Mahastizaintzako eta ardogintzako produktuen dokumentu osagarriak
2018/273 Erregelamendu eskuordetua (EB) eta 2018/274 Betearazpen Erregelamendua (EB)-ren arabera, erkidegoko aduana-lurraldean egoitza edo helbidea duten eta mahastizaintzako eta ardogintzako produkturen bat garraiatzen duten operadore guztiek produktu-mota horiek garraiatzeko dokumentu osagarri bat bete beharko dute beren ardurapean.
1. Zerga berezien etete-erregimeneko operadoreak
2014/01/01ean, zerga berezien etete-erregimeneko operadoreek EMCS dokumentu elektronikoa erabiltzeko obligaziozkotasuna indarrean sartu zen. EMCSk ardoen garraioan bildutako datuak Eusko Jaurlaritzaren mendeko ardoen kontrolerako organoari lagatzeko edo ez lagatzeko aukera ematen du. Barne-EMCSeko datuak ez badira lagatzen, 1996ko ekainaren 4ko Aginduko 2.6 artikuluan araututakoaren arabera , ardogintza-industriek dokumentuak inprimatu beharko dituzte eta astean behin Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzara bidali beharko dituzte.
2. Zerga berezien etete-erregimenik ez duten operadoreak
Kasu honetan eta (CE) 436/2009 Erregelamendua aldatu zuen (UE) 314/2012 Erregelamenduko edukiaren arabera, 60 litrotik gorako bolumen nominala duten ontzietan dauden mahastizaintzako eta ardogintzako produktuak garraiatzeko, Erregelamendu horretako I. eranskinean jasota dauden jarraibideak dituen dokumentua izan behar da.
Adierazitako jarraibideak erantsitako dokumentuan daude.
Aipatutako 314/2012 Erregelamenduak 436/2009 Erregelamenduko (CE) VII. eranskinean jasotako dokumentuaren formatua ezabatu zuen. Hori dela eta, kasu honetan erabili beharreko dokumentu osagarriak zirkulazio-dokumentua izan behar du eta, bertan, proposatutako ereduan jasotzen diren jarraibideek egon beharko dute. Dokumentu-mota horretako kopia bat Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzara bidali beharko da astean behin, 1996ko ekainaren 4ko Aginduko 2.6 artikuluan ezartzen dena betez.
Azken aldaketako data: