Prestazioen eta Inklusioaren Zuzendaritza
Prestazioen eta Inklusioaren Zuzendaritzari honako egiteko hauek dagozkio:
- Diru-sarrerak bermatzeko errenta, edozein modalitatetan, eta etxebizitza-gastuetarako prestazio osagarria aitortu, ukatu, berrikusi, aldatu, eten eta azkentzeko espedienteetarako instrukzioa egitea eta ebaztea.
- Diru-sarrerak bermatzeko errenta, edozein modalitatetan, edo etxebizitza-gastuetarako prestazio osagarria jasotzen duten titularren eta onuradunen jarraipen etengabea eta kontrola egitea.
- Diru-sarreren bermearen eta gizarte-inklusioaren gaietako zehapen-espedienteak hastea eta instrukzioa egitea.
- Bizitzako gutxieneko diru-sarrera eta, hala badagokio, soldataren ordezko beste edozein prestazio edo subsidio kudeatzea; horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoaren gomendio utzitako edo eskualdatutako egitekoak betetzea.
- Jardun-eremuko helburuak betetzeko behar den bezainbeste erabaki hartzea eta egintza ematea.