Osakidetzaren Plan Estrategikoa 2023-2025
Osakidetzaren Plan Estrategiko hau Osakidetzaren aurreko aldi estrategikoetan jasotako esperientziatik eta irakaskuntzetatik abiatuta egin da, baita 2020 eta 2022 urteen artean izandako pandemiaren ondoriozko osasun-krisiaren ondoren ikasitakotik ere.
Plan horrek Osakidetzan duela urte askotatik lantzen diren dimentsioetan sakondu eta aurrera egin nahi du:
- osasunaren sustapena, arreta integratua eta pertsonalizatua.
- irisgarritasuna, asistentziaren kalitatea eta segurtasunarekiko konpromisoa.
- eraginkortasuna eta efizientzia.
- etengabeko hobekuntza.
Horiek guztiek eguneroko lana markatzen duten helburuak izaten jarraitzen dute, ahaztu gabe garai berriek gero eta agerikoagoak diren beste erronka batzuetara bideratzen gaituztela, agertoki aldakor eta zorrotzetan: berrikuntza eta ikerketa, teknologia berriak, herritarren parte-hartzea edo langileen zahartze-egoeran dauden profesionalen beharrari nola erantzun.
Plan estrategiko honetarako aukeratu den leloa OSAKIDETZA ETORKIZUNERANTZ BERRABIARAZI da. Horrek esan nahi du, bildutako esperientziatik ikasita, Osakidetzak Osakidetzaren HELBURUARI erantzuteko gai den estrategia batekin egiten diola aurre etorkizunari. Helburu hori honako hau da: "Euskal herritarrei osasun-arreta ematea, modu integralean, osasuna sustatuz, baita prebentzioaren eta gaixotasunari arreta ematearen bidez ere, osasunean emaitza onenak bilatuz".
Azken aldaketako data: