Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

15. artikulua.– Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritza.

Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatutako egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

  1. Portu-administrazioari dagozkionak, indarrean dagoen legeriaren eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen arabera, hargatik eragotzi gabe Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak Bilboko eta Pasaiako Portu Agintaritzetan dituen eskumenak.
  2. Portuetako jabari publikoa planifikatzea: portuetako plan bereziak idatzi eta formulatzea, portuetako espazioak eta erabilerak mugatzea eta portuetako jabari publikoa erabiltzea.
  3. Lurralde-antolamenduaren eta hirigintza-plangintzaren arloan eskumena duten administrazioekin koordinazio-lana eta partaidetza, sail honen eskumenei eragiten dieten eremuetan.
  4. Autonomia-erkidegoaren titulartasuneko portu-azpiegituretan inbertsioak eta mantentze-lanak egitea planifikatu eta programatzea, bai eta portu-azpiegitura berriak planifikatu eta garatzea ere.
  5. Portu bakoitzaren zerbitzu- eta polizia-erregelamenduak prestatzea eta araudi hori betetzen dela egiaztatzea, eraginpean dauden administrazio eskudunekin koordinatuta.
  6. Portuetako jabari publikoa kudeatzea, eraikitzea, ustiatzea, kontserbatzea, babestea, defendatzea eta bertan diziplina ezartzea.
  7. Euskal Autonomia Erkidegoko portuetako emakidak eta baimenak eman, aldatu eta azkentzea.
  8. Portu berriak eta portuetako azpiegiturak eta ekipamenduak eraikitzeko edo handitzeko proiektuak onartzea.
  9. Portu-zerbitzuak ematea.
  10. Portuetako zerbitzuak, eragiketak, lanak eta jarduerak ikuskatzeko eta kontrolatzeko ahala izatea, zernahi delarik ere portuko espazioaren erabileraren erregimena edo modua.
  11. Zehatzeko ahala egikaritzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 71. artikuluarekin bat etorriz.
  12. Portuei zuzenean eragiten dien hirigintza-plangintzako tresna onartzeari edo berritzeari buruzko nahitaezko txosten arrazoitua ematea.
  13. Barruko larrialdietako planak, ustekabeko itsas kutsadurari aurre egiteko kontingentzia-planak, portu-instalazioak babesteko planak eta hondakinak kudeatzeko planak onartzea.
  14. Azpiegituraren, zerbitzuen eta gobernantzaren arloko ikerketa, berrikuntza eta garapen teknologikoa sustatzea.
  15. Aisialdiko nabigazioko titulazioak eta ikasketak antolatu eta kudeatzea.
  16. Urpekaritza profesionaleko tituluen arloko prestakuntza, antolamendua eta kudeaketa. Urpeko jarduera profesionalak baimentzea.
  17. Desjabetzeko ahalmena baliatzea, Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetzari dagozkion jardunak gauzatzeko, ezertan eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak.
  18. Saileko gainerako zuzendaritzek edo Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak hala eskatuz gero, proiektuak ikuskatzeko bulego gisa jardutea eta proiektuak erredaktatzeko eta obra-zuzendaritzarako laguntza teknikoa ematea.
  19. Arrantza-guneetako azpiegitura eta zerbitzuak hobetzeko plan eta programak prestatu eta proposatzea.
  20. Portu-komunitateko, itsas industriako eta aisialdiko nabigazioko jarduerak sustatu, bultzatu eta koordinatzea.
  21. Portuaren eta hiriaren arteko harremana sustatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko portuetan.
  22. Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko ingurunearen garapen jasangarria bultzatzeko jarduerak sustatzea, hainbat mekanismoren bidez, hala nola plangintza estrategikoa bera, itsasertzean dauden erakundeak bultzatzea eta laguntzea, laguntzak aktibatzea, lotutako araudia garatzea edo teknologia, azpiegitura eta zerbitzuetan itsasertzeko ingurunea digitalizatzen laguntzea.
  23. Itsasertzeko eremuen eta bertako biztanleen dibertsifikazioa eta garapen ekonomiko jasangarria sustatzea, itsasertzeko ingurunearen funtzio-aniztasuna mantenduz, azpiegitura, zerbitzu eta ekipamendu publikoen hobekuntza eta bestelako jarduerak sustatuz, betiere erlazionatutako jarduerak errespetatuta eta arreta berezia jarriz egungo ekonomietan belaunaldi-erreleboan.
  24. Itsasertzean, enpresa-ekimen berriak, enpresen sorrera, kultura ekintzailea, daudenak hobetzea eta elkarteen eraketa eta aukera-berdintasuna bultzatzea eta babestea.

Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritzak beharrezko laguntza tekniko eta administratiboa emango die portuetako udal-kontseiluei eta Bermeoko Portua Babesteko Aholku Batzordeari.

7. artikulua.– Saileko zuzendaritzak.

Saileko zuzendariei dagokie, hierarkikoki zuzenean dagokion sailburuordearen mende daudela, edo sailburuaren mende, bestela, Kabinete eta Komunikazioko zuzendariaren eta Zerbitzuen zuzendariaren kasuan, honako eskuduntza orokor hauek baliatzea:

  1. Beren jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.
  2. Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, lorpenak kontrolatzea eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.
  4. Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  5. Nork bere jardun-arloaren jarduketak koordinatzea gainerako zuzendaritzak tartean daudenean, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.
  6. Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.
  7. Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea.
  8. Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.
  9. Arau-hauste arin eta astun gisa tipifikatutako zehapen-espedienteak hastea eta ebaztea, arloko legeriak eskumen hori beste organo bati esleitzen dionean izan ezik.
  10. Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.
  11. Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.
  12. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.
  13. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.
  14. Euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak definitzea nork bere eskumeneko arloan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta horiek ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  15. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea beren arloan, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan; hori guztia Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.
  16. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, egiteko komunak, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Koldobika Goitia Markuerkiaga
(2024/12/20 - ) Itsasertzaren Garapeneko, Portuen eta Itsas Gaietako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK