Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Patenteak eta Markak

Patente eta Marken Espainiako Bulegoak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sinatutako hitzarmenaren bidez (2023ko martxoaren 28ko 61. Zk EHAAn argitaratua), bi erakundeek lankidetza-bide bat ezarri nahi dute prestakuntza-, informazio- eta
sentsibilizazio-sistema integratu bat garatu eta, horrela, eskualdeko unibertsitateei, ikerketa- eta berrikuntza-zentroei eta enpresei jabetza industrialeko eskubideak behar bezala babesten laguntzeko. Horrek Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-ehunaren lehiakortasuna hobetuko du, eta
ezagutza behar bezala transferitzen lagunduko die unibertsitateei.

Hitzarmen horren xedeak honako hauek dira:

  • Erregistratu beharreko informazio teknologikoa zabaltzea.
  • Jabetza industrialeko eskubideak hobeto ezagutu, babestu eta bete daitezen sustatzea.
  • Jabetza industrialeko eskubideak faltsutzearen aurka borrokatzeko egokitzat jotzen diren jarduerak egitea.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak hartutako betebeharren artean ondokoak daude:

  • Jabetza industrialaren garrantzia eta erabilgarritasuna jendarteratzea, bai eta hura betetzearena eta jarduera-programen barruan faltsutzearen aurka borrokatzeko premiarena ere.
  • Hirugarrenei patenteen eta jabetza industrialeko beste titulu batzuen informazioarekin lotutako zerbitzuak ematea, betiere haien lege-erregulazioarekin bat etorriz.
  • Lankidetzan jardutea informazio-jardunaldiak egitean, enpresei, ikerketa-zentro publikoei, unibertsitateei, ekintzaileei, berrikuntza-zentroei eta antzeko beste batzuei jabetza industrialeko sistemen berri emateko.
  • Lurralde Zentroak:

    Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Lurralde Ordezkaritzak.

    •  Arabako Lurralde Ordezkaritza  Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza  Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
       Samaniego k. 2
       01008 VITORIA-GASTEIZ
       Tel: 945 01 77 71
       Faxa: 945 01 70 51
       Concha jenerala k. 23
       48010 BILBO
       Tel: 944 03 14 00
       Faxa: 944 03 14 45
       Easo k. 10
       20006 DONOSTIA
       Tel: 943 02 25 00
       Faxa: 943 02 25 42
       Kontaktu  Kontaktu  Kontaktu
       Tel: 945 01 77 71
      patente-markak-araba@euskadi.eus
       Tel: 944 03 14 38
      patente-markak-bizkaia@euskadi.eus
       Tel: 943 02 25 22
      patente-markak-gipuzkoa@euskadi.eus

    OHARRA (2024/04/30): Patente eta Marken Espainiako Bulegoak dirulaguntzen deialdia egin du 2024rako Espainiako patenteen eta erabilgarritasun-modeloen eskaerak atzerrian sustatzeko. (https://www.oepm.es/es/detalle-noticia/Convocadas-las-subvenciones-para-el-fomento-de-solicitudes-de-patentes-y-modelos-de-utilidad-espanoles-y-en-el-exterior-para-2024/)

    Azken aldaketako data: