Lehendakaritza

20.- Boluntariotzaren Euskal Estrategia.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

2013-2016 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategia aurretik egindako Boluntariotzaren Euskal Planen jarraipena da. Aurrekari horiek gure Autonomia Erkidegoan ekintza boluntarioa sustatzeko politikak gidatu dituzte 2003tik. Oroz gain, euskal herritarren zati handi baten parte-hartze altruista, antolatu eta solidarioak esan nahi duen ezinbesteko gizarte-eginkizuna sustatu eta horri balioa ematearen aldeko apustua da. Hiru ildo estrategiko handik osatzen dute 2013-2016 aldirako euskal estrategia honen egitura:

  • 1. lerro estrategikoa: Ekintza boluntarioarekiko sentikorra eta aktiboa den herritartasuna sustatzea.
  • 2. lerro estrategikoa: Elkarte-sare dinamiko baten garapena sustatzea, ekintza boluntarioaren eta parte-hartze sozialaren erronka berriei erantzuna emateko gai izango dena.
  • 3. lerro estrategikoa: Boluntariotzaren fenomenoaren ulermena normalizatzea, gizarte‐ eta komunitate‐eginkizuna nabarmenduz eta berau bultzatzen duten gizarte‐eragileen giltzatze‐ eta koordinazio‐esparruak indartuz.

2013-2016 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategiak honako helburu orokor hauek ditu:

  • 1.- Boluntariotza eta parte-hartze soziala sustatzea, EAEko auzo eta udalerri guztietan parte-hartzearen eta elkartasunaren kultura bultzatuta.
  • 2.- Boluntarioen jardunari laguntzea, elkarte-egitura eta sareak lagunduz, bertakoen ahalduntzea sustatuz eta herritarrei zabaltzeko aukera eskainiz. Horretarako, partaidetza eta jardunbide egokiak errazteko behar bezalako baliabideak eskuratzea.
  • 3.- Herritarrak eta Gizarte-eragileak boluntariotzaren balioen eta ekintza boluntarioaren garrantziaren inguruan sentsibilizatzea, herritartasun aktiboa eraikitzeko.
  • 4.- Boluntariotzaren gaineko pertzepzioa kontzeptu- eta terminologia-ikuspuntutik normalizatzea; erakundeen ekintzaren eta hainbat Gizarte-eragileren arteko harremanaren subjektu irmo eta diziplina anitzeko gisa integratzea.
  • 5.- Ekintza boluntarioaren eta parte-hartze sozialaren errealitatea ezagutaraztea, horren aniztasuna, ezaugarriak eta adierazpide ezberdinak erakusten dituzten ikerketa eta jardueren bitartez.

Saila

Enplegua eta Gizarte Politikak

Denborazko konpromisoa

2013-2016

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Estrategia honek izaera orokorreko ekintza sorta bat proposatzen du oinarri gisa, EAEn boluntariotzarekin lotutako eragile guztiek proposatutako erronkei erantzuna emateko interesgarria izan daitekeena. Ikus daitekeenez, lan-plangintza honek hainbat jarduera itxi eta mugatu nahasten ditu jarduera irekiekin. Azken jarduera horiek Boluntariotzaren Euskal Kontseilua bera eta eragile-taldea garatzen joango diren aurrerapen eta ebaluazioek mugatuko dituzte. Hona hemen hautatutako 3 jarduera-oinarriak, motaren arabera bilduta:

Euskal Plana ‐ Boluntariotzaren eta Parte-hartze Sozialaren Euskal Estrategia

  • 01.- Boluntariotzaren eta Gizarte Partaidetzaren Euskal Estrategia (2013-2016). 2013ko uztailean amaitua.
  • 02.- Planaren gizarte-eraginaren ebaluazioa. Legealdiaren bukaera.

Kontzeptualizazioa eta terminologia

  • 03.- Boluntariotzari eta partaidetzari buruzko kontzeptu- eta terminologia-mugaketa eta normalizaziorako lanerako mintegi teknikoa. Adituek osatutako lantaldea; horien ekarpenen bitartez ondoren egingo den glosariorako oinarria finkatuko da.
  • 04.- Terminologia- eta kontzeptu-glosarioa. Lanaren entrega eta aurkezpena.

Gizartean nabarmentzea eta komunikabideak.

  • 05.- Gizarte-erakundeetako komunikazio-arduradunen arteko topaketa. Sinergia komunikatiboak ehuntzeko eta Gizarte-eragina edukitzeko estrategia komunak sortzeko lan-jardunaldiak.
  • 06.- Komunikabideekin bi urtez behingo topaketa (2014-2016), Gizarte-erakunde eta komunikabideetako profesionalen artean. Kontzeptu eta terminologia normalizatzea, elkarrekiko onespena eta lankidetzarako bidea ezartzea.
  • 07.- Elkartasun-maratoia TBn. EITBrekin Gizarte-partaidetzaren alorrean egin daitezkeen lankidetza-hitzarmenekin eta Boluntariotzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin lotuta.
  • 08.- EITB taldearekin lankidetza. EITBren laguntza eskatzea sentsibilizatzeko eta boluntariotzaren jardunbide egokiak nabarmentzeko.
  • 09.- Erakundeentzako komunikaziorako laguntza-plana. Estrategikoa eta zeharkakoa da, eta epe luzean garatu beharrekoa. Hortaz, plan bat eskatzen du, eta bertan gehituko dira definizioa, helburuak, jarduerak (mintegiak, komunikabideetara bisitak, eta abar) eta ezartzeko proposamena.
  • 10.- Eusko Jaurlaritzaren boluntariotzaren webgunea eguneratuta mantentzea. Iraunkorra da, beraz, ez da egutegian txertatu.

Ikerkuntza

  • 11.- 2012ko boluntariotzaren azterlanaren laburpena hedatzea. 2013ko uztaila baino lehen gizarteratze- eta hedapen-ekintzaren bat egitea gomendatzen da. Geroago balitz, zentzua eta eragin komunikatiboa galduko lituzke.
  • 12.- Boluntariotzari eta dinamika parte-hartzaileei buruzko 2014ko azterlana. Izaera zabal eta kualitatiboko azterketa, tokiko partaidetza-moduak azpimarratuta.
  • 13.- 2016ko boluntariotzaren errealitatearen lau urtez behingo azterlana, sektorearen bilakaera ikusarazteko. Kuantitatiboa eta kualitatiboa.

Sentsibilizazioa eta erakartze-lana

  • 14.- Adinekoen artean boluntariotza sustatzeko 2014ko kanpaina.
  • 15.- Gazteen artean boluntariotza sustatzeko 2015eko kanpaina
  • 16.- Herritarren artean boluntariotza sustatzeko 2016ko kanpaina.
  • 17.- Boluntariotzaren Nazioarteko Egunaren urteroko kanpaina. Bizkaian egindako ekintza (Besarkada solidarioak) aprobetxa daiteke, gainerako lurraldeetara hedatzeko. 2015ean elkartasun-maratoiari lot daiteke.
  • 18.- Ikastetxe eta unibertsitateetan sentsibilizaziorako etengabeko programa. Gipuzkoan eta Bizkaian, agentzien eskutik dagoeneko martxan diren esperientziak aprobetxa daitezke

Tokiko boluntariotza

  • 19- Boluntariotzako sareak eta tokiko eragileak laguntzeko plana eta boluntariotzari, partaidetzari eta hirugarren sektoreari buruzko prestakuntza 2014tik 2016ra bitartean (adibidez, udalerri batetik tokiko elkarte-sareari laguntzeko argibideak eta tresnak)

Boluntariotza eta enplegua

  • 20.- Enplegua suspertzeko neurriak, boluntariotzako erakundeetan langileak liberatzeko aukera ematen dutenak

Boluntariotza-agentziak

  • 21.- Boluntariotza eta gizarte-partaidetzako agentziak indartu eta sendotzea

Administrazioak

  • 22.- Boluntariotza eta gizarte-partaidetzaren alorrean herri-administrazioen arteko koordinazio-esparrua definitzea

Biltzarrak eta jardunaldiak

  • 23.- Boluntariotzaren eta Gizarte Partaidetzaren 2015eko Euskal Kongresua.
  • 24.- Boluntarioen 2013ko topaketa. Boluntarioen arteko topaketarako jardunaldia, World Café edo antzerako formatuan, elkar trukea ahalbidetuko duena.
  • 25.- Gizarte-partaidetzako berrikuntzari buruzko 2014ko mintegia. Gizarte-partaidetzarako forma eta adierazpen berriak eta berau abian jartzeko tresna berriak. Ideia, esperientzia eta praktika berritzaileak eta gaur egunean aplikatu ahal izateko eredu zaharrak egokitzea.
  • 26.- 2016ko mintegia. Edukiak zehaztu gabe

Beste batzuk

  • 27.- Proiektu-lehiaketa, partaidetzarako ekimen berriak abian jartzeko. Eredua zehaztu gabe, baina lehiakortasuna saihesten saiatuko dena. Lehiakideak eurak izango dira besteen ideiak sarituko dituztenak, ezarritako irizpide batzuetan oinarrituta. Berrikuntzari buruzko mintegiari lot dakioke (25. jarduera).
  • 28.- Prestakuntza. Estrategikoa eta zeharkakoa da, eta epe luzean garatu beharrekoa. Hortaz, plan bat eskatzen du, eta bertan gehituko dira definizioa, helburuak, jarduerak eta ezartzeko proposamena.
  • 29.- Gizartegintzari buruzko hirugarren sektoreko Legearen osaera-prozesuan parte hartzea (2014 urterako aurreikusia), ekintza boluntarioaren beharrezko presentzia bermatzeko.
  • 30.- Kontratu publikoen esleipenean Gizarte-klausulak txertatzen direla defendatuko duen proposamena egiten laguntzea.
  • 31.- Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Arloarekin lankidetzarako formulak bilatzea.

 

EBALUAZIOA

Segimendu eta ebaluaziorako organoak

Boluntariotzaren Euskal Kontseilua

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

Estrategia hau proposamen irekia, dinamikoa eta malgua da, eta etengabe ebaluatzen eta aztertzen da Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren baitan. Horrela, Kontseilu horren Batzorde Iraunkorrean egiten den lanak bidea ematen dio estrategia horri, gai izan dadin sortzen diren eskaera, beharrizan edo aukera berriak integratzeko. Gainera, beste ezer baino lehen, bidaia-orri partekatua izan nahi du, gure herrialdeko eragile guztiei laguntzeko helburuak partekatzen, ahaleginak biltzen eta elkarrekin herritar aktiboak eta konprometituak sortzen, gizarte zibil heldua, artikulatua, kritikoa eta gure erkidegoen garapenarekin eta hobekuntzarekin erantzukizuna partekatzen duena sortzeko.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2017/06/30
Azken aldaketa: 2015/12/29