Olio industrial erabiliak
Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legeak honela definitzen ditu olio erabiliak: jatorri minerala, naturala edo sintetikoa duten industriako edo lubrifikazioko olio guztiak, jatorrian aurreikusitako erabilerarako egokiak izateari utzi diotenak, hala nola errekuntza-motorretako olio erabiliak eta kanbio-kutxetako olioak, olio lubrifikatzaileak, turbinetarako olioak eta olio hidraulikoak, sukaldeko olio erabiliak izan ezik.
Olio erabilien kudeaketa 679/2006 Errege Dekretuak arautzen du. Ekoizlearen erantzukizun zabaldua aplikatuz, olio industrialen fabrikatzaileak eta inportatzaileak behartuta daude kudeaketaren guztizko kostua ziurtatu eta ordaintzera.
Azken aldaketako data: