Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Ekoizpen Integratua

Ekoizpen Integratua sistema ahalik eta gehien baliatzen da arauketa naturaleko baliabideetaz eta mekanismoetaz; horrela bada epe luzera ziurtatzen du nekazaritza bideragarri eta iraunkorra. Ekoizpen Integratuaren lehen helburua laboreak etengabe kontrolatzea ekoizpenean kalte handiak sor ditzaketen izurriak ager ez daitezen.

Hori lortzeko, metodo biologiko, laborantza teknika eta prozesu kimiko egokienak aukeratzen dira, ongarri eta pestiziden erabilera gutxitzeko, eta helburua ingurumenaren, errentagarritasunaren eta gizarte-eskarien arteko oreka lortzea da.

Horrela bada, helburu nagusia lortzen da, kalitate maila bat ziurtatzeko moduko nekazaritza, produktuaren barneko zein kanpoko mailan.

Erregistroa

Ekoizpen Integraturako Nekazaritza Elikagaien Industrien Erregistroa

Euskal Autonomia Erkidegoko Ekoizpen Integratuaren Erregistroarekin harremanetan jarri nahi baduzu, deitu 945 01 63 25 telefonora edo bidali mezu elektroniko bat calimentaria@euskadi.eus helbidera.

Euskadiko Ekoizpen Integratuko Operadoreen Erregistroan izena emateko eskabideak:

Ekoizleak

Ekoizleak (Elkarteak)

Maneatzaileak / Prestatzaileak

Araudia

EAEkoa

89/2004 Dekretua, maiatzaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritza eta ingurumeneko neurri eta konpromisoak hartzeko laguntzei buruzkoa.

259/2003 Dekretua, urriaren 21ekoa, ekoizpen integratuari eta hura nekazaritzako elikagaietan adierazteari buruzkoa dekretua aldatzeko.

31/2001 Dekretua, otsailaren 13koa, ekoizpen integratuari eta hura nekazaritzako elikagaietan adierazteari buruzkoa.

Agindua 2003ko uztailaren 16koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuarena, beraren bidez Ekoizpen Integratuaren arloan prestakuntza teknikorako irizpideak ezarri dira.

Agindua 2002ko abuztuaren 6koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuarena, Euskadiko Ekoizpen Integratuko Operadoreen Erregistroaren antolakuntza eta jarduna zehazten dituena.

Agindua 2002ko abuztuaren 6koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan Ekoizpen Integratuaren Jarraipen eta Egiaztapen Entitatea izendatu duena.

Agindua 2002ko otsailaren 5ekoa, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuarena, Euskadiko Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordearen osaera eta jarduna zehazten dituena.

Estatukoa

1201/2002 Errege Dekretua Ekoizpen Integratuari buruzkoa.

Arau Teknikoak

- Landare-jatorriko produktuen ekoizpen integraturako Arau Tekniko orokorra

2007ko irailaren 24ko Aginduaren eranskina (EHAA 2008/02/29)

Kiwi eta erremolatxaren Arau Tekniko bereziak - 2007ko irailaren 24ko Agindua (EHAA 2008/02/29)

OHARRA: Agindu honetatik bakarrik kiwia eta erremolatxaren inguruko Arauak mantentzen dira.

Patataren Arau Tekniko berezia - 2010ko urriaren 18ko Agindua (EHAA 2011/01/21)

Sagarrondoen Arau Tekniko berezia - 2010ko ekainaren 11eko Agindua (EHAA 2011/02/15) 

Sagarrondoen ATBen eranskina (EHAA 2010/10/14)

- Esne-behien Arau Teknikoa - 2012ko irailaren 26ko Agindua (EHAA 2012/10/23)

Jezte Planaren eranskina (EHAA 2012/12/03)

Uraza, zerba, piperra, tomate eta mahatsondoren Arau Tekniko bereziak - 2012ko azaroaren 7ko Agindua (EHAA 2012/12/21)

- Okintzarako gariaren ekoizpen integraturako Arau Tekniko espezifikoa - 2021eko martxoaren 16ko agindua (EHAA 2021/04/30)

Azken aldaketako data: