Osasun Saila

Osasunari buruzko ikerkuntza- eta garapen-proiektuetarako laguntzen deialdia

Eusko Jaurlaritzak apustu argia egiten du osasun-ikerketaren alde. Horretarako, eta Osasun Sailak proposatuta, urtero egiten du osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen deialdia. Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritza da deialdiaren organo kudeatzailea.

Laguntza hauetan jasotzen diren jarduerek helburu hauek dituzte: batetik, herritarren osasuna eta ongizatea hobetzen laguntzea, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen sozioekonomikoari laguntzea, arlo sanitarioan jakintza sortzen, zabaltzen edo aplikatzen lagunduz, translazio- eta lankidetza-ikuspegia duten ikerketa-proiektuen bidez, eta ikerketa sanitarioaren arloan txertatzen diren profesional-nodo berriak sustatuz.

Zehazki, lau laguntza-lerro bereizten dira:


  • Ikerketa sanitarioaren jarduera sustatzeaIkerketa sanitarioko jarduerak sustatzea

    I+G proiektuak, sistema sanitarioaren ahalmena indartzeko xedez, eta proiektu horiek sistema sanitarioaren eta gizartearen eskakizunak hobeto asetzeko behar den ezagutza sortzen eta osatzen ematen duten laguntza sendotzeko asmoz.

  • Ikerketa sanitarioaren jarduera sustatzea Ikerketa sanitarioko jarduerak areagotzea

    Jarduera kliniko-asistentziala duten langileek egindako I+G proiektuak edo jarduerak, I+G jardueretara ahalegin handiagoa bideratzeko eta EAEko sistema sanitarioan ikerketaren kultura indartzeko.

  • Osasuneko ikerketa estrategikoa bultzatzea Osasuneko ikerketa estrategikoa indartzea

    Lidergo sanitariotik, lankidetzatik eta EAEko gaitasun zientifiko-teknologikoetatik sortutako I+G proiektuak; proiektu horiek produktu, prozesu eta zerbitzu berrien balorizazio eta garapenean aurreratzea ahalbidetuko dute, ZTBP 2030-RIS3 Euskadi estrategiaren ildoari jarraikiz.

  • Interes bereziko ekintza osagarriakInteres bereziko ekintza osagarriak

    Osasun pertsonalizatuaren eremuan RIS3 Euskadiren helburuekin bat datozen ekintzak, RIS3ren dinamika eta lankidetza sendotzen duten eta proiektuak gauzatzea eta emaitzak ustiatzea errazten duten ekintzetan laguntza emanda.

Azken aldaketako data: