Lurralde Garapenerako Ekintza-Ikerketa
- Erakundea:
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Organoa:
- Gobernu Irekiaren eta Gobernu Onaren Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua bukatuta
Helburuak
Berritzailea da, honako arrazoiengatik
Lurralde Garapenerako Ekintza-Ikerketak lurraldeko aktoreen arteko prozesu parte hartzaileak erakundeen arteko ikasketa eta negoziazio prozesu bilakatzen ditu. Parte hartzen dutenak pertsona konkretuak dira, baina, hauek gehienetan lurraldeko erakunde desberdinak ordezkatzen dituzte, hau da, sarri lurraldeko aktorea erakunde bat izaten da.
Lan egiteko modu honen alderdi berritzaileena ekintza-ikertzaileek prozesuan duten paper erraztailea da, akademiaren ohiko egitekoetatik asko urruntzen dena.
Atxikitzen zaion plana
Lurralde Garapenerako Ekintza-Ikerketa unibertsitatea eta lurraldeko eragileak elkarrengana gerturatu eta ko-sorkuntzan aritzeko sortutako ekimena da. Berau 2008an hasi zen, Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuak bultzatuta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eta ondorengo urteetan neurri handi batean Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Bilboko Udalarekin lankidetzan garatu da.
Helburua lurraldeak dituen erronkei elkarrekin erantzun ahal izateko gaitasun kolektiboak eraikitzea da, horretarako lankidetzazko gobernantza eredu berriak eraiki direlarik.
Eremua
Ekimenak bi ardatz nagusi ditu. Alde batetik, Orkestra nazioarteko sare baten baitan, eta batez ere Norvegiako eta Argentinako ikerketa taldeekin batera, ekintza-ikerketaren metodologia propioa garatzen ari da, lurralde garapenerako ekintza ikerketa izenekoa. Aldi berean, metodologia hau EAEko hainbat eremutan erabiltzen ari da, besteak beste, ondorengo helburuekin: lankidetzazko gobernantza modu berritzaileak eraikitzeko, herri politiken arduradunek errazte gaitasunak garatzeko, lanbide heziketak zerbitzu aurreratuetan duen papera indartzeko, eskualdeka efizientzia energetikoaren lanketa egiteko, enpresa txikiei etorkizuneko erronkei aurre egiten laguntzeko (digitalizazioa, lanaren zentzuaren garapena, edo barnekintzailetasunerako gaitasunen garapenaren bidez), herri politiken inguruko deliberazio guneak garatu eta kudeatzeko edo gobernuetan erronketara zuzenduriko berrikuntza garatzeko.
Parte-hartzaileak eta eragileak
Emaitza ukiezin nabarmenena urte hauetan herri politiken prozesuetan ikerketa txertatzeko garatutako gaitasun kolektiboak dira. Bestalde, herri politiken baitan lankidetzazko gobernantzarako espazio egonkorrak ere sortu dira, hala nola Gipuzkoan Foru Aldundia eta eskualdeetako garapen agentziak elkartzen dituen Lurralde Garapenerako Laborategia, Bilboko Udala eta lurraldeko eragile ekonomikoen arteko elkarlana bultzatzen duen Bilbao Next Lab, Eusko Jaurlaritzaren eskutik garatutako Euskadi 2040 prozesua eta Gipuzkoan Etorkizuna Eraikizen baitan deliberazio prozesuak ireki zituen Think Tank-a.
Azken urteetan tokiko gobernu eta administrazio publikoen baitan barne-lankidetza bultzatzeko ere erabili da metodologia, bai Gipuzkoako Foru Aldundian eta baita Bilboko Udalaren eskutik ere. Espazio hauetako bakoitzean parte hartzea beste eragile batzuetara ireki da, garapen agentziak, enpresa eta hauen elkargoak, lanbide heziketako zentroak, zentro teknologikoak, unibertsitateak eta abar. Azken hauetan ikusi dira herri politikan elkarlanean garatzearen emaitzak, berrikuntzan, digitalizazioan edo lanaren zentzuaren inguruan egin dituzten eraldaketa konkretuetan.
Aldizkako ebaluazioak
- Ebaluazio data:
- Ebaluazioaren laburpena:
Parte-hartzaileak: Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, Eskualdeen Garapenerako Agentziak, enpresak eta enpresa elkargoak, Lanbide Heziketako Zentruak eta hauei loturiko erakundeak, Unibertsitateak
Lurraldea: Gipuzkoa. Bizkaia. Nazioartea.
Denboraldia: 2008-martxan
Informazio gehiago: Orkestraren webgunean
Kategoriak: Gizarte ongizatea, Ekonomia, Gobernantza
Fasea: Diseinua eta Plangintza, Abian Jartzea eta Garatzea, Jarraipena eta Ebaluazioa