Ontziak eta ontzien hondakinak
- Zer dira
- Produktorearen ardura
- Urteko adierazpena
- Prebentzio eta ekodiseinuko enpresa-planak
- Industria eta merkataritza ontziak
- Estatistikak
- Hitzarmenak
- Dokumentuak
- Araudia
Ontzia merkatugaiak eduki, babestu, manipulatu, banatu eta aurkezteko erabiltzen den edozein produktu da; merkatugaiok lehengaiak zein amaitutako gaiak izan daitezke, fabrikatze, banatze eta kontsumitze katearen edozein fasetan.Ontziak dira helburu horretarako erabili ostean botatzeko gai guztiak ere. Hala nola, kontsumitzaileak edo azken erabiltzaileak merkatugaia garraiatzeko dendetan eman edo eskuratutako erabilera bakarreko poltsak, eta ontzien helburu berbera duten botatzeko gaiak, esaterako, erretiluak, platerak, edalontziak eta produktua emateko, erabiltzeko edo zuzenean kontsumitzeko erabiltzen den botatzeko beste edozein gai.
Ontziak edozein materialetakoak izan daitezke.
Europako Batzordearen 2013/2/UE Zuzentarauan ontzien adibideak azaltzen dira.
Ontzien hondakinen korrontean produktorearen arduraren printzipioa ematen da. Ontziratutako produktuak merkatuan jartzen dituzten enpresek eta ontziratutako produktuen inportatzaileek bere produktuen ontzien kudeaketa egokiaz arduratu behar dute hauek hondakin bihurtzen direnean eta beharrezko neurriak hartu behar dituzten hondakin hauek bildu eta birziklatzeko.
Legeak ezarritako bi sistemetako bat aukeratu ahal dute horretarako: Gordailu, Itzultze eta Atzera-emate Sistema eta Kudeaketa Sistema Integratua.
Euskal Autonomia Erkidegoan baimenduta dauden Kudeaketa Sistema Integratuak honako hauek dira:
ECOEMBES papel eta kartoizko ontzientzat eta ontzi arinentzat (brickak, plastikoak eta latak)
ECOVIDRIO beirazko ontzientzat
SIGRE medikamentuen ontzientzat
SIGFITO landare-osasunerako produktuen ontzientzat
Kudeaketa Sistema Integratuekin sinatutako hitzarmenak:
Ontziratutako eta Produktu Ekoizleen Erregistroan (Ontzien Atala) inskribatutako produktuak lehen aldiz merkaturatzeaz arduratzen diren enpresek, MITERDeko Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketaren Erregistroko enpresek, aurreko urtean merkaturatutako ontzien eta ontziratutako produktuen guztizko kopuruaren berri eman beharko dute, berrerabil daitezkeenak adierazita, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren egoitza elektronikoan jasotako prozeduraren bidez, urte bakoitzeko martxoaren 31 baino lehen.
Erregistroan alta emateko moduari buruzko informazio gehigarria aurkitu ahal izango duzue Ministerioaren webgunean: Registro de productores de Producto. Sección envases (miteco.gob.es)
Betebeharra honako horiei zuzenduta dago:
- Produktuak merkaturatzeko ontziratzen dituzten ontziratzaileei.
- Azken kontsumitzaileari zerbitzuko ontziak hornitzen edo ematen dizkion saltokiaren titularra. Zerbitzu-ontziak salmenta-puntuan betetzeko diseinatutako artikuluak dira, bai eta salmenta-puntuan produktuaren kontsumoa eta/edo erabilera zuzena baimentzeko eta/edo errazteko erabiltzen diren gaiak ere, hala nola poltsak, erretiluak, platerak eta edalontziak, besteak beste.
- Urrutiko salmentak egiten dituen saltokiaren titularrari, urrutiko salmentarako ontziratutako produktuei erantsitako ontziengatik.
- Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan ontziratutako produktuak inportatzen edo erosten dituzten eragile ekonomikoei, Estatuko merkatuan jartzeko.
- Produktua merkaturatzen den estatuan egoitza duen merkataritza-banaketa markaren titularrari, merkataritza-banaketa marken bidez merkaturatutako produktuetan produktuaren ekoizlea identifikatzen ez denean.
- Enkarguz ontziratutako produktuen kasuan, produktuak ontziratzeko enkargua egiten duten hirugarrenei.
- Merkataritza elektronikoko plataformei, plataforma horien bidez Estatutik kanpoko produktu ontziratuak Estatuko merkatuan sartzen direnean eta ekoizleak 17.2 artikuluan xedatutakoaren arabera Estatuan baimendutako ordezkaririk izendatu ez duenean.
Urte natural batean ontziei eta ontzi-hondakinei buruzko abenduaren 27ko 1055/2022 Errege Dekretua ren 18.1 artikuluan ezarritako ontzi-kantitatea edo handiagoa merkaturatzen duten produktu-ekoizleek prebentzio eta Ekodiseinuko Enpresa Plana martxan jarri behar dute.
Prebentzio eta Ekodiseinuko Enpresa Planaren edukiak 1055/2022 Errege Dekretuan 18.2 artikuluan jasotzen dira.
Planak banaka, baita ekoizleak parte hartzen duen Produktuaren Ekoizlearen Erantzukizun Hedatutako Sistema Kolektiboaren (SCRAPP) bidez ere, martxan jar, edo ontziratze-sektore bati buruzkoak izan daitezke.
Plana betearaztea produktu-ekoizle bakoitzeko erantzukizuna da, ekoizleak SCRAPP batek egindako plan batean parte hartzen duen edo ekoizpen-sektore bati dagokion arren.
Planak bost urtekoak izango dira. Behin 18.1 artikuluko atalaseak gainditu eta hurrengo urtetik aurrera martxan jarri beharko dira planak. 1055/2022 Errege Dekretuak ez ditu aurreikusten Planen baimentzea edo jakinarazpen bat bidaltzea.
Bakarkako plana ez denean, produktuaren ekoizleak Planaren prestaketaren eta jarraipenaren arduradunari honako honen berri eman behar dio:
- Martxan jarriko dituzten prebentzio- eta ekodiseinu-neurriak
- Urtero, neurri horien betetze-maila.
Plana amaitu ondoren, banakako arduradunak, taldekoak edo Planaren produkzio-sektore bati buruzkoak:
- Haien Egoitza soziala duten autonomia-erkidegoari txosten bat bidaliko diote, zein planean jasotako neurrien betetze—mailaren berri emango duen, amaitu eta 3 hilabete igaro baino lehen.
- Betetze-maila buruzko txostena jarriko dute jendearen eskura, baina produktuaren ekoizleen jarduerarako garrantzitsua den informazio konfidentziala babesten.
782/1998 Errege Dekretuaren arabera baimendutako Planei dagokionez, 3 urteko indarraldia mantenduko dute, eta urteko txostena bidali beharko dute. Indarraldia amaituta, planek 1055/2022 Errege Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute.
Europa
- Europar Parlamentu eta Kontseiluaren 94/62/EB Zuzentaraua, 1994ko abenduaren 20koa, ontziei eta ontzi-hondakinei buruzkoa
- 97/129/CE: Decisión de la Comisión de 28 de enero de 1997 por la que se establece el sistema de identificación de materiales de envase de conformidad con la Directiva 94/62/CE del Parlamento Europeo y del Consejo, relativa a los envases y residuos de envases
- 2001/524/CE: Decisión de la Comisión, de 28 de junio de 2001, relativa a la publicación en el Diario Oficial de las Comunidades Europeas de las referencias de las normas EN 13428:2000, EN 13429:2000, EN 13430:2000, EN 13431:2000 y EN 13432:2000 en el marco de la Directiva 94/62/CE relativa a los envases y residuos de envases
- 2005/270/CE: Decisión de la Comisión, de 22 de marzo de 2005, por la que se establecen los modelos relativos al sistema de bases de datos de conformidad con la Directiva 94/62/CE del Parlamento Europeo y del Consejo relativa a los envases y residuos de envases
Estatua
- Real Decreto 1055/2022, de 27 de diciembre, de envases y residuos de envases
- Orden HFP/1314/2022, de 28 de diciembre, por la que se aprueban el modelo 592 "Impuesto especial sobre los envases de plástico no reutilizables. Autoliquidación" y el modelo A22 "Impuesto especial sobre los envases de plástico no reutilizables. Solicitud de devolución", se determinan la forma y procedimiento para su presentación, y se regulan la inscripción en el Registro territorial, la llevanza de la contabilidad y la presentación del libro registro de existencias.
Azken aldaketako data: