Lehendakaritza

43.- Jasangarritasunerako Hezkuntzaren 2030erako Euskal Autonomia Erkidegoko Estrategia

Sail Plana
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

2014ko abenduaren 2an onartutako EAEko 2020rako Ingurumen Programaren 5. helburu estrategikoan agertzen da: "Politiken koherentzia bermatzea, ingurumena are gehiago integratuz". Ingurumen-politiketan ezer gutxi aurreratuko omen da gobernantzak ez badio benetako protagonismorik ematen gizarteari. Erantzunkidetasun publiko-pribatua eta herritarra sustatuz, kudeaketa koordinatuagoa eta parte-hartzaileagoa izango da.

Nahitaezko erantzunkidetasun horren baitan funtsezkoa da garapen jasangarrirako hezkuntza: pertsonek eta komunitateek beren ingurunearen kontzientzia hartu eta ikasi egiten dituzte egungo eta etorkizuneko ingurumen-arazoei aurre egiteko jakintzak, balioak, trebetasunak, esperientzia eta tinkotasuna.

Hain zuzen ere, 5.4 jardun-lerroan —"Jasangarritasunerako Hezkuntza eta kontzientziazioa indartzea EAEko gizarte osoan"— agertzen da 66. jarduera hau: “Jasangarritasunerako Hezkuntzaren estrategia egitea”.

Jasangarritasunerako Hezkuntzaren 2030erako EAEko estrategiak honako helburu hauek ditu:

  • Jasangarritasunerako Hezkuntzari merezi duen garrantzia ematea, EAE etorkizunean jasangarria izan dadin. Hura egitea aurreikusten duen Ingurumen Programaren agindua betetzea.
  • Eusko Jaurlaritzaren eta instituzio publikoen jarduna eredu izatea, etorkizuneko gizarte jasangarri bat eraikitzeko.
  • Jasangarritasunerako Hezkuntzan lan egiten duten eragileen arteko harremana indartzea, eta haien elkarlana antolatzea.
  • Jasangarritasunerako Hezkuntzaren aitorpen soziala areagotzea, eragileen jarduna eta lana azpimarratuz.
  • Herritarren parte-hartzea sendotzea, jasangarritasunerantz joateko.
  • Jasangarritasunerako Hezkuntzaren arloko jakintza sortzea, ikerkuntza eta ikaskuntza komunitarioa sustatuz.
  • Jasangarritasunaren oinarriak txertatzen jarraitzea hezkuntzan eta prestakuntzan.
  • Hezitzaileak eta prestatzaileak jasangarritasunean janztea.
  • Hurrengo belaunaldiei jasangarritasuna transmitituko dieten eragileak jasangarritasunean janztea.
  • Jasangarritasunerako Hezkuntzaren lan-ildo nagusiak zehaztea, etorkizuneko erronkei erantzuteko.
  • Etorkizuneko belaunaldiak (gazteak) jasangarritasunean murgiltzea, elkarlan eraldatzaile bat sortzeko.
  • Jasangarritasuna txertatzea EAEko gizartearen bizi osoko ikaskuntzan.

Saila

Ingurumena eta Lurralde Politika

Denborazko konpromisoa

Ustez,  2016ko 1. seihilekoan (2016ko martxoan) onartuko da Jasangarritasunerako Hezkuntzaren 2030erako EAEko estrategia.

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Estrategia definitzeko lanak honako fase hauek ditu:

Aldez aurreko lanak:

  • Ingurumen-hezkuntzaren 2015eko EAEko diagnostiko exekutiboa egitea
  • Parte-hartze publikoaren prozesua diseinatzea
  • Parte-hartzaileak identifikatzea Zuzenean edo zeharka Jasangarritasunerako Hezkuntzarekin lotutako interes-taldeak identifikatzeko lanak egingo dira.

Parte-hartze publikoaren prozesua

  • Eztabaida-bilerak egitea interes-taldeetako ordezkariekin. Parte hartzeko prozesuan eta ekarpenak jasotakoan sortutako diagnostikotik eta proposamenetatik datozen gai nagusiak eztabaidatu eta baloratu nahi dira.
  • Herritarrek parte hartzeko prozesu bat zabaltzea, Irekiaren bidez Halaber, parte-hartze sozialaren emaitzak jaso, ordenatu eta aurkeztu beharko dira, kanal horretatik jasotako ekarpenen bidez.

Honako dokumentu hauek egitea:

  • "Jasangarritasunerako Hezkuntzaren 2030erako EAEko estrategia", parte-hartzeko ekarpenak jasoz.
  • "Jasangarritasunerako Hezkuntzaren 2030erako EAEko estrategiaren" dokumentu laburtu-exekutibo maketatua, argitaratzeko.
EBALUAZIOA

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

Estrategia definitzeko prozesua oraindik zabalik dago eta, beraz, ez dira zehaztu jarraipen- eta ebaluazio-formula eta -konpromiso espezifikoak; ustez, baina, honako hauek izango dira tresnak:

  • Aginte Taula Integrala. Estrategiaren eta bere emaitzen betetze-maila neurtzeko sistema objektiboa.
  • Bi urtez behingo Jarraipen Txostenak. Bertan agertuko da zenbateraino bete diren Jasangarritasunerako Hezkuntzaren 2030erako EAEko estrategiaren jarduera eta proiektu nagusiak. Txosten horietan oinarrituko dira Estrategiaren tarteko eta amaierako ebaluazioak. Jarduera bakoitzak bere fitxa zehatza izango du, hobeto gauzatzeko eta etengabeko jarraipena egiteko.
  • Jasangarritasunerako Hezkuntzaren 2030erako EAEko estrategiaren Ebaluazio Txostenak. 2020an, 2024an eta 2030ean egingo dira. Estrategiako jardueren eta ekimenen eragina ebaluatuko dute, bai eta aginte-taulako adierazleen bilakaera ere.

Bestalde, Jasangarritasunerako Hezkuntzaren 2030erako EAEko estrategia berriaren jarraipena eta ebaluazioa egiten sortutako informazio guztia eskura egongo da, kontsultatzeko eta parte hartzeko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko webean: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/ingurumen-lurralde-politika-saila/hasiera/

 

Azken aldaketa: 2016/01/15