Osasun Saila

Osasun Inkesta 2023 - Datuen babesari buruzko informazioa

ARDURADUNA

• Tratamenduaren arduraduna:
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza; Osasun saila; Eusko Jaurlaritza
Donostia San Sebastián, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba Web orria
Posta elektronikoaordes2sc-san@euskadi.eus Telefonoa: 945 019 300

• Datuak babesteko ordezkaria:
Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Web orria: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/datuak-babesteko-ordezkaria/hasiera/Telefonoa: 945 018 680

XEDEA

• Tratamenduaren xedea:
Estatistika-eragiketa bat egitea, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den biztanleriaren hautemandako osasun-maila, osasun-zerbitzuen erabilera eta osasun-baldintzatzaileak ezagutzeko. Hautemandako osasunaren eta osasunaren determinatzaile nagusien joerak monitorizatzea.

• Gordetzeko irizpideak:
Datu pertsonalak bildu zireneko helburua betetzeko behar den denboraz gordeko dira

LEGITIMAZIOA

• Oinarri juridikoa:
“Osasun inkesta” izeneko eragiketa estatistikoan (2019-2022 Euskal Estatistika Planari buruzko ekainaren 27ko 8/2019 Legean 030501 kodearekin aurreikusita dago), datuen tratamendua 2016/679 EB Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluaren babesean egingo da, interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak baliatuz egindako misio bat betetzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa.
8/2019 Legea, ekainaren 27koa, 2019-2022 Euskal Estatistika Planari (EEP) buruzkoa.

• Datuak emateko betebeharra:
Informazio estatistikoa eskatzen zaien subjektuak informazio hori egiazki ematera behartuta daude, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko 4/1986 Legearen 10. eta 14. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Emandako epean informazioa ez helaraztea zigortu ahal izango da, aipatutako legearen I. tituluko bosgarren kapituluan ezarritakoaren arabera.

HARTZAILEAK

• Kategoriak:
Euskal Estatistika Planean eta urteko estatistika-programetan jasotako estatistikak egiteko Estatistika Erakunde Ofizialeko kideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Estatistikako Institutu Nazionalak, bere estatistikako planak eta programak garatzeko, Estatistikako Funtzio Publikoari buruzko maiatzaren 9ko 12/1989 Legearen 40. artikuluan ezarritakoaren arabera.

• Nazioarteko transferentziak:
Ez dago aurreikusita nazioarteko transferentziarik.

ESKUBIDEAK

Eskubideak:
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legean jasotako eskubideak. Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren
25.3 artikuluarekin eta 2016/679 EB Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 89.2 artikuluarekin bat etorriz, salbuespenak ezartzen zaizkie datuak helburu estatistikoetarako eskuratzeko, zuzentzeko, aurkaratzeko eta tratatzeko eskubideei.

• Eskubideak baliatzea:
Eusko Jaurlaritzaren eta herritarren arteko komunikaziorako ohiko edozein bitartekoren bidez (aurrez aurre, telefonoz edo Internet bidez) baliatu ahal izango dituzu zure eskubideak (Zuzenean zerbitzua: https://www.zuzenean.euskadi.eus). Eskubideak egikaritzeko bide hori erabilita egindako eskaerari, lehenik eta behin, tratamenduaren arduradunak erantzungo dio. Arduradunaren ebazpenarekin ados ez bazaude, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko ordezkariaren (DBO) aurrean edo Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren (DBEB) aurrean.

SEGURTASUN-NEURRIAK Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin (3/2010 Errege Dekretua, Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala erregulatzen duena).

Azken aldaketako data: