EUSKADIKO
Garraio Behatokia

OTEUS

Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Oteus SIT

GIS
Garraioaren Informazio Sistema

Adierazleak

Definitutako adierazleak Europar Batasunak definitutakoekin lerrokatuta daude, eta, beraz, alderagarriak eta homogeneoak dira. Hortaz, informazio-bilketak fidagarria, erregularra, eguneratua, harmonizatua eta garraio-mota desberdinak alderatzeko bide ematen duena izan behar du. Datu komunak modu alderagarrian edo harmonizatuan biltzeak aukera emango du sistema integratu bat sortzeko, informazio fidagarria eta koherentea emango duena, eta garraio-ataritik azkar atzitzeko modukoa.

Parametro fisikoez gain, bidaiari-kopurua edo garraiatutako tona-kopurua, esaterako, kontuan hartu behar da sektoreak beste eremu batzuen gain duen eragina, ekonomian, energian edo ingurumenean, adibidez.

Horri dagokionez, adierazleak oinarrizko egitura honetan multzokatu dira:

Zer da GIS?

Garraioari buruzko informazio-sistema: Euskadiko Garraio Behatokiaren informazio-kudeaketako tresna da.


Bere helburua datu-base estatistiko eta informatibo sendo eta erabilgarri bat sortzea eta mantentzea da, bidaiari nahiz merkantzien garraio-mota desberdinen bolumenaren eta garapen-mailaren egiazko ezagutza edukitzeko, eta garraio-arloko politika egokiak ezartzen laguntzeko.