Lehendakaritza

16.- Gizarteratze Aktiborako III. Euskal Plana 2012-2016.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Gizarteratze Aktiboko Euskal Plana Politika publikoa da, gizartetik baztertuta geratzen direnen prebentziorako eta tratamendurako erronkak eta lehentasunak ezartzen dituena, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gizarteratzeko eta lanean sartzeko prozesuak errazteko eta ordenatzeko egin beharko liratekeen aldaketak eta jarduerak lantzen dituena.

Bere ikuspegiari jarraikiz, gizarte bat eraiki nahi du, non kide guztiek eskubide eta betebehar berberak dituztela sentitzen baitute, beren egoera ekonomikoa eta soziala edozein izanda ere; orobat, gizarte horretan errespetatu egingo dira kideen arteko ezberdintasunak, eta oinarrizko beharrizanak asebete egingo dira. Definizio hori oinarri hartuta, Planaren printzipioak honela definitzen dira:

  • Gizartetik bazter gelditzeko eta gizarteratzeko prozesuen inguruko dimentsio askotariko ikuspegia.
  • Eskubide bikoitzaren bermea, eta pobreziaren eta gizartetik bazter geratzearen arteko ezberdintasuna.
  • Gizarteratze aktiboaren ikuspegia, esku hartzeko metodo gisa.
  • GAEPa Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak zuzentzen du.
  • Sarbide unibertsala eta pertsonen arreta normalizatua.

Planaren helburua da murriztea pobrezia- eta baztertze-arriskuko egoeren eragina. Horiek AROPE adierazlea egokituta neurtzen dira: 2010ean % 8,5 zena % 7,6 izango da 2016an. Horrek ekarriko luke, gizarte-adierazleen arloan, EAE ekonomia-krisiaren aurreko mailetara lehengoratzea, eta, horrela, saihestu egiten da krisiak Euskadiko bizitza-baldintzak nabarmen hondatzea.

Planak, jatorrizko erredakzioan, bederatzi helburu estrategikoko egitura du. Horietatik bostek lotura dute baztertze-faktoreekin lotutako politika sektorialekin (enplegua, diru-sarrerak bermatzea, gizarte-zerbitzuak, hezkuntza, etxebizitza eta osasuna).

Planaren lau helburu estrategikoek fokalizatu egiten dituzte zeharkako elementuetako jarduerak, hala nola koordinazioa eta kooperazioa jarduera-sistemen, erakundeen eta eragileen artean; “Hirugarren Sektorea” delakoaren gizarte-ekintzako erakundeen ekarpena; azterlanak eta ikerketak egitea pobreziari eta gizartetik bazter geratzen direnei buruz; eta, azkenik, lege-araudiaren esparrua garatzea. Planaren jarraipenarekin eta ebaluazioarekin batera, berregituratzea egin da, barneko koherentzia eta ebaluagarritasuna irabazteko.

Saila

Enplegua eta Gizarte Politikak

Denborazko konpromisoa

Diru-laguntzak bermatzeari eta Gizarteratzeari buruzko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak ezartzen du (81. art.) Gizarteratzeko Euskal Planak bost urteko iraupena izango duela. Ekintzen izaeraren arabera (zerbitzuak, urteko deialdi-programak, egutegiaren mende ez dauden laguntza ekonomikoak…), kronograma aldatzen da. 2016an amaitzen da, nolanahi ere den, Gizarteratzeko Euskal Planaren indarraldia.

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

HELBURU ESTRATEGIKOAK

1. helburua. Gizarteratzea bultzatzea; horretarako, enplegutik aktibatuko dira pertsona minberenak, pobrezia eta gizartetik bazter geratzeko arriskua murrizteko, errenta-maila duina eta lan egin dezaketen pertsonei enplegu egokia bermatuta.

  • 1.1. helburu nagusia. Arazo handienak dituzten pertsonei banakako arreta ematea, behar besteko kalitatearekin eta indarrarekin.
  • 1.2. helburu nagusia. Lanean hasteko zailtasun handienak dituztenen enplegagarritasuna areagotzea.
  • 1.3. helburu nagusia. Enpleguaren kalitatea eta iraunkortasuna sustatzea, baita lan horretan irautea ere.
  • 1.4. helburu nagusia. Berezko diru-sarrera nahikorik ez duten familia-unitateei gutxieneko errenta-maila bermatzea, eta enpleguan pobrezia sortzea saihestea.

2. helburua. Gizarteratzea sustatzea; horretarako, gizarte-zerbitzuetatik egingo da aktibazioa, pertsona, familia eta talde guztien gizarteratzea, autonomia eta gizarte-ongizatea errazteko, sustapen-funtzioa garatuta.

  • 2.1. helburu nagusia.  Gizarte-zerbitzuetatik sustatzea gizartetik bazter dauden edo egoteko arriskua duten pertsonen gizarteratze aktiboa.
  • 2.2. helburu nagusia. Gizartetik bazter geratzeko arriskuaren ikuspegitik pertsona minberenen beharrizanei gizarte-zerbitzuetatik ematen zaien arreta egokitzea.

3. helburua. Gizarteratzea sustatzea; horretarako, hezkuntzatik aktibatuko da, bizitzan zehar.

  • 3.1. helburu nagusia. Ikasketak uzten dituztenen kopurua murrizteko lan egitea, elementu gako gisa gizartetik bazter ez geratzeko; bestalde, Lanbide Heziketa sendotzea, enplegagarritasun-arazo handienak dituztenen kualifikazioa hobetzeko tresna gisa.
  • 3.2. helburu nagusia. Ikasten jarraitzea eta gizarteratzea sustatzea, hezkuntza-erantzunak egokituta pertsona guztiei.

4. helburua. Gizarteratze aktiboa bultzatzea etxebizitza-politiketatik.

  • 4.1. helburu nagusia. Etxebizitza egokirako sarbidea sustatzea horren beharrizana duten pertsona guztientzat.
  • 4.2. helburu nagusia.  Sustatzea pertsonak beren ohiko bizilekuan mantentzea, eta, hala dagokionean, etxebizitzak birgaitzea eta irisgarritasuna bermatzea; orobat, pertsonei babesa ematea etxebizitzarekin loturiko zailtasun ekonomikoak dituztenean.

5. helburua. Gizarteratze aktiboa sustatzea osasunetik; horretarako, honako helburu hauek erdiesteko neurri eta ekintzak bultzatuko dira: berdintasuna ezartzea osasun-zerbitzuetako sarbidean eta gizartetik bazter geratzeko egoerak saihestea.

  • 5.1. helburu nagusia. Sare-lana sustatzea gizarte- eta osasun-zerbitzuen artean, eta koordinazio soziosanitarioko artikulazioan aurrera egitea.
  • 5.2. helburu nagusia. Osasun-zerbitzuetarako sarbidea bermatzea pertsona guztiei, aukera berdinetan.
  • 5.3. helburu nagusia. Osasun-zerbitzuetatik gizarte-bazterketako egoerak saihestea.

6. helburua. Artikulatzea administrazioen eta esku hartzeko sistemen arteko kooperazioa, eta Hirugarren Sektoreko erakundeen partaidetza; orobat, gizarte-pobreziaren eta baztertzearen fenomenoen ezagutza areagotzea.

  • 6.1. helburu nagusia. Sailen eta erakundeen arteko, eta gizarte-partaidetzako prozedura eta kooperazio-organismoak aktibatzea, gizarteratze aktiboko politikak garatzeko.
  • 6.2. helburu nagusia. Hobetzea sentsibilizazioa, prestakuntza eta jarduera-estrategia berrietarako egokitzapena, babes-sistema guztietako gizarteratzeko profesionalen artean.
  • 6.3. helburu nagusia. Hirugarren Sektoreko erakundeen partaidetza sustatzea gizarteratzeko eta lanean hasteko esku hartzeko prozesuetan, eta gizarteratze aktiboko politikak definitzeko eta ebaluatzeko lanetan.
  • 6.4. helburu nagusia. Pobreziarekin eta baztertzearekin lotutako fenomenoen jarraipen- eta analisi-sistema hobetzea, politika publikoen ebaluazioa eta diseinua hobetzeko.
  • 6.5. helburu nagusia. Honako hauek sustatzea: berrikuntza, esku hartzeen eraginkortasunaren ebaluazioa eta jardunbide oneko esperientzien difusioa, gizarteratze aktiboko politiken esparruan.
  • 6.6 helburu nagusia. Gizarteratzeko politiken jarraipen sistematikoa egitea, eta Gizarteratze Aktiboko Euskal Planaren ebaluazioa egitea.

273 jardueraren identifikazio- eta jarraipen-lanak egin dira. Jarduera horiek dira zenbait euskal herri-administraziok baztertzearen aurka egiten dituzten ekintzak.

 

Planeko ekintzen banaketa, ekintza-motaren arabera (*)

Ekintza-mota

Ekintza kopurua

Gizarteratzeko edo gizartean eta lanean sartzeko programak

55

Egoitza-arreta

41

Gizartean eta osasunean esku hartzea

38

Gizartean eta hezkuntzan esku hartzea

32

Diru-laguntzak

26

Txostenak, azterlanak eta ikerlanak

22

Eguneko arreta-programak

19

Diru-laguntzak

18

Informazioa, aholkularitza, difusioa eta/edo sentsibilizazioa

14

Prestakuntza-programak

14

Araudien garapena

14

Administrazioko plangintza- eta koordinazio-jarduerak (protokoloak, diagnosirako tresnak, etab.).

12

Familian esku hartzea eta bitartekaritza-lanak

9

Etxebizitzarako sarbidea

7

Lehenengo mailako arreta

6

Enplegua sustatzea

3

Landa-giroan esku hartzea

3

Gizarte-jantokiak eta elikagaien banaketa

4

Arreta psikologikoa

4

Arreta sozio-juridikoa

4

Gizarte-laguntza espezializatua

2

Animazio soziokulturala

1

Boluntariotza-programak

1

Haurtzaroko zerbitzuak

1

(*) Ekintza bakoitza mota bati baino gehiagori lot dakioke; beraz, kopurua, guztira, 273 ekintzatik gorakoa da.

Ekintza horiek (hemen ekintza-motaren arabera aurkeztu dira) honako hauen arabera sailkatu dira: helburu estrategikoak, orokorrak, organismo arduraduna, ekintzaren deskripzioa, gauzatze-adierazleak eta aurrekontu exekutatua.

EBALUAZIOA

Planeko kudeaketa organoak

a)      Planaren kudeaketa-organoak: Plangintzako eta Berrikuntzako Zuzendaritzak kudeatzen du GAEParen jarraipena eta exekuzioa, honako hauekin lankidetzan: Lanbideko zuzendaritza eta arloak (Eskualdeko eta Tokiko Garapena, Enplegua Sustatzea, Enplegurako Prestakuntza, Diru-sarrerak bermatzeko arloa, Enpresentzako Zerbitzuak eta Orientazio Zerbitzua), Osasun Aseguruen eta Kontratazioaren Zuzendaritza (Eusko Jaurlaritza), Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren Zuzendaritza (Eusko Jaurlaritza), Heziketa eta Ikaskuntzako Zuzendaritza (Eusko Jaurlaritza), Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza (Eusko Jaurlaritza), Justizia Zuzendaritza (Eusko Jaurlaritza), Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza (Eusko Jaurlaritza), Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza (Eusko Jaurlaritza), Familia Politikako eta Gizarte Garapeneko Zuzendaritza (Eusko Jaurlaritza), Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza (Eusko Jaurlaritza), Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza (Eusko Jaurlaritza), Gizarte Zerbitzuen Foru Institutua (Arabako Foru Aldundia), Gizarteratzeko, Indarkeria Matxistaren Emakume Biktimak Artatzeko eta Gizarte Larrialdietako Zerbitzua (Gipuzkoako Foru Aldundia), Adingabeen Zerbitzua (Bizkaiko Foru Aldundia), Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzua (Bizkaiko Foru Zuzendaritza), Gizarteratzeko Zerbitzua (Bizkaiko Foru Aldundia); Eudel eta Emakunde.

b)      Erakundeen antolakuntza:

  • Sailen arteko batzordea. Gizarteratze Aktiboko Euskal Plana atxikita dagoen sailaz gain (Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila), honako hauek ere parte hartzen dute: Herri Administrazio eta Justizia Saila; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila; Osasun Saila; Lanbide eta Emakunde.
  • Sailen arteko batzordea. Hiru aldundiek eta EUDELek parte hartzen dute.

c)      Gizarte-antolakuntza: Gizarteratzeko Euskal Kontseilua, kontsultarako eta parte hartzeko organo gisa. Erakundeetako ordezkariekin batera, sindikatu- eta enpresa-erakundeek, eta pertsona erabiltzaileek ere parte hartzen dute; zehazki, gizarte-ekintzako hirugarren sektorean gizarteratzearen arloan dihardutenek. Orobat gizarteratzearen arloan lan egiten duten profesionalek.

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

Egindako ebaluazioak. Gaur egunera arte, hasiera bateko eta bitarteko ebaluazioa egin dira, Gizarteratze Aktiboko III. Euskal Planari dagokionez. Horretarako, Plana kudeatzen aritu diren eragileek eta erakunde-organoek lagundu dute.

Azken ebaluazioa. Indarraldia amaitzean, Planaren bosturteko ebaluazioa egingo da, non Planaren ekintza nagusien betetze-maila adieraziko baita (aurreikus daiteke ez dela egingo 273 ekintza katalogatuen ebaluazio zehatzik). Halaber, lortutako emaitzak deskribatuko dira. Ebaluazio horren helburua da neurtzea zer neurritan gauzatu diren aurreikusitako ekintzak, zer neurritan bete diren helburuak eta, azkenik, zer-nolako bilakabidea duen gizarte-baztertzearen fenomenoak Euskadin.

Gaur egun inpaktu-adierazleen koadroa dago (ez da publikoa), eta, eskura dagoen azken datuaren arabera eta adierazlearen azken bilakabidea aintzat hartuta, gizarte-baztertzearen aurkako borroka-tresnen gaur egungo ahulguneak eta indarguneak identifikatuko dira. Inpaktu-adierazleen koadroak emandako baloreak oinarri hartuta egingo da Gizarteratze Aktiboko IV. Euskal Plana, eta EAEn baztertzearen aurkako borroka-tresnetan esku hartzen duten eta horiek kudeatzen dituzten eragile nagusien ekarpenekin batera osatuko da.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2017/06/30
Azken aldaketa: 2015/12/28