN KONTROLARI BURUZKOA argitaratu da 7. ARAUDIA atalean.

OHARRA (2021-10-26): ERREGISTROAN INSKRIBATZEKO IZAPIDEEN GIDA argitaratu da 9. IZAPIDETZEA ETA DOKUMENTUEN EREDUAK atalean.

OHARRA (2021-06-25): Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko azaroaren 10eko 254/2020 Dekretuaren 37.5 artikuluan jasotakoa betez, Erregistro honek ofizioz igorri ditu etxebizitzetarako bizitegi-erabilerako eraikinetarako Eraginkortasun Energetikoaren Etiketak, dekretua indarrean sartu aurretik honako baldintza hauek betetzen zituztenak: a) EUSKOREGITE aplikazioan erregistratutako ikuskapen teknikoa izatea ; b) ikuskapen teknikoaren esparruan, eraginkortasun energetikoaren ebaluazioa eginda eta justifikatuta edukitzea eraginkortasun energetikoa kalifikatzeko prozeduren bidez; horretarako erabili beharreko dokumentuak inskribatuta daude eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko dokumentu aitortuen erregistro orokorrean; c) Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria indarrean eta Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskribatuta ez edukitzea. Eraginkortasun Energetikoaren Etiketa kontsulta publikoan dago eskuragarri. Kasu hoietarako, Erregistro honek ezin du eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriaren kopiarik eman, ezta programa informatikoek sortutako artxibo informatikoena ere, ez baititu dokumentu horiek.

OHAR GARRANTZITSUA (2021-06-03): 2021eko ekainaren 3ko datarekin, ekainaren 1eko, 390/2021 Errege Dekretua indarrean sartu da, eraikinen energia-eraginkortasuna ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duena eta 2013ko apirilaren 5eko, 235/2013 Errege Dekretua indargabetu egiten duena, azken honek eraikinen energia-eraginkortasuna ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen zuen. Data horretatik aurrera, eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria inskribatzeko eskabidearekin batera doan dokumentazioan eraikinaren ebaluazio energetikoaren txostena sartu behar da formatu elektronikoan (XML).

OHAR GARRANTZITSUA (2019-03-12): 2019ko martxoak 12ko datarekin, otsailaren 26ko 25/2019 Dekretua indarrean sartu da, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtapenari eta ziurtapenaren kontrol-prozedurari eta erregistroari buruzkoa, 2019ko martxoaren 11ko, 49 zenbakidun EHAAn argitaratua. Dekretu horrek indargabetu egiten du Eraikinen Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriari buruzko abenduaren 9ko 226/2014 Dekretua, baita Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Kontrola eta Erregistroa Arautzen dituen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko martxoaren 16ko Agindua ere.

OHARRA (2018-05-16): Gogoratu herri bati dagokion zona klimatikoa eta bere lurralde hiriburuari dagokiona ez direla zertan berdinak izan behar, itsas mailarekiko duten altitudeak desberdindu ditzake eta.  Zona klimatikoak Eraikuntzaren Kode Teknikoan zehaztuta daude, Energia Aurrezpena HE Dokumentu Basikoaren, Energia-eskariaren Mugaketa HE 1 Atalaren, B Eranskinaren, B.1 taulan hain zuzen ere.

OHAR GARRANTZITSUA (2018-01-23): Autonomia-erkidego honetako araudiaren arabera eta Erregistroan ziurtagiria inskribatzeko eskaera nork sinatzen duen kontuan hartu gabe, jabearen/sustatzailearen datuak, momentu horretan ziurtatutako eraikinaren titulartasuna duen pertsona fisikoarenak edo juridikoarenak izan beharko dira beti.

Aurreko paragrafoan aipatutakoa betetzen ez duten inskripzio-eskaerek errealitatearekin bat ez datozen datuak ekartzen dituzte erregistro publiko batera, beraz, haiek baztertzeaz aparte edo/eta dagozkien zehapen-espedienteak irekitzeaz aparte, beste mota bateko erantzukizunak eskatzeko aukera eman dezakete.

OHAR GARRANTZITSUA (2017-11-27): Ondoko tresnak dagoeneko erabilgarri daude:

  • Sustapen Ministerioak garatutako VISOR XML tresnarekin komunikatzeko tresna, formatu elektronikoan dauden energia-ebaluazio txostenen aprobetxamendurako, egiaztapenerako, bistaratzeko eta ediziorako.

  • Eraginkortasun energetikoaren ziurtagirien erregistro-eskaerara XML artxiboetako datuen aurrekarga egiteko tresna. 

OHAR GARRANTZITSUA (2017-11-07): Gogoratzen da, Eraginkortasun Energetikoaren Etiketa lortzeak adierazten duela Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria erregistroan inskribatzeko hasitako prozedura ondo bukatu dela. Aipatutako etiketa, eskaeraren aurkezleari bidaltzen zaio, Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria, eta harekin batera aurkeztutako dokumentuak, aztertu ondoren. Dokumentuak telematikoki aurkeztu ondoren, jasotako “Aurkeztutako Dokumentuen Agiria”k ez du adierazi nahi Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria Erregistroan behin betiko inskribatuta geratu denik, eta hortaz baliozkoa denik.

Ziurtagirian, edo harekin batera aurkeztutako dokumentuetan, akatsak egonez gero, eskaeraren aurkezleari errekerimendua egingo zaio, hori jaso eta hamar eguneko gehieneko epean, akatsak zuzendu ditzan.

Aurretik aipatutako epea igaro ondoren, egindako errekerimendua erantzun ez bada, bere eskaeran atzera egin duela ulertuko dugu, dagokion Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren ebazpenaren bidez, Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Arruntarenak, bere 68. artikuluan aipatzen duenarekin bat eginez. 

OHAR GARRANTZITSUA (2016-10-21): Industria, Energia eta Turismo Ministerioak, Sustapen Ministerioarekin batera, 2016ko abuztuan argitaratutako ohartarazpenaren bitartez eraiki berri diren eraikinentzako ondokoa ezartzen du: horien kasuan, proiektuaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria egiteko antzinako prozedura erabili bada eta ziurtagiri hori 2016ko urtarrilaren 14a baino lehenago erregistratu bada, eraikin bukatuaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria egiteko proiektuarena egiteko erabili zen prozedura berdina erabili daiteke, dagokion erremintaren azken bertsioa erabiliz eta autonomia erkidegoaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagirien erregistroaren ardura duen organo eskudunak emandako instrukzioen arabera.

Horren inguruan, aipatu behar da Euskal Autonomia Erkidegoan aurreko aukera hori hartu daitekeela, betiere, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bitartez onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoaren DB-HE «Ahorro de Energía» oinarrizko dokumentua eguneratzen duen irailaren 10eko FOM/1635/2013 Aginduaren lehenengo Xedapen iragankorrak ezarritakoa betetzen bada. Horretarako, ondokoa egiaztatu behar da:

  1. Udalak igorritako obra-lizentzia eskatuta dagoela 2013ko irailaren 13a baino lehen.

  2. Obrak aurreko lizentzian aipatutako gehieneko epearen barruan hasi zirela bere araudi arautzailearen arabera, eta, eperik ezean, bederatzi hilabeteko epean hasi zirela lizentzia eman zeneko datatik aurrera zenbatuz.

2016KO URTARRILAREN 14TIK AURRERA INDARREAN DAGOEN PROZEDURAREN OHARTARAZPENA, ERAIKINEN ERAGINKORTASUN ENERGETIKOAREN ZIURTAPENARI BURUZKOA (MINETUR eta MFOM, 2016ko abuztua).

OHAR GARRANTZITSUA (2016-05-15): 2016ko martxoaren 15etik bertsio berrietako programekin egindako ziurtagiriak bakarrik erregistratu daitezke (ziurtagiriaren data 2016ko urtarrilaren 14a edo hortik aurrerakoa izan behar da).

ERAIKINEN ERAGINKORTASUN ENERGETIKOAREN ZIURTAPEN-PROZEDURA ALDATZEN DUEN OHARTARAZPENA (MINETUR, 2015ko abenduaren 14a). 

ESKABIDEAK ERREGISTRATZEKO APLIKAZIO INFORMATIKOARI BURUZKO KONTSULTETARAKO EDO ARAZOETARAKO, HONA DEITU: 945 01 80 00 (012)

ZIURTAGIRI ENERGETIKOARI ETA HAREN ARAUZKO IZAPIDETZEARI BURUZKO KONTSULTAK EGITEKO, HONA IDATZI: registrocee@euskadi.eus

2. Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroaren kontsulta publikoa egiteko eta datuak irekian ikusteko sarbidea


3. Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriak sinatzeko eskudun diren teknikarien erregistroa.


Euskadiko Autonomia-erkidegoaren eremuan Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriak sinatzeko eskudun diren teknikarien erregistroa.

Erregistroan alta eman ahal izango da bai Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan ziurtagiri baten inskripzio-eskaera egiterakoan, bai kontsulta honetatik ere.

5. Izapidetzea eta dokumentuen ereduak


Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria inskribatzeko eskaera eraikinaren edo eraikin-zatiaren sustatzaileak edo jabeak egin behar du, helburu horretarako sortutako tramitazio prozedura elektronikoaren bidez, 2. Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskripzioa egiteko sarbidea, edo, haren ordez, dagokion Ziurtagiria sinatzen duen pertsonak, edo jabeak ordezkaritza ematen dion beste edozein pertsonak. Sustatzaileak edo jabeak ordezkaritza beste norbaiti ematen dionean, ondoren ezarritako ereduaren araberako ordezkaritza-dokumentu bat sinatu eta aurkeztu beharko da Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan:

ORDEZKARITZA BAIMENA (PDF, 241 KB)

Inskribatzeko eskaera Ziurtagiria sinatzen den egunetik 2 hilabeteko epean aurkeztu beharko da.

Nolanahi ere, Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriak behar bezala inskribatuta azaldu behar du Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan eta, hortaz, dagokion Eraginkortasun Energetikoaren Etiketa eskuratu beharra dago eraikinaren edo eraikin-zatiaren salmenta edo alokairuaren publizitaterik egin aurretik.

Inskribatzeko eskaerarekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

  • Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria.
  • Onartutako programa informatikoek sortutako fitxategi informatikoen kopia.
  • Ziurtagiriaren helburu den eraikinaren edo eraikin-zatiaren krokis orientaziodun eta eskaladunak.
  • Materialen, ekipamenduen edo/eta elementuen ziurtagiriak, haien fabrikatzaileak eginak. Ziurtagiri horiek Ziurtagirian ezaguntzat jotako balioak justifikatu behar dituzte.
  • Errekuntzaren analisiak, laguntza teknikoko zerbitzu ofizialak edo instalazio termikoetan gaitutako mantentze-enpresak eginak. Ziurtagirian ezaguntzat jasotako errendimenduak justifikatu behar dituzte analisi horiek.
  • Aldeko Kontrol-txostena beharrezkoa denean.

Behin inskribatzeko eskaera egin ondoren, jaso izanaren agiri bat sortuko du Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroak automatikoki, elektronikoki sinatua. Jaso izanaren agiriak inola ere ez du egiaztatzen Ziurtagiria Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskribatu denik, ezta Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtapenari eta ziurtapenaren kontrol-prozedurari eta erregistroari buruzko otsailaren 26ko 25/2019 Dekretuak ezarritako betebeharrak betetzat ematen direnik ere.

Elektronikoki aurkeztutako eskaera jaso ondoren, aztertuko da eta, eskatutako betekizunak betetzen dituela egiaztatu ondoren, Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskribatuko da, erregistro-zenbaki bakarrarekin, eta izapidetzaileari jakinaraziko zaio une horretatik aurrera Eraginkortasun Energetikoaren Etiketa eskura dezakeela aplikazio informatikoaren bidez.

Aurkeztutako eskaerak ez baditu betetzen bete beharreko betekizunak, izapidetzaileari elektronikoki jakinaraziko zaio 10 eguneko epean zuzendu ditzan. Epea bukatu eta akatsak zuzendu ez badira edo eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez bada, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzako Zuzendariak ebazpen bat emango du eta, horren bidez, eskatzailea inskripzio-eskaeran atzera egindakotzat joko du eta bukaera emango dio prozedurari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako eran.

Eskatutako inskripzioa onartzeko edo ukatzeko gehieneko epea eskaera aurkezten denetik 3 hilabetekoa izango da.

Eraikinaren edo eraikin-zatiaren sustatzaileak edo jabeak eskatuta Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan egindako inskripzioa ezereztatu ahal izango da, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren aurrean, posta bidez Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, helbidean edo elektronikoki registrocee@euskadi.eus posta elektronikoaren bidez, ondoren ezarritako ereduaren araberako ezerezte-eskaera eta bere titulartasuna, ezerezte-eskaera data horretan, ziurtatzen duen Jabetza Erregistroak emandako kopia arrunta aurkeztuz:

EZEREZTE EDO ZUZENKETA-ESKAERA (PDF, 270 KB)

Ziurtagiria dagoeneko inskribatuta dagoela, lortutako kalifikazio energetikoari eragiten dion akatsen bat edo zehaztasun-gabeziaren bat hautematen bada, inskribapena ezereztea eskatu beharko da, eta, horren ondoren, eraginkortasun energetikoaren ziurtagiri zuzenduaren inskribapena eskatu.

Ziurtagiria dagoeneko inskribatuta dagoela, ikusten bada akatsen bat edo zehaztasun-gabeziaren bat dagoela Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroari emandako administrazio-datuetan, adibide gisa katastro-erreferentzia, jabearen/sustatzailearen datuak edo ziurtatutako higiezinaren kokapena, eraikinaren edo eraikin-zatiaren sustatzaileak edo jabeak, edo, haren ordez, dagokion Ziurtagiria sinatzen duen pertsonak edo jabeak ordezkaritza ematen dion beste edozein pertsonak, datu horiek zuzentzeko eskaera egin ahal izango du, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren aurrean, posta bidez Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, helbidean edo elektronikoki registrocee@euskadi.eus posta elektronikoaren bidez, ondoren ezarritako ereduaren arabera:

EZEREZTE EDO ZUZENKETA-ESKAERA (PDF, 270 KB)

Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtapenari eta ziurtapenaren kontrol-prozedurari eta erregistroari buruzko otsailaren 26ko 25/2019 Dekretuan nahiz 235/2013 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera eraikin bat edo eraikin-zati bat salbuetsita badago energia-ziurtapena edukitzeko betebeharretik, salbuetsita geratzearen aitorpena egin dezala eska diezaioke sustatzaileak edo jabeak Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari, posta bidez Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, helbidean edo elektronikoki registrocee@euskadi.eus posta elektronikoaren bidez, ondoko ereduari jarraituz:

SALBUESTEKO-ESKAERA (PDF, 265 KB)

6. Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriaren Kanpo-kontrola egiteko akreditatutako agenteen zerrenda


1.- Eraikinaren energia-kalifikazioa eta ziurtapena


Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria eskudun teknikari batek sinatutako dokumentua da, erakinaren edo haren zati baten ezaugarri energetikoei buruzko informazioa eta haren kalifikazio energetikoa ematen duena.

Funtzionamendu- eta okupazio-baldintza normaletan eraikin baten energia-eskariari aurre egiteko behar den energia-kontsumoa kalkulatzean ateratzen den emaitza da energia-kalifikazioa. Eraikinak zazpi letrako serie batean sailkatzen ditu; G letrak esan nahi du eraikina eraginkortasun txikienekoa dela, eta A letrak, berriz, eraginkortasun handienekoa, energia-kontsumoari eta CO2 emisioei dagokienez, antzeko tipologia eta kokapena duen oinarrizko eraikin batekin alderatuta.

2.- Eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtapenaren onura


Eraikin publikoetan, eraikinen eraginkortasun energetikoari buruzko 2010/31/EB Zuzentarau europarrari jarraiki, erakunde publikoek erabiltzen dituzten eta herritarren bisitak jaso ohi dituzten eraikinek eredugarri izan behar dute, eta ingurumen- eta energia-faktoreak kontuan hartzen dituztela erakutsi, beraz, energia-ziurtapenak egin beharko dituzte aldizka.

Energia-ziurtapenak informazio erabilgarria eskaintzen dio erabiltzaileari erosi edo alokatu nahi duen eraikinaren edo etxebizitzaren energia-jokabidearen gainean. Era berean, eraginkortasun energetikoa hobetzeko aukerak emango dizkio erabiltzaileari.

3.- Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria izateko betebeharra duten eraikinak


Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan, honako hauek behartuta daude:

  • Ekainaren 1eko, 390/2021 Errege Dekretoaren bidez:
    • Eraikin berriak.
    • Errentari berri bati saltzen edo alokatzen zaizkion lehendik dauden eraikinak edo eraikinen zatiak.
    • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 2.3 artikuluan zehaztutakoaren arabera, Administrazio publiko bati dagozkion edo hark okupatutako eraikinak edo eraikin-zatiak 250 m2-tik gorako azalera erabilgarria dutenak.
    • Honako hauetako berrikuntzak edo handitzeak izan dituzten eraikinek edo eraikin-zatiek:
      • a) Instalazio termikoak ordeztea, instalatzea edo berritzea, instalazio termikoen proiektu bat egitea edo aldatzea beharrezkoa denean, uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretuak onartutako Eraikinetako Instalazio Termikoei buruzko Erregelamenduaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
      • b) Eraikinaren azken-itxitura termikoaren azaleraren %25 baino gehiago berritzea.
      • c) Esku-hartzen den erabilera-unitatearen edo -unitateen azalera edo bolumen eraikia % 10 baino gehiago handitzea, handitutako azalera erabilgarri osoa 50 m2-tik gorakoa denean.
    • Guztira 500 m2-tik gorako azalera erabilgarria duten eraikinak edo eraikin-zatiak eta honako erabilera dutenek:
      • a) Administratiboa.
      • b) Osasun-erabilera.
      • c) Merkataritza: dendak, supermerkatuak, saltegi handiak, merkataritza-guneak edo antzekoak.
      • d) Bizitegi publikoa: hotelak, ostatuak, egoitzak, pentsioak, apartamentu turistikoak edo antzekoak.
      • e) Irakaskuntzako erabilera.
      • f) Kulturala: antzokiak, zinemak, museoak, auditoriumak, biltzar-jauregiak, erakusgelak, liburutegiak edo antzekoak.
      • g) Jolas-ekintzak: Kasinoak, jolas-aretoak, dantzalekuak, diskotekak edo antzekoak.
      • h) Ostalaritza: tabernak, jatetxeak, kafetegiak edo antzekoak.
      • i) Pertsonen garraioa: geltokiak, aireportuak edo antzekoak.
      • j) Kirol-erabilera: gimnasioak, polikiroldegiak edo antzekoak.
      • k) Gurtza lekuak, erlijio-erabilerarakoak edo antzekoak.
    • Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa edo baliokidea nahitaez egin behar duten eraikinak.
  • Otsailaren 26ko, 25/2019 Dekretuaren bidez:
    • Lehendik dauden 1.000 m2 tik gorako azalera erabilgarriko eraikinen aldaketa, eraberritze edo birgaitzeei, egoera hauetakoren bat gertatzen denean:
      • a) Eraikinaren itxituren % 25 baino gehiago berritzea.
      • b) Bertan egiten den jardueraren erabilera edo intentsitatea aldatzea eta horrek kalifikazio energetikoaren mailan eragina izatea.

Otsailaren 26ko, 25/2019 Dekretuaren xedeetarako, eraikin berriekin parekatuko dira arkitektura-konfigurazioan aldaketak eragin dituzten esku-hartzeak jasan dituzten lehendik dauden eraikinak. Halakotzat hartuko dira esku-hartze osokoak edo partzialak, baldin eta kanpoko konposizio orokorra, bolumetria edo egitura-sistema osoa funtsean aldatzea badakarte, edo xedetzat eraikinaren berezko erabilerak aldatzea badute.

Otsailaren 21eko 4/2019 Legearen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoa, eta azaroaren 10eko, 254/2020 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoa:

  • Euskal administrazio publikoen titulartasuneko eraikin guztiak.
  • 4/2019 Legearen 29. artikuluan zehaztutako I1 eta I2 motako enpresen eraikin industrialak edo horien zatiak, baldin eta tailerren edo industria-prozesuen erabilerarik ez badute, azalera erabilgarria gutxienez 50 m2 -koa bada eta berokuntza- edo hozte-sistema badute erabiltzaileen erosotasuna zaintzearren.
  • 4/2019 Legearen 35. artikuluan zehaztutako S1 eta S2 motako zerbitzu pribatuak eta merkataritza alorreko enpresen establezimenduak.
  • Titulartasun pribatuko bizitegi-eraikin guztiak, etxebizitza-erabilerarako direnak.

Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan, honako hauek kanpo geratzen dira:

  • Ofizialki babestutako eraikinak, aitortutako ingurune baten parte izateagatik edo haien arkitektura- edo historia-balio bereziagatik, beti ere eraginkortasun energetikoaren hobekuntzara bideratutako edozein jarduketa bere izaera edo itxura modu onartezin batean aldatuko balu, elementu aldagaitzak zeintzuk diren zehaztuko duena babes ofiziala ematen duen agintaritza izanik.
  • Bi urteko epe baterako edo gutxiagorako aurreikusitako erabilera-epea izango duten behin-behineko eraikuntzak.
  • Energia-eskari gutxiko industria-eraikinak, bizitegi-erabilera ez duten babesarenak edo nekazaritzakoak, edo haien zatiak. Energia-eskari gutxikotzat hartuko dira konfort kondizio termiko zehatz batzuk bermatu behar ez dituzten eremuak, tailerretara bideratuak eta industria-prozesuetarako erabiltzen direnak kasu.
  • Eraikin independenteak, hau da, beste eraikin batzuekin kontaktuan ez daudenak, eta haien azalera erabilgarria 50 m2 –ko baino txikiagokoa bada.
  • Eraisteko edo ekainaren 1eko 390/2021 Errege Dekretuaren 3.1 artikuluaren d) atalean definitutako berrikuntzak egiteko erosten diren eraikinak. Eraikin horiek salbuetsita egongo dira lehendik dagoen eraikinaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria lortzetik, aipatutako Errege Dekretuaren 10. artikuluaren arabera, hargatik eragotzi gabe, eta hala badagokio, 9. artikuluan zehaztutakoa betetzea behin erreformari ekin behar zaionean, 3.1 artikuluaren d) atalean adierazitakoaren arabera.

4.- Betebeharrak eta erantzukizunak


Sustatzailea edo jabea den pertsonarenak:

  • Bere jabetzako higiezinaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria edukitzea, eta Ziurtagiri hori eguneratzea indarrean dagoen araudiaren arabera hala egin behar denean.
  • Agente akreditatu bati enkargatzea Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriaren kontrola, kontrol hori eskatzen denean.
  • Agente akreditatuari laguntzea eta hari kontrol-lana erraztea. Agente horrek Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriaren kontrolerako garrantzitsutzat jotzen duen dokumentazio guztia oztoporik gabe eskuratu ahal izango du eta eraikinera edo eraikin-zatira oztoporik gabe sartuko da.
  • Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskribatzea.
  • Energia-ziurtapenarekin zerikusia duen dokumentazio guztia gordetzea edozein ikuskaritza edo errekerimendutarako. Batez ere indarrean dauden Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria eta Eraginkortasun Energetikoaren Etiketa gorde beharko dira.
  • Eraikinaren edo eraikin-zatiaren Eraginkortasun Energetikoaren Etiketa higiezinen transakzioetan bitartekaritza-, aholkularitza- eta/edo kudeaketa-zerbitzuak ematen dituzten pertsona fisiko edo juridikoen eskura jartzea, eraikinaren edo eraikin-zatiaren salmenta edo errentamendurako eskaintza, sustapen edo publizitatean kalifikazio energetikoa jartzeko betebeharra bete dezaten pertsona horiek.
  • Eraikina edo eraikin-zatia erosteko edo errentan hartzeko interesa duten pertsonen eskura jartzea Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroak emandako erregistro-zenbakia.
  • Erosketa edo errentamendua formalizatu aurretik, Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria, energia-ziurtapen prozedurari dagozkien fitxategi informatikoak eta bere Eraginkortasun Energetikoaren Etiketa, Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duena, ematea eraikina edo eraikin-zatia erosten edo errentan hartzen duenari.

Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria sinatzen duten teknikari eskudunenak:

  • Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria egitea eta sinatzea, Ziurtagiriaren helburu den eraikinera edo eraikin-zatira “in situ” bisita egin ondoren eta jabe edo sustatzaileari eman energia-ziurtapen prozedurari dagozkien fitxategi informatikoekin batera,
  • Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirian azaltzen diren datuak zehatzak eta benetakoak izateaz arduratzea.
  • Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskribatzeko eskaera datuak betetzen laguntzea jabe edo sustatzaileari, inskripzioa higiezinaren jabetzak egiten duenean.
  • Ziurtapenaren helburu den eraikinaren edo eraikin-zatiaren sustatzaile edo jabearekin 7. Izapidetze eta dokumentuen ereduak ataletik jaisteko moduan dagoen eredua duen ordezkaritza-agiri bat sinatzea, hark ordezkaritza ematen dionean Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskribatzeko.
  • Sustatzailea edo jabea ordezkatuz jardun direnean, pertsona horri une oro eman behar diote Ziurtagiria Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskribatzeko izapidetze-prozesuaren berri; prozesu horretan gertatzen diren gorabehera guztiak jakinarazi behar dizkiote, eta ematen den edozein ebazpen eta Eraginkortasun Energetikoaren Etiketa helarazi behar diote.
  • Egiten diren agiri-berrikuste eta ikuskapenen ondorioz jakinarazten zaizkion sakoneko eta/edo formazko urritasunak zuzentzea, Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskribatzeko prozesuan antzemandakoak nahiz inskripzioaren ondoren egindako auditoretza-prozesuetan antzemandakoak, epe barruan eta modu egokian.
  • Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren teknikariei laguntzea Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriaren helburu den eraikinera edo eraikin-zatira egin beharreko kontrol- eta ikuskapen-bisitetara, hala eskatzen zaienean.

Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien kontrola egiteko akreditatuta dauden agenteenak:

  • Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien kontrola egitea, objektibotasun, independentzia, inpartzialtasun eta osotasunaren printzipioei jarraituz, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtapenari eta ziurtapenaren kontrol-prozedurari eta erregistroari buruzko otsailaren 26ko 25/2019 Dekretuaren xedapenetan haien betebeharrei eta haien jardueren segurtasunari buruz ezartzen diren baldintzei jarraituz ere.
  • Enkargua egin dien pertsonari laguntza teknikoa eta bere jardueraren emaitzak ematea, bere jarduerak eta emaitzak direla-eta haien aurrean zuzenean erantzunez.
  • Bere zerbitzuak nahiz bere langileenak ematea, inolako lotura teknikorik, merkataritza-loturarik eta finantza-loturarik gabe edo bere independentziari eragin diezaiokeen eta Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien bere kontrol-jardueren emaitzetan eragin dezakeen beste edozein motatako loturarik gabe.
  • Beren jardueretan eskuratzen duten informazioa isilpean gordeko dutela ziurtatzea.
  • Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria erregistratzeko eskaera osatzea, modu elektronikoan aldeko kontrol-txostena aurkeztuz, aurretik identifikatuz Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak ezarritako moduan onartuta dagoen identifikazio-bide elektronikoren bat erabiliz.

Higiezinen web-atarienak, egunkarienak, aldizkarienak eta antzekoenak:

  • Autonomia-erkidego honetan kokatuta dauden eraikinen edo eraikin-zatien salmenta eta errentamenduen iragarkiak jartzeko atalak dituzten higiezinen web-atariak, egunkariak, aldizkariak eta bestelako espazioak, haien formatua edozein izanda ere, izango dira Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriak duen esanahiaren, funtzionamenduaren eta Ziurtagiri hori edukitzeko betebeharraren inguruko informazioa etengabe emateko arduradunak. Informazio hori 235/2013 Errege Dekretuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtapenari eta ziurtapenaren kontrol-prozedurari eta erregistroari buruzko otsailaren 26ko 25/2019 Dekretuko xedapenetan oinarrituta egongo da.

Higiezinen transakzioetan bitartekaritza-, aholkularitza- eta/edo kudeaketa-zerbitzuak ematen dituzten pertsona fisiko edo juridikoenak:

  • Beren zerbitzuak kontratatzen dituzten sustatzaile edo jabe guztiei eskatzea kontratazioaren helburu den salmenta edo errentamenduko eraikinaren edo eraikin-zatiaren Eraginkortasun Energetikoaren Etiketa ematea.
  • Eraikinaren edo eraikin-zatiaren salmenta edo errentamendurako eskaintza, sustapen edo publizitate guztian kalifikazio energetikoaren berri ematea.
  • Eraikina edo eraikin-zatia erosteko edo errentan hartzeko interesa duten pertsonen eskura jartzea Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroak Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriari emandako erregistro-zenbakia.
  • Beren web orri, erakusleiho eta bestelako publizitate-formatuetan etengabe ematea Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriak duen esanahiaren, funtzionamenduaren eta Ziurtagiri hori edukitzeko betebeharraren inguruko informazioa, 235/2013 Errege Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtapenari eta ziurtapenaren kontrol-prozedurari eta erregistroari buruzko otsailaren 26ko 25/2019 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

Notarioenak eta Jabetza-erregistratzaileenak:

  • Obra berriaren adierazpenaren eskriturak baimentzeko Notarioek eta obra berriaren adierazpenaren eskriturak Jabetza Erregistroan inskribatzeko Jabetza-erregistratzaileek eraikin bukatuaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria eta hori Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskribatuta dagoela ziurtatzen duen Etiketa aurkezteko eskatuko dute, ekainaren 26ko 8/2013 Legeak ekarritako Lurzoruaren Legearen Testu Bateginaren 20. artikuluarekin bat etorriz.
  • Notarioek, lehendik dauden eraikinen errentamenduaren eskritura publikoak edo eraikin horien domeinua kostu bidez transmititzeko eskritura publikoak baimentzean, jasota utziko dute ea erosleari edo errentariari Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria eta horri dagokion Eraginkortasun Energetikoaren Etiketa eman zaizkion, energia-ziurtapen prozedurari dagozkien fitxategi informatikoekin batera, eta, eman bazaizkio, testigantza bidez sartuko dira eskritura publikoan.
  • Notarioek eta Erregistratzaileek ezin izango dute Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria egon badagoela betetzat eman, ezta erosleari edo errentariari eman zaiola ere, Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan Ziurtagiria inskribatzeko eskaera jaso izanaren agiria erakusteagatik edo emateagatik.
  • Jabetza-erregistratzaileek orri-bazterreko ohar baten bidez jasota utziko dute Eraginkortasun Energetikoaren Etiketa dagoela egiaztatu den ala ez, Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan behar bezala inskribatuta dagoela behar bezala justifikatzeko; eta betekizun hori ez bada betetzen jakinarazi beharko diote administrazio eskudunari. Jakinarazpen hori orri-bazterreko ohar baten bidez jasota utzi beharko da.
  • Bai erosleari eta bai errentariari jakinarazi Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria eta haren Eraginkortasun Energetikoaren Etiketa emateak ez dakarrela eskubide horri uko egin ahal izatea.

5.- Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriaren modalitateak, baliotasuna eta indarraldia


Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriaren modalitateak ondokoak dira:

  • Proiektuaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria, egikaritze-proiektuaren barruan sartuta geratuko dena (ziurtagiaria inskribatuta egon beharko da, hau da Eraginkortasun Energetikoaren Etiketa igorrita egon behar da, egikaritze-proiektua oniritzi baino lehen).
  • Eraikin bukatuaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria, Eraikinaren Liburuaren barruan sartuta geratuko dena.
  • Lehendik dagoen eraikinaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria.

Bizitegi-erabilerarako zatiak eta bestelako erabilerarako zatiak dituzten eraikinetan, gutxienez, Ziurtagiri bat egingo da bizitegi-erabilerako zatiarentzat eta beste bat gainontzeko zatiarentzat.

Etxebizitzarako bizitegi-erabilera duten eraikinen kasu zehatzean, etxebizitza-multzoaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria erabili ahal izango da multzoa osatzen duen etxebizitza bakoitzaren salmenta- eta alokairu-prozesuan, betiere Ziurtagiria indarrean eta Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan behar bezala inskribatuta badago.

Bakarrik izango dira baliozkoak Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskribatutako Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriak, eta behar bezala inskribatutako ziurtagiriaren indarraldia 10 urtetakoa izango da, sinatzen den egunetik hasita lortutako kalifikazio energetikoa G denean izan ezik, kasu horretan gehieneko balioa bost urtekoa izango baita.

Edozein prozedura administratiboren barruan, edo zerga-onura edo laguntzak jasotzeko aukera izateko baldintza moduan eraikinaren edo haren zatiren baten Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria eskatzen denean honek ere Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskribatuta egon beharko du.

6.- Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Kanpo-kontrolaren kontratazioa


Euskadiko Autonomia-erkidegoan kontrola nahitaezkoa izango da energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoan A, B edo C kalifikazioa duten Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiri guztientzat.

Eraikuntza-proiektuaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien kontrolaren kasuan, obra-lizentzia eskatu aurretik sustatzailea edo jabea den pertsonak kontrola kontratatu beharko du 5. Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriaren Kanpo-kontrola egiteko akreditatutako agenteen zerrenda atalean zerrendaturiko baimendutako agente batekin.

Eraikin bukatuaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien kontrolaren kasuan, sustatzailea edo jabea den pertsonak kontrol horren kontratazioa beharrezko aurrerapenarekin egin beharko du, 5. Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriaren Kanpo-kontrola egiteko akreditatutako agenteen zerrenda atalean zerrendaturiko baimendutako agente batekin, lortutako kalifikazioaren emaitzarekin lotutako elementuak obran sartu eta Agente Akreditatuak, gero, obran kontrola eta baiezta ahal ditzan.

Lehendik dauden eraikinen edo eraikin-zatien Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien kontrola, haien jabeak pertsona fisikoak badira eta etxebizitza gisa besterik erabiltzen ez badira, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak egingo du. Hala ere, kontrol horren kontratazioa 5. Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriaren Kanpo-kontrola egiteko akreditatutako agenteen zerrenda atalean zerrendaturiko baimendutako agente batekin egiteko aukera ere izango du jabeak. Aipatutako kontrola egiteko, teknikari ziurtatzaileak bertan egotea eska daiteke.

Lehendik dauden eraikinen edo eraikin-zatien birgaitzeen Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien kontrola, haien jabeak jabekideen erkidegoak badira eta etxebizitza gisa besterik erabiltzen ez badira, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak egingo du, fatxada eta teilatuak birgaitzeko edo ekoizpen termikoko instalazioak aldatzeko kasu zehatzetan. Hala ere, kontrol horren kontratazioa 5. Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriaren Kanpo-kontrola egiteko akreditatutako agenteen zerrenda atalean zerrendaturiko baimendutako agente batekin egiteko aukera ere izango du jabeak. Kasu horretan, jabetzak, edo bere izenean ari denak, obra-lizentzia eskatu aurretik Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari baieztatu beharko dio kontrola Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak egitea nahi duela, posta zein posta elektronikoaren bidez:

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza

Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz

registrocee@euskadi.eus

7.- Izapideari buruzko zalantzei dagozkien azalpenak


  • Proiektuaren ziurtagiri energetikoa aldez aurretik inskribatu gabe bukatutako obraren ziurtagiri energetikoa inskribatzeari buruzko argibideak:

Urtarrilaren 19ko 47/2007 Errege Dekretuak, Eraikin eraiki berrien eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duenak, nahitaezkotzat jotzen zuen obra berrietarako haren sustatzaileak edo jabeak autonomia-erkidegoko organo eskudunaren aurrean bukatutako eraikinaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria aurkeztea, baina ez zuen betebehar bera ezartzen proiektuaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriaren kasuan.

Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiri guztiak Erregistroan inskribatu behar dira, honakoak indarrean jarri zirenetik: apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretua, Eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duena (urtarrilaren 19ko 47/2007 Errege Dekretua indargabetzen duena) eta autonomia-erkidego honetan hura garatzen duen araudia; hasiera batean, Eraikinen Eraginkortasun Energetikoa Ziurtagiriari buruzko abenduaren 9ko 226/2014 Dekretua, eta, gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtapenari eta ziurtapenaren kontrol-prozedurari eta erregistroari buruzko otsailaren 26ko 25/2019 Dekretua.

Urtarrilaren 19ko 47/2007 Errege Dekretua indargabetu zenean, eraikitze prozesuan zeuden obra berrien eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko, Erregistroaren izapidetza-aplikazioan izapide mota berezia jaso zen (c) Bukatutako eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria inskribatzea, proiektua aurretik inskribatu gabe) eraikin bukatuaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria inskribatu ahal izateko, proiektuaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria aurretik inskribatu gabe, obra hauek ez baitaude behartuta azken hori inskribatzera.

Horregatik guztiagatik, apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretua indarrean sartu zenetik eraikuntza-obra berriek, proiektuaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria, Erregistroan inskribatuta, jaso beharko dute egikaritze-proiektuan, berau bisatu baino lehen. Eraikina kokatzen den autonomia-erkidegoko ziurtagiri energetikoaren arloan eskuduna den organoaren aurrean Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria erregistrorako aurkezteko betebeharra ez betetzea, bere erregistrorako, ARAU-HAUSTE LARRI moduan tipifikatuta dago Lurzoruari eta Hiri-birgaitzeari buruzko Legean (urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua, Birgaitzeari eta Hiri-berroneratze eta -berrikuntzari buruzko ekainaren 26ko 8/2013 Legearen hirugarren xedapen gehigarria indargabetzen duena). Ziurtapen energetikoaren arloko arau-hauste larriak 601 eurotik 1.000 eurora bitarteko isunekin zeha daitezke.

Proiektuaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria inskribatuta ez duten obra berriko eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtapena inskribatzea ahalbidetzeko, nahitaezkoa den ala ez alde batera utzita, Erregistroaren izapidetza-aplikazioan, c)Bukatutako eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria inskribatzea, proiektua aurretik inskribatu gabe izapide mota erabilgarri dago. Izapide horretara sartzeko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza honi sarbidea eskatu behar zaio registrocee@euskadi.eus posta elektronikoaren bidez, inskripzioa eskatzeko izapidea egingo duen pertsonaren izena, abizenak eta NAN zenbakia adieraziz. Zuzendaritza horrek izapide horretara sartzeko baimena emateak ez du esan nahi bere garaian proiektuaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria inskribatu behar izan ez zenik, eta, beraz, dagozkion zehapen-prozesuak hasi ahal izango dira.

  • Otsailaren 26ko 25/2019 Dekretuaren 2.2 artikuluari buruzko argibideak, kasu bereziak:

Artikulu horrek ezartzen duenez, dekretu horren ondorioetarako, eraikin berrien parekotzat hartuko dira lehendik dauden eraikinen kasuak, arkitektura-konfigurazioa aldatzen duten esku-hartzeak izan badituzte. Esku-hartze osotzat hartuko dira kanpoko osaera orokorrean, bolumetrian edo egitura-sistema osoan funtsezko aldaketa eragiten duten esku-hartze partzialak, edo haren erabilera bereizgarriak aldatzea helburu dutenak.

Eraikin berriekin parekatzeak dakarrena da, batez ere, proiektuaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriaren eta obra bukatuaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriaren erregistroa obra berri moduan izapidetzeko betebeharra. Proiektuan nahiz obra bukaeran lortutako kalifikazio energetikoa C baino hobea edo berdina denean, sustatzaileak edo jabeak ziurtapen energetikoaren kontrola kontratatu beharko dio agente akreditatu bati, eta kontrol hori proiektu-fasean nahiz egikaritze-fasean egin beharko da.

Bereizketen kasu zehatzean, lehendik dagoen higiezin batetik hainbat higiezin berri sortzen dira; beraz, horien guztien ziurtapen energetikoa aurreko paragrafoetan adierazitakoaren arabera erregistratu behar da.

Era berean, berezko erabileraren aldaketak, hau da, bizitegi-erabilera pribatua izatetik bizitegi-erabilera pribatua ez izatera aldatzen direnak, eta alderantziz, ziurtapen energetikoa izatera behartuta daude, obra berriak balira bezala; izan ere, kalifikazio energetikoari dagokionez Eraikuntzaren Kode Teknikoak ezarritako eskakizun bereziak nahitaez bete behar dituzte, aurreko egoeran ez zituztenak, eta berezko erabileraren aldaketa izan ez balitz bete beharko ez lituzketenak.

  • Erregistroan inskribatutako ziurtagirietan akatsak edo zehaztugabetasunak zuzentzea:

Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria dagoeneko inskribatuta dagoela, lortutako kalifikazio energetikoari eragiten dion akatsen bat edo zehaztasun-gabeziaren bat hautematen bada, energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoan eta CO2 igorpenetan lortutako balioak ere kontuan izanik, inskribapena ezereztea eskatu beharko da, eta, horren ondoren, Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiri zuzenduaren inskribapena berriro eskatu.

Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria dagoeneko inskribatuta dagoela, ikusten bada akatsen bat edo zehaztasun-gabeziaren bat dagoela Erregistroari emandako administrazio-datuetan, adibidez katastro-erreferentzian, jabearen/sustatzailearen datuetan edo ziurtatutako higiezinaren kokapenean, datu horiek zuzentzeko eskaera egin ahal izango da.

  • Erregistroan inskribatutako ziurtagirien berritze izapideari buruzko argibideak:

Berritze izapide mota eraginkortasun energetikoaren ziurtagirien inskripzioa berritzeko erabili behar da, baldin eta horien balio-epea (10 urte edo G kalifikazio energetikoaren kasuan 5 urte) igaro bada eta berritu beharreko eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriaren kalifikazio energetikoa alda dezaketen jarduketarik edo aldaketarik egin izan ez badira hari dagokion eraikinean edo eraikin-zatian.

Izapide hau ez da erabili behar dagoeneko inskribatuta dagoen eraginkortasun energetikoaren ziurtagirian akatsak zuzentzeko. Horretarako, zuzenketa edo ezerezte-izapideak erabili behar dira.

  • Erregistroan inskribatutako ziurtagirien eguneratze izapideari buruzko argibideak:

Oro har, eguneratze izapidea Erregistroan inskribatuta dagoen eraginkortasun energetikoaren edozein ziurtagiri eguneratzeko erabili behar da, ziurtapenaren xede den eraikinean edo eraikinaren zatian aldez aurretik inskribatutako kalifikazio energetikoa aldatzen duten jarduketak egingo direnean.

Lehendik dauden eraikinen edo eraikinen zatien kasuan, baldin eta Proiektuko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria eta Eraikin Bukatuaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria inskribatzea derrigortzen duten jarduketak egingo direnean (birgaitzeak, berrikuntzak, handitzeak, banaketak, etab.), EZ DA EGUNERATZE IZAPIDEA ERABILI BEHAR. Kasu horietarako,  egikaritze-proiektuari oniritzia eman aurretik, Proiektuaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria inskribatu behar da, aldez aurretik inskribatuta dagoen Lehendik dagoen Eraikinaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiririk ez balego bezala. Jarduketak amaitu ondoren, Eraikin bukatuaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria inskribatu beharko da, eta, inskripzio-eskabidea laguntzen duten dokumentuen artean, aldez aurretik inskribatuta dagoen Lehendik dagoen Eraikinaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriaren EZEREZTE-ESKAERA aurkeztu behar da.

Izapide hau ez da erabili behar dagoeneko inskribatuta dagoen eraginkortasun energetikoaren ziurtagirian akatsak zuzentzeko. Horretarako, zuzenketa edo ezerezte-izapideak erabili behar dira.

8.- Eraginkortasun Energetikoaren Etiketa


Eraikinaren edo eraikin-zatiaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskribatuta dagoela ziurtatzen duen dokumentua da Eraginkortasun Energetikoaren Etiketa. Lortutako eraginkortasun energetikoaren maila adierazten duen bereizgarria da. Euskaraz eta gaztelaniaz idatzita egongo da, eta Ziurtagiriaren erregistro-zenbakia erakutsiko du, Ziurtagiria eguneratu bada, bai eta Ziurtagiriaren baliozkotasun-epea ere.

Eraginkortasun Energetikoaren Etiketaren baliozkotasuna erregistratutako Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriaren baliozkotasunari lotuta dago.

Eraikin baten edo eraikin-zati baten kalifikazio energetikoa ezagutu nahi duen edozein pertsonak eraikin edo eraikin-zati horren Eraginkortasun Energetikoaren Etiketa ikus dezake 3. Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroaren kontsulta publikoa atalean sartuz.

Nahitaezkoa da, Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan, eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria inskribatuta eduki behar duten eraikin guztietan, edo haien zatioetan, bai publikoetan baita pribatuetan ere, Eraginkortasun Energetikoaren Etiketa toki nabarmenean eta agerikoan erakustea, haien erabiltzaileek ikusteko moduan.

Eraikinaren edo eraikin-zatiaren sustatzaileak edo jabeak Eraginkortasun Energetikoaren Etiketa izan beharko du eraikina edo eraikin-zatia erosteko edo alokairuan jartzeko edozein eskaintza, sustapen edo publizitate egin baino lehen.

9.- Arau-hausteak eta zehapenak


235/2013 Errege Dekretuko edo Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtapenari eta ziurtapenaren kontrol-prozedurari eta erregistroari buruzko otsailaren 26ko 25/2019 Dekretuko manuak ez badira betetzen eta ez-betetze horiek eraginkortasun energetikoaren arloko arau-hausteak eragiten badituzte –arau-hauste horiek Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren hamabigarren xedapen gehigarrian daude tipifikatuta–, zehapena jarriko da. Zehapena, bestalde, aipatutako legearen hamahirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren araberakoa izango da.

Arau-hauste oso larriak izango dira:

  • Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien igorpenean edo erregistroan informazioa faltsutzea.
  • Teknikari ziurtatzaile moduan aritzea horretarako legalki ezarritako betekizunak bete gabe.
  • Eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtagirien kontrola egiteko baimendutako agente independente moduan aritzea eskudun den organoak emandako gaikuntza izan gabe.
  • Eraikinen edo eraikin-zatien salmentan edo alokairuan, behar moduan erregistratuta ez dagoen indarreko ziurtagiri batek babestutako kalifikazio energetiko bati publizitatea egitea.
  • Era berean, aurreikusitako arau-hauste larriak oso larriak bihurtuko dira haiek egin izan baino hiru urteko epean zehar arau-hausleari arau-hauste berdinagatik zehapen irmoa ezarri egin bazaio.

Arau-hauste larriak izango dira:

  • Eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtapena egiteko oinarrizko prozeduraren kalkulu-metodologian ezarritako baldintzak ez betetzea.
  • Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria eraikina dagoen Autonomia-erkidegoko eraginkortasun energetikoaren arloan eskudun den organoaren aurrean erregistrorako aurkeztu ez izana.
  • Proiektuaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria eraikinaren egikaritze proiektura erantsi ez izana.    Balioz igorritako, erregistratutako eta indarrean dagoen eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriarekin bat ez datorren etiketa bat erakustea.
  •  Higiezin bat saltzea edo alokatzea saltzaileak edo alokatzen duenak erosleari edo errentan hartzen duenari baliozko, erregistratutako eta indarrean dagoen eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria eman gabe.
  • Era berean, aurreikusitako arau-hauste arinak larriak bihurtuko dira haiek egin izan baino urte bateko epean zehar arau-hausleari arau-hauste berdinagatik zehapen irmoa ezarri egin bazaio.

Arau-hauste arinak izango dira:

  • Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria izan behar duten eraikinen edo eraikin unitateen salmenta edo alokairuari publizitatea egitea haien eraginkortasun energetikoaren kalifikazioa aipatu gabe.
  • Derrigorrezkoa den kasuetan eraginkortasun energetikoaren etiketa ez erakustea.
  • Eskatutako gutxieneko informazioa ez duten eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriak igortzea.
  • Eraginkortasun energetikoaren ziurtagirien berritze eta eguneratze betebeharrak ez betetzea.
  • Eraikin bukatuaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria Eraikinaren Liburura erantsi ez izana.
  • Legalki ezarritako formatua eta gutxieneko edukia ez duen eraginkortasun energetikoaren etiketa erakustea.
  • Proiektuaren eraginkortasun energetikoaren ziurtapenean lortutako kalifikazioari publizitatea egitea eraikin bukatuaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria izanda.
  • Arau-hauste larri edo oso larri moduan sailkatuta ez dauden eta eraginkortasun energetikoaren ziurtapenaren arloan ezarritakoa hausten duten edozein ekintza edo ez-egite.

Aurrerago sailkatutako arau-hausteak ondoren adierazten den moduan zehatuko dira:

  • Arau-hauste arinak, 300 eta 600 euro bitarteko isunarekin.
  • Arau-hauste larriak, 601 eta 1.000 euro bitarteko isunarekin.
  • Arau-hauste oso larriak, 1.001 eta 6.000 euro bitarteko isunarekin.

Aldiz, arau-haustearekin arau-hausleak lortutako onurak aurreko atalean adierazitako isunen zenbatekoa gaindituz gero, ezarriko den isunaren zenbatekoa horrela lortutako onuraren baliokidea izango da.

Isuna graduatzerakoan eragindako kaltea, zuzengabe lortutako aberasketa eta nahitasuna edo errepikapena elkartzea kontuan hartuko da.