Lehendakaritza

14.- Sasoikako Lanaren Arretarako 2013-2016 III Plan Integrala

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Sasoiko Lanaren Arretarako Plan Integralaren helburu nagusia sasoiko lanaren inguruan sortutako beharrizanei erantzuna emango dieten ekimenak era koherente eta koordinatu batean planifikatzea da.

Giza talde horrek arazo multzo bat planteatzen du, eta beharrezkoa da arazo horiei geure gizartetik irtenbideak bilatzea, edo behintzat hobekuntzak, oinarrizkoak diren gaietan, hala nola: bizitokia, adingabeen hezkuntza, gizarteratzea, kontratazio-baldintzak... Horrek guztiak1995az geroztik urtero-urtero gaiaren jarraipena egitera bultzatu zuen Arartekoa.

Araban sasoikako lanean dihardutenen arazoen jarraipen-lanaren emaitza gisa, 2002ko azaroaren 27an Arartekoak txosten bat aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean; txosten hark gai honi buruzko informazio sakabanatuak biltzea eta sasoikako langileen eta haien arazoen ikuspegi global bat eskaintzea zuen helburu, irtenbideak bilatze aldera.

Eusko Legebiltzarrak, 2002ko abenduaren 12an egindako osoko bilkuran, sasoiko langileen arretarako plan integral bat egiteko eskatu zion Eusko Jaurlaritzari, bai eta erakunde arteko mahai bat sortzeko. Aipatutako Planean jasotako estrategia eta helburu guztiak koordinatzea izango litzateke Mahai horren ardura.

Apirilaren 29ko 97/2003 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Sasoiko Lanari buruzko Erakunde arteko Mahaia sortu eta arautu zen.

Mahai horrek Sasoiko Lanaren Arretarako I. Plan Integrala egin eta onartu zuen, 2004‐2007 aldirako, 2004ko ekainaren 30ean, eta Sasoiko Lanaren Arretarako II. Plan Integrala, berriz, 2008‐2012 aldirako, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila buru zela. 2013ko apirilaren 17an, Sasoiko Lanaren Arretarako III. Plan Integrala onartu zuen, 2013-2016 aldirako, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak.

Saila

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Denborazko konpromisoa

III. Planaren indarraldia 2013an hasi eta 2016an bukatuko da. Planean, eranskin gisa, arduradunekiko jarduketak eta ekintzak jaso dira, bai eta esku hartzen duten erakundeak eta haietako bakoitzaren finantziazioa eta helburu operatiboa ere.

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Planaren jardun-lerroak honako hauek dira:

  • Kontratazio-baldintzen hobekuntza.
  • Bizilekuak.
  • Sasoikako langileei loturiko adingabeei arreta

Kontratazioarekin, bizilekuekin eta adingabeentzako arretarekin loturiko arloetako informazio- eta sentsibilizazio-ekimenak ere jasotzen ditu, zeharkako ardatz gisa. Burutu beharreko jarduketak, dagozkien ekintzen bitartez:

 

  • 1.1. Sasoikako langileen kontratazioa erraztea
  • 1.2. Indarrean dauden arauak betetzen diren egiaztatzeko ikuskapenak areagotzea
  • 1.3. Lanbide-heziketa sustatzea
  • 1.4. Sasoikako lanaren nekazaritza-hitzarmena negoziatzea
  • 1.5. Informazio-bulegoak kudeatzea
  • 2.1. 248/2006 Dekretua aplikatzea
  • 2.2. Bizitokiak ugaritzea eta hobetzea
  • 3.1. Sasoiko familia langileen umeak eskolatzea
  • 3.2. Baliabideak koordinatzea, hezkuntza eskaintza egokitzeko
  • 3.3. Gizarte eta hezkuntza alorreko programak garatzea
EBALUAZIOA

Planeko kudeaketa organoak

Sasaiko lanaren Erakunde arteko Maila

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

Tresna malgu moduan diseinatu da Plan hau, bertan proposatu diren neurrien balioari dagokionez, bai eta bere bideragarritasuna etengabe kontrolatzeko aukera ematen duen tresna moduan ere. Planaren garapenean parte hartzen duten erakundeek zein haren xede diren sektoreen eragile ordezkariek (nekazaritzako enpresarienek eta sasoikako langileenek) egingo dute kontrol hori.

Urtero eta urteko lehenengo seihilekoaren barruan, Erakunde arteko Mahaiak azken ekitaldiaren gaineko Kudeaketa eta Jarduerari buruzko Urteko Txostena egingo du. Halaber aipatuko da abian den urterako aurreikusitako jardun-plana.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2017/06/30
Azken aldaketa: 2016/10/10