Lehendakaritza

Prestazioen eta Inklusioaren Zuzendaritza

Prestazioen eta Inklusioaren Zuzendaritzari honako egiteko hauek dagozkio:

  • Diru-sarrerak bermatzeko errenta, edozein modalitatetan, eta etxebizitza-gastuetarako prestazio osagarria aitortu, ukatu, berrikusi, aldatu, eten eta azkentzeko espedienteetarako instrukzioa egitea eta ebaztea.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errenta, edozein modalitatetan, edo etxebizitza-gastuetarako prestazio osagarria jasotzen duten titularren eta onuradunen jarraipen etengabea eta kontrola egitea.
  • Diru-sarreren bermearen eta gizarte-inklusioaren gaietako zehapen-espedienteak hastea eta instrukzioa egitea.
  • Bizitzako gutxieneko diru-sarrera eta, hala badagokio, soldataren ordezko beste edozein prestazio edo subsidio kudeatzea; horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoaren gomendio utzitako edo eskualdatutako egitekoak betetzea.
  • Jardun-eremuko helburuak betetzeko behar den bezainbeste erabaki hartzea eta egintza ematea.