Ahalordeen erregistro elektronikoari buruzko ohiko galderak
Ahalordeen erregistro elektronikoan izena ematea ez da beti beharrezkoa ordezkari gisa jarduteko prozedura, izapide edo jarduera batean. Hala ere, komeni da modu jarraituan jardunez gero.
Jarduketa hauek burutu daitezke ordezkari baten bitartez:
- Eskabideak eta errekurtsoak aurkeztu, atzera egin, uko egin eta agiriak aurkeztu
- Espedienteetarako irispidea izan (nahitaezko jarduketa)
- Jakinarazpenak jaso
Ordezkari bidez egingo diren prozedurak hautatzeko hiru aukera daude:
- EAEko Administrazio Orokorreko prozedura guztiak
- Jarduketa-eremu bati edo hainbati lotuta dauden prozedurak
- Banakako prozedurak.
Lau ahalorde mota eta ordezkaritza-figura gauzatu daitezke administrazio honen aurrean.
Inskripzioa elektronikoki nahiz aurrez aurre egin daiteke. Aurrez aurreko kanala borondatezko ordezkaritzara mugatuta dago, ordezkaritza ematen duena pertsona fisikoa denean.
Tipologia | Aurrez aurreko kanala | Kanal elektronikoa |
---|---|---|
Borondatezko ordezkaritza ordezkatua pertsona fisikoa denean | Bai | Bai |
Gainerako ordezkaritza-modalitateak | Ez | Bai |
Elektronikoki egin nahi izanez gero, ezinbestekoa da ordezkatuak eta ordezkariak, biek, ontzat emandako identifikazio elektronikoko bitartekoren bat edukitzea. Erabil daitezkeen identifikazio elektronikoko bitartekoak hauek dira: administrazio honetako sinadura elektronikoaren politikaren arabera egoitza elektronikoan erabiltzeko onartuta daudenak.
Inskripzioa aurrez aurre egiteko, pertsona fisikoak erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetan agertuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko langile gaituen aurrean.
Borondatezko ahalordetzeak automatikoki inskribatuko dira interesdunak administrazio-egoitzan agertuz gero. Elektronikoki eginez gero, ordezkariak ordezkaritza onartu eta gero inskribatuko da.
Ordezkaritza-eskaera ahalordeen erregistroko arduradunak aztertu eta onartu behar badu, ordezkaritza indarrean egongo da onartzen den unean.
Ukatuz gero, edo antzemandako akatsak zuzentzeko errekerimenduak egiten badira, gehienez ere 10 egun balioduneko epea egongo da horretarako, inskripzioaren hurrengo egunetik hasita.
Ordezkatuak ordezkaritza inskribatzen duenean zehazten duena. Ez baldin bada eperik zehazten, 5 urtekoa izango da, hau da, Legeak ezartzen duen gehiena (Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen 39/2015 Legea, 6.6. artikulua).
Agiri publiko bidez edo notarioak legitimatutako sinaduradun agiri pribatu bidez emandako borondatezko ahalordetzeen balio-epea laburragoa bada, azken epe hori gailenduko da.
Nahi beste luzapen balia daitezke, ordezkaritzaren indarraldia luzatzeko. Luzatzeko eskubidea baliatzeko, ezinbestekoa da ordezkaritza indarrean egotea, iraungi gabe. Luzapenak indarraldiko aldaketen parekoak dira. Luzapen bakoitza, alabaina, 5 urtekoa izan daiteke gehienez (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, 6.6. artikulua).
Agirri publiko bidez edo notarioak legitimatutako sinaduradun agiri pribatu bidez emandako borondatezko ahalordetzeeetan, indarraldiaren epea luza daiteke baldin eta indarrean badago. Ahalordetzeen balio-epea laburragoa bada, azken epe hori gailenduko da.
Ahalordeen erregistro elektronikoan luzapena eskatzeko, bi aukera daude: elektronikoki nahiz aurrez aurre.
Aurrez aurrekoa bakarrik erabiliko da ordezkaria pertsona fisikoa denean.
Tramitazioa
Administrazioan agertzea edo dokumentuak aurkeztea egoitza elektronikoan egin daiteke, edo aurrez aurre (pertsona fisikoek bakarrik) Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulegoetan.
Aurrez aurreko tramitazioa
- Bete imprimakia. Eskabidea.pdf (PDF, 1 MB)
- Inprimatu bete duzun eskabidea eta sinatu. Inprimagailurik ez baduzu joan Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulego batera.
- Aurkeztu eskabidea eta dokumentazioa (beharrezkoa balitz) Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulego batean.
Tramitazio elektronikoa
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Ahalordeen erregistro elektronikora.
Gidaliburuak
Aginduaren 6.3.a) artikuluko borondatezko ahalordetzeak ezin izango dira aldatu.
Ez da onartuko ezer aldatzerik dokumentu publiko bidez edo notarioak legitimatutako sinadura duen dokumentu pribatu bidez emandako borondatezko ahalordetzeetan, salbu eta Aginduaren 21.6 artikuluan jasotako kasuan.
Horrez gain, ezingo dira inolaz ere aldatu ezein alderdiren dokumentu-zenbakia eta izena (izen-abizenak edo sozietatearen izena). Hala eskatuz gero, baja eman beharko diote ordezkaritzari (ezeztatu edo uko egin) eta beste alta bat eman.
Nolanahi ere, Aginduaren 6.3.a) eta 21.6 artikuluetako borondatezko ahalordetzeak eta aurreko paragrafoan adierazitako datuak alde batera utzita, ordezkaritzaren zenbait datu alda daitezke. Horretarako, ordezkaritza-tipologiaren arabera, bi kanalak izango ditugu eskura (elektronikoa eta aurrez aurrekoa).
Aurrez aurrekoa bakarrik erabiliko da ordezkatua pertsona fisikoa denean.
Tramitazioa
Administrazioan agertzea edo dokumentuak aurkeztea egoitza elektronikoan egin daiteke, edo aurrez aurre (pertsona fisikoek bakarrik) Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulegoetan.
Aurrez aurreko tramitazioa
- Bete imprimakia. Eskabidea.pdf (PDF, 1 MB)
- Inprimatu bete duzun eskabidea eta sinatu. Inprimagailurik ez baduzu joan Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulego batera.
- Aurkeztu eskabidea eta dokumentazioa (beharrezkoa balitz) Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulego batean.
Tramitazio elektronikoa
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Ahalordeen erregistro elektronikora.
Gidaliburuak
Ordezkatuak ordezkaritza baliorik gabe uztea da errebokazioa. Emandako ordezkaritza edozein momentutan ezeztatu daiteke.
Ahalordeen erregistro elektronikoan errebokatzeko, bi aukera daude: elektronikoki nahiz aurrez aurre.
Aurrez aurrekoa bakarrik erabiliko da ordezkatua pertsona fisikoa denean.
Tramitazioa
Administrazioan agertzea edo dokumentuak aurkeztea egoitza elektronikoan egin daiteke, edo aurrez aurre (pertsona fisikoek bakarrik) Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulegoetan.
Aurrez aurreko tramitazioa
- Bete imprimakia. Eskabidea.pdf (PDF, 1 MB)
- Inprimatu bete duzun eskabidea eta sinatu. Inprimagailurik ez baduzu joan Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulego batera.
- Aurkeztu eskabidea eta dokumentazioa (beharrezkoa balitz) Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulego batean.
Tramitazio elektronikoa
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Ahalordeen erregistro elektronikora.
Gidaliburuak
Ordezkariak ordezkaritza bertan behera uztea da uko egitea. Jasotako ordezkaritzari edozein momentutan uko egin dakioke.
Ahalordeen erregistro elektronikoan uko egiteko, bi aukera daude: elektronikoki nahiz aurrez aurre.
Aurrez aurrekoa bakarrik erabiliko da ordezkaria pertsona fisikoa denean.
Tramitazioa
Administrazioan agertzea edo dokumentuak aurkeztea egoitza elektronikoan egin daiteke, edo aurrez aurre (pertsona fisikoek bakarrik) Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulegoetan.
Aurrez aurreko tramitazioa
- Bete imprimakia. Eskabidea.pdf (PDF, 2 MB)
- Inprimatu bete duzun eskabidea eta sinatu. Inprimagailurik ez baduzu joan Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulego batera.
- Aurkeztu eskabidea eta dokumentazioa (beharrezkoa balitz) Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulego batean.
Tramitazio elektronikoa
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Ahalordeen erregistro elektronikora.
Gidaliburuak
Ahalordeen erregistro elektronikoari buruz zalantzaren bat baldin baduzu, edo arazoren bat sortu bazaizu, bidali mezu bat helbide honetara: ahalordeenerregistroa@euskadi.eus .