Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, 6. artikuluan ezarritakoez gain:
    1. Euskadiko Osasun Planeko osasun-helburuen proposamenak lantzea, baita horiek betearazteko estrategienak ere, segimendua egiteko adierazleak eta betetze-mailei buruzko ebaluazio-txostenak prestatzea, hargatik eragotzi gabe dekretu honek arlo horiei dagokienez beste organo batzuei esleitutako egitekoak.
    2. Osasuna babesteko politikak garatu, gauzatu eta ebaluatzea, bereziki elikagaien osasunarekin zerikusia duten programa guztiak, elikagaien segurtasunari zein elikadura osasungarriari dagokienez, eta ingurumen-osasunarekin zerikusia dutenak, besteak beste kontsumitzeko eta bainatzeko urak, legionelosiaren prebentzioa eta kontrola, hilotzen alderdi sanitarioak, produktu kimikoak, gaixotasunak transmititzeko bektoreak eta airearen kalitatea. Programa horietan arrisku fisikoen, kimikoen edo biologikoen analisia sartzen da. Osasun-sustapen, -prebentzio eta -babesaren arloko jardueretan eta osasun publikoarentzat alertakoak eta arriskukoak diren egoeretan zerbitzu analitikoa ematea ere sartzen da.
    3. Osasunaren eta horren determinatzaileen zainketa eta analisi epidemiologikoa, baita gaixotasunek populazio-taldeetan daukaten eraginari eta banaketari dagokienez ere.
    4. Gaixotasunak prebenitzea eta osasunaren sustatzea, dela programa bertikalak diseinatuz edo gauzatuz, dela helburu horietara zuzenduriko asistentzia-zerbitzuetan hainbat jarduera sartuz.
    5. Gaitasun pertsonalen garapenerako informazioa eta heziketa sanitarioa ematera bideratutako planak eta programak garatzea, bizitzako etapa desberdinei eta gaixotasun kronikoei aurre egiteko ezinbestekoak direnak.
    6. Ingurune lagungarriak sortzen eta osasun publikoan eta gizabanakoen osasunean izan daitezkeen eragin kaltegarriak arintzen laguntzeko baldintza sozialak, ingurunekoak eta ekonomikoak sortzera zuzendutako ekintzak sustatzea.
    7. Ekintza komunitarioa indartzea –komunitateek partaidetza aktiboa izanda beren osasun-beharrei erantzuteko prozesu komunitarioak diseinatzen, martxan jartzen eta ebaluatzen–, osasunaren determinatzaileen eta bizitza-kalitatearen gaineko eragin eta kontrol handiago bat lortzeko.
    8. Osasun-alorrean ekitatea sustatzea, arrisku edo kalteberatasun handiko taldeei zuzendutako jarduketak garatuz.
    9. Euskadiko osasun-sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko jarduketak ebaztea.
    10. Sailaren jarduerak koordinatzea, hartutako giza immunoeskasiaren birusa eta transmisio sexualeko beste infekzio batzuk prebenitzeko.
    11. Agintari sanitario gisa, indarreko legedian xedatzen diren administrazio-eskumenak erabiltzea, hauek guztiak gauzatu ahal izateko: kontrol sanitarioa eta erregistroa, arriskuen ebaluazioa eta esku-hartze publikoa elikadura-higienean eta -segurtasunean, edateko uren kalitatean, ingurumenaren osasungarritasunean, bioziden arloan, hondakin sanitarioen kudeaketan, eta osasun publikoaren babesarekin zerikusia duten gainerako jardueretan.
    12. Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendariordetzekin batera, laneko osasunaren arloko jarduera-programa egitea, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak gauza dezan.
    13. Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Laneko Osasunaren Unitatearen koordinazio funtzionala.
    14. Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendariordetzekin batera, erakunde horrek laneko arriskuen mapa egiteko garatu beharreko jarraibideak zehaztea.
    15. Zuzendaritzaren jardun-arloei dagozkien gaietan baimen administratibo-sanitarioak ebaztea, hargatik eragotzi gabe lurralde-ordezkaritzei dagozkien eskudantziak.
    16. Jarduera sanitarioak koordinatzea, osasun publikoaren eremuko alerta-egoera ororen aurrean.
    17. Zuzendaritzaren arloetan, establezimenduak ixteko edo horien funtzionamendua eteteko neurriak hartzea, betiere zehapenak ez badira.
    18. Droga-mendekotasunen alorrean euskal politika integrala definitzea eta eremu horretako jardunen sailen arteko eta erakundeen arteko bultzada gauzatzea, tartean sartuta dauden gainerako sektore-eremuekin lankidetzan.
    19. Familiaren, komunitatearen, hezkuntzaren edo lanaren eremuan droga-mendekotasunak eta portaera-adikzioak prebenitzeko programak eta ekimenak bultzatu eta mantentzea.
    20. Gizarte-erakundeek, hedabideek eta, oro har, herritarrek droga-mendekotasunen arloko prebentzioan, laguntzan eta gizarteratzean parte har dezaten bultzatzea.
    21. Foru- eta toki-erakundeei aholkularitza ematea adikzio-gaietan.
    22. Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralaren Legean jasotako garapen instituzionalari buruzko otsailaren 18ko 25/2018 Dekretuan ezarritako Laguntza eta Asistentzia Organoaren egitekoak betetzea, adikzioen zerbitzuaren bidez.
    23. Honako erregistro hauek planifikatu, kudeatu, ebaluatu eta garatzea: Nahitaez Aitortu beharreko Gaixotasunen Erregistroa eta Zaintza Mikrobiologikoaren Erregistroa.
    24. Ikuskatzeko eta zehatzeko ahalmena erabiltzea bere eskumeneko eremuan, eta arin edo astun gisa tipifikatuta dauden zehapenak ezartzea, aplika daitekeen legediaren arabera.
  2. Aurreko paragrafoan adierazitako gaietan, Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzak Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.
  3. Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari dagokio, halaber, honako egiteko hauek betetzea, aplikatu beharreko araudiaren arabera:
    1. Urgentziazko edo premiazko osasun-arrazoiak direla medio, azterketa-, tratamendu-, ospitaleratze- edo kontrol-neurriak hartzea, baldin eta arrazoizko zantzuak direla-eta ikusten bada herritarren osasuna arriskuan egon daitekeela, pertsona edo pertsona-talde baten osasun-egoera jakin baten ondorioz edo jarduera bat garatzean dauden osasun-baldintzen ondorioz.
    2. Jarduera publiko edo pribatuen gaineko prebentziozko administrazio-neurriak hartzea, osasunerako ondorio negatiboak saihesteko.
    3. Osasunerako berehalako eta ezohiko arriskua dagoenean, egokitzat jotzen diren prebentzio-neurriak hartzea, hala nola produktuak konfiskatzea edo ibilgetzea, jarduerak etetea, enpresak edo haien instalazioak ixtea, baliabide material edo pertsonaletan kontu hartzea eta osasun aldetik justifikatutzat jotzen diren bestelako neurriak hartzea, bai eta, salbuespenez eta aparteko larritasuneko eta premiazko arrazoiek hala eskatzen dutenean, herritarren osasuna babesteko beharrezkoak diren neurri guztiak hartzea ere.
  4. Zuzendaritzak, bere egitekoak gauzatzeko eta artikulu honen 1. eta 3. apartatuetan ezarritako lurralde-jarduerak koordinatzeko, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzaren laguntza izango du.

    Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzari honako egiteko hauek dagozkio:

    1. Osasun publikoaren eta adikzioen arloko gaietan, lurralde-ordezkaritzei esleitutako baliabide materialak, ekonomikoak eta giza baliabideak koordinatu eta ikuskatzea.
    2. Zuzendaritzarenak eta lurralde-ordezkaritzenak diren egitekoei buruzko prozesuak koordinatu eta kudeatzea, osasuna sustatzearekin eta adikzioekin lotuta.
  5. Osasun publikoko laborategiei dagokienez, Baliabideak, Ekipamendu Analitikoak eta Instrumentalak Kudeatzeko Zuzendariordetzaren laguntza izango du Zuzendaritzak.

    Baliabideak, Ekipamendu Analitikoak eta Instrumentalak Kudeatzeko Zuzendariordetzari honako hauek dagozkio:

    1. Osasun Publikoko Laborategiari esleitutako baliabide materialak, ekonomikoak eta giza baliabideak koordinatu eta ikuskatzea.
    2. Laborategiko kalitatea ziurtatzeko sistemen estandarizazioa eta kudeaketa bateratua.
    3. Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren (bereziki, babes-programak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren, beste sail eta erakunde batzuen eta kanpoko beste eragile batzuen erantzun analitikoa planifikatu, koordinatu eta kudeatzea, erantzun analitikoa eskatzen duten erakundeekiko solaskide gisa.
    4. Osasun Publikoko, Eusko Jaurlaritzako beste sail eta erakunde batzuetako eta autonomia- eta estatu-mailako beste administrazio batzuetako lerro analitiko berrien plangintza ikertzea eta garatzea, egindako lana kudeatu, planifikatu eta gainbegiratuta.
    5. Erantzun analitikoaren koordinazioa kudeatzea Euskaditik kanpoko beste erakunde edo laborategi batzuekin, eta horri buruzko hitzarmenak ezartzea proposatzea.
    6. Laborategiak funtzionatzeko beharrezkoak diren euskarri eta tresna informatikoen kudeaketa planifikatzea eta gainbegiratzea.

6. artikulua.- Osasun Sailaren zuzendaritzak.

Zuzendaritza bakoitzean zuzendari bat egongo da, zuzendaritzaren ardura izango duena. Oro har, honako egiteko hauek izango ditu:

  1. Kudeaketa publikoko politikak garatzea beren jardun-arloetan, eta horretarako planak eta programak ezartzea.
  2. Bere jardun-arloei esleitutako xedeak hedatzea, jarduerak, erantzukizunak eta kontrol-mekanismoak ziurtatuz, eta horiek betetzeko behar diren aldaketak ezartzea.
  3. Beren jardun-arloen antolamendu operatiboa ezartzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.
  4. Jardueren aldiberekotasuna dela eta, saileko zein oro har administrazioko beste zuzendaritza batzuekin izan behar diren harremanak bultzatu eta mantentzea.
  5. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean den Hizkuntza Normalizaziorako Planaren arabera dagozkion helburuak definitzea eta zuzendaritzako arduradunekin batera helburu horiek lortu eta ebaluatzeko ekintzak garatzea, euskararen kudeaketa integrala eginda.
  6. Zuzendaritzaren jardun-arloan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea alderdi hauetan: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala dagokionean, hizkuntza-irizpideak sartzea laguntza-deialdietan eta administrazio-kontratazioetan.
  7. Bere jarduera-eremu materialean ezartzen diren laguntzak kudeatzea.
  8. Errekurtsoak ebaztea indarreko legerian aurreikusten diren kasuetan.
  9. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Eusko Jaurlaritzako zuzendariei esleitzen zaizkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Iciar Larizgoitia Jauregui
(2020/11/16 - 2024/06/26) Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak