Bizi bizia: zumezko egitura berdeak elkarlanean

Erakundea:
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Organoa:
Gobernu Irekiaren eta Gobernu Onaren Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Berritzailea da, honako arrazoiengatik

Aisi espazioak era jasangarriago batean sortu eta erabiltzea sustatzen du, zume biziko egitura baten ideazioa eta eraikitzearen bitartez eta tokikoen elkarlanarekin. Aldi berean Artea eta Natura uztartzen dituen Land Art kontzeptuaren ezagutza ematen da.

Atxikitzen zaion plana

Bizi-bizia proiektua, zume bizia landatuz herritarrentzako topagune berriak sortzean datza. Betiko infraestrukturetatik haratago zuhaixka biziez sortutako egiturak egiten dira, naturaren zikloak modu ikusgarri batean azaltzen dutenak. Egitura hauek herritarrekin haien herrian eta euren gozamenerako sortzen dituzte.

Garaion Naturartea Elkarteak sustatutako ekimen honen helburua herritar eta elkarte ezberdinekin auzolanean, beraien bizitoki eta egunerokotasunean biztanleen partehartzea bultzatzea da. Horretarako, herritar eta erakunde askorengana jotzen dute, zume bizi berriak sortzeko. Hiru kontzeptu nagusitan oinarritzen da: natura, elkarlana eta inplikazioa.

Eremua

Garaion Naturartea ekimena herrigintzan eta euskalgintzan aritutako jendeak sortu du; harremantzeko moduetan etengabe hausnartu duena, eta norbanako eta kolektiboaren arteko "oreka"ren beharraz ikasi duena. 

Bere jaiotzatik 3 kontzepturen inguruan jardun du lanean: Natura, Sormena eta ondare soziala. Landa eremuan dago haien etxaldea eta egunerokotasunean honekiko harremana eta bizipenak dituen proiektua da. Natur elementuen erabilpenak beraien jardunean egunerokoak dira (bioeraikuntza eraikinean, zuntz begetalen erabilera, etab).

Gainera Garaion proiektua jende askok eratzen duen sare bat da. Auzolanean eta elkarlanean oinarritzen da haien jarduna eta bertan sortutako proiektuetan herritarrei hitza emateaz gain, dinamika ezberdinak aurrera eramaten dituzte elkarlanaren ideiaren bueltan.

Gauza berriak sortu eta birsortzeko denbora eskeini beharraz aritzen dira lanean.  Bizi- bizia proiektua Garaion elkartearen egiteko eraren adibide bat da.

Zume bizia sortzeko prozesuan,partehartzaile denen artean diseinatzen eta sortzen da topagune bizi bat. Ideia sorkuntza kolektiboaren bitartez hasten da bidea, denen artean diseinu bat egiteko. Diseinu hau ondoren denon artean eraikitzen da eta aditzen da.

Zuhaixka biziak landatzean naturak berak erakusten du zer gertatzen ari den eta landareak berak zer behar duen. Herritarrei sortze lanarekin jarraitzeko aukera ematen dio, oraingoan bere zainketa eginez.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Duela 14 urte hasi ziren elementu naturalak erabiliz espazio efimeroak herrietan sortzen. Batez ere Arabako lautadan eta Gipuzkoako Debagoienan hasi zen beraien jarduna. Duela 10 urtetik egitura efimeroak baino gehiago, bizirik dauden zumeak erabiltzen dituzte, herritarren elkarlanaren jarraipenerako aukera ematen duelako.

Burututako lanetan partehartzea sustatuz 13 urte hauetan 400 talde ingururekin lan egin dute. Asko dira herrietan espazio eta harremantzeko modu berriak sustatu nahi dituztenak eta Bizi-bizia proiektua egokia aurkitu dute helburu batzuk lortzeko: talde kohesioa, herritarren protagonismoa, bizikidetza, naturaren gerturatzea, sormen lan bat izatea tresna edota ondare sozialari garrantzia ematea.

Zume bizia proiektu bakoitzaren bueltan herritarrei sortzaile izateko aukera ematen zaie, eta espazioen sortze horretan protagonista izateak herrigintzako esperientzia bat ematen die norbanakoei.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:
Ebaluazioaren laburpena:

Parte-hartzaileak: Udalak, Herrigintzan diharduten elkarteak, Herritarrak, Eskolak

Lurraldea: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa

Denboraldia: 2009 - gaur egun

Informazio gehiago: Garaion 

Elkarlan Sarien esparruan garatutako transferentzia-produktuak:  BIZI-BIZIA, Amets-egin audioa, BideoaMemoria

Kategoriak: Ingurumena, Kultura

Fasea: Martxan jartzea eta garapena