Ozono troposferikoa
Ozono troposferikoa atmosferako zati baxuenean dagoena da; arnasten dugun airean hain zuzen ere, eta osasunean kalteak sor ditzake bere izaera oxidatzailea dela eta.
Ozonoa, batez ere, lehen mailako kutsatzaile edo aitzindariek (hainbat giza jardueretan isuritako NOx eta KOHak) atmosferako oxigeno eta argi ultramorearen presentzian dituzten erreakzio kimiko multzoen ondorioz sortzen da.
Aitzindari horiek ozono maila altuak sortzen dituzte zerua oskarbi dagoenean, eguzki-erradiazio intentsoarekin, tenperaturak altuak direnean eta haizerik gabe. Maila altuenak maiatza eta iraila bitartean neurtzen dira, eguerdiko orduetan, eguzki-errdiazioa altuena denean alegia.
Ekainaren 1etik urriaren 1era Euskadiko Sareak ozono mailen bilakaeraren eguneko jarraipena egiten du. Teknikariek eguneko aurreikuspenak aztertzen dituzte eta kontrol zehatzagoa egiten dute arazo gehien dauden guneetan.
Airearen kalitateari buruzko araudian ezarritako informazio- eta alerta-atalaseak gaindituz gero, EAEko Ozonoa Gertakarietarako Protokoloa 2023 (PDF, 625 KB) adierazitako moduan jokatuko da. Era berean, eguneko 120ko gehieneko muga gainditzen duten zortzi orduko mugikorren batez besteko balioak argitaratuko dira, kanpainan zehar mailen bilakaeraren berri emateko. Balio horiek esteka honetan erantsiko dira:
- 2024ko.Zaintza.Kanpaina.Ozono.Mailen.Buletina.xlsx (XLSX, 1 MB)
- 2023ko Zaintza Kanpaina Ozono Mailen Buletina (XLSX, 1 MB)
- 2022ko Zaintza Kanpaina Ozono Mailen Buletina (XLSX, 3 MB)
- 2021eko Zaintza Kanpaina Ozono Mailen Buletina (XLSX, 930 KB)
- 2020ko Zaintza Kanpaina-Ozono Mailen Buletina (PDF, 6 MB)
Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sareak hainbat lekutan dituen estazioen bitartez gure airearen kaliatatea kudeatzen da. Hau egiteko lurraldearen zonifikazioa egiten da. Gaur egun ikerketa bat egin da ozono troposforikoa neurtzeko aproposa den zonifikazioa ezartzeko, kontuan hartuta Euskadiko zona klimatikoak eta udan izaten diren gertakerak.
Ozonoren egungo zonifikazioak lurraldea 5 zonatan banatzen du:
Honakoak dira zona bakoitzean ozonoa neurtzen duten estazioak:
Airearen kalitaterako Sarean ozonoa neurtzen duten estazioetan lortutako datuak etengabe ebaluatzen dira. Orduko eta eguneko balio bakoitza sailkatu egiten da Airearen Kalitate Indizea (orduko edo eguneko AKIa) erabilita. Halaber, urtero ebaluazio sakonagoa egiten da giza osasunaren babeserako helburu-balioa eta populazioaren informazio eta alerta atalaseak betetzen direnentz egiaztatzeko. Azken ebaluazio horren emaitzak eskuragarri daude urtero argitaratzen den Airearen Kalitateari buruzko datuen txostenean.
Gainera, Euskadin kutsatzaile honen azken urteetako egoera azaltzen duen laburpen txiki bat egin da.
102/2011 Errege Dekretuak bere I atalean I Eranskinean, osasuna babesteko ozonori dagozkion helburu balioak eta epe luzerako helburu balioak ezartzen ditu:
Ozonoaren kasuan araudian finkatutako atalaseak dira:
- Informazioa; orduko batez bestekoak 180 µg/m3 gainditzean.
- Alerta; orduko batez bestekoak hiru orduz jarraian 240 µg/m3 gainditzean.
Azken aldaketako data: