Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Ohiko galderak

 

ORDUTEGIAK ETA SARBIDEA

 

1. Zein ordutan dago zabalik Liburutegi Nagusia?

2. Txartelik behar al da Liburutegi Nagusira sartzeko?

3. Erabili daiteke Liburutegia Eusko Jaurlaritzako langilea ez bazara?

DOKUMENTUAK

 

4. Zein dokumentu-mota dago Liburutegi Nagusian?

5. Badago beste dokumenturik, Irakurgelan bertan daudenez aparte?

6. Kontsultatu dezaket eguneroko prentsa?

7. Nola jakin dezaket zein diren Liburutegiko ale berriak (nobedadeak)?

8. Eskaintzen du Liburutegiak lineako baliabide elektronikorik?

INFORMAZIOA BILATZEA

 

9. Nola bilatzen da dokumentu bat Liburutegian?

10. Zer egin dezaket Liburutegian bilatzen ari naizen informazioa aurkitzen ez badut?

11. Eska dezaket beste liburutegi batzuetako libururik?

12. Nola aurki dezaket aldizkari-artikulu bat?

13. Lor al daiteke informazio bibliografikorik?

14. Ematen al du liburutegiak hautatutako informazioa zabaltzeko zerbitzurik?

MAILEGUA

Dokumentuak mailegatzeari buruzko zirkularra (leiho berri batean irekitzen da)

 

15. Nola eska dezaket mailegu bat?

16. Zenbat dokumentu eraman ditzaket maileguan?

17. Zenbat denboratan eduki ditzaket dokumentuak maileguan?

18. Kudeatu ditzaket nire maileguak sarean?

19. Nola eska dezaket nire maileguen epeak berritzeko?

20. Zenbat aldiz berritu ditzaket maileguak?

21. Maileguan dauden liburuak erreserba daitezke?

22. Eraman daiteke maileguan aldizkaririk eta hiztegirik?

23. Zer gertatzen da ale bat hondatzen edo galtzen bazait?

24. Badago inolako zigorrik ale bat berandu itzultzeagatik?

PRESTAKUNTZA

 

25. Ematen du Liburutegiak prestakuntza-saiorik nola funtzionatzen duen ezagutarazteko?

DOHAINTZAK

 

26. Eman diezaioket libururik dohaintzan Liburutegiari?

DOKUMENTUEN ERREPRODUKZIOA

 

27. Liburutegian dauden fotokopiagailuak, nik neuk erabil ditzaket zuzenean, edo Liburutegiko bertako norbaiti esan behar diot?

28. Liburutegiko edozein dokumenturen fotokopiak egin ditzaket?

29. Erreproduzitu ditzaket mikroformak?

30. Zer egin behar dut fotokopiagailua ez badabil, paperik ez badu, tonerra falta bazaio, ??

31. Zergatik bete behar dut inprimaki bat fotokopiak egin ondoren?

32. Ordaindu behar al da fotokopiengatik?

 IRADOKIZUNAK

 

33. Iradoki ahal diot Liburutegiari libururik edo bestelakorik eskuratzeko?

34. Nola egin behar da iradokizun orokorrak, kexak,? bidaltzeko, edo zorionak emateko?

________________________________________

ORDUTEGIAK ETA SARBIDEA

1. Zein ordutan dago zabalik Liburutegi Nagusia?

Urritik maiatza arte

- astelehenetik ostegunera arte: 8 h - 15 h

- ostiraletan: 8 h - 14 h

Ekainetik iraila arte:

- astelehenetik ostiralera arte: 8 h - 14 h

2. Txartelik behar al da Liburutegi Nagusira sartzeko?

Liburutegiko funtsak beste barik kontsultatu daitezke Irakurgelan, eta horretarako ez da aurretik ezer egin behar. Dokumenturen bat maileguan eraman nahi izanez gero, lehen aldian, Liburutegian alta emateko fitxa (PDF, 44 KB) (leiho berri batean irekitzen da) bete beharko duzu, eta gure datu-basean geldituko da gordeta. Nahi baduzu, izena emateko eskabide hori gure web orritik (leiho berri batean irekitzen da) ere eskuratu dezakezu.

3. Erabili daiteke Liburutegi Nagusia Eusko Jaurlaritzako langilea ez bazara?

Irakurgela, bertan funtsak in situ kontsultatzeko, zabalik dago herritar guztientzat. 

________________________________________

DOKUMENTUAK

4. Zein dokumentu-mota dago Liburutegi Nagusian?

Hauek dira Liburutegiko dokumentu-motak:

  • Monografiak eta aldizkariak
  • Erreferentziako lanak (entziklopediak, hiztegiak, atlasak)
  • Dokumentu elektronikoak: lineakoak, CD-ROMak, DVDak eta disketeak
  • Eguneroko prentsa
  • Aldizkari Ofizialak

Liburutegiaren espezializazio-arloak (baina ez bakarrak) hauek dira:

  • Zientzia Juridikoak
  • Zientzia ekonomikoak
  • Europar Batasuna
  • Euskal Herriaren Gaur Egungo Historia
  • Autonomia-erkidegoak
  • Hezkuntza

5. Badago beste dokumenturik, Irakurgelan bertan daudenez aparte? 

Bai, irakurgelan, lekurik ez dagoelako, Liburutegi Nagusiar en funtseko ale batzuk baino ez daude. Gehienak biltegian daude. Horregatik, nahi dituzun dokumentuak aurkitzeko, katalogoa (leiho berri batean irekitzen da) kontsultatzea iradokitzen dizugu.

6. Kontsultatu dezaket eguneroko prentsa?

Bai, irakurgelan egunkariak, estatukoak eta nazioartekoak, kontsultatu ahalko dituzu. Egunkari horien aurreko aleak kontsultatu nahi badituzu, eskatu Irakurgelako langile bati. 

7. Nola jakin dezaket zein diren Liburutegiko ale berriak (nobedadeak)?

Liburutegiaren ataritik (leiho berri batean irekitzen da) eskuratu berriak atalera jo dezakezu; bertan, erraz kontsultatu ahalko dituzu azken hamabostaldian sartu diren dokumentuak (edo azken hilabetean sartutakoak, oporraldia bada).

8. Eskaintzen du Liburutegia Nagusiak lineako baliabide elektronikorik?

Liburutegi Nagusiak, teknologia berriek eskaintzen dituzten funtzionalitateak erabilita, eta zerbitzua hobetzeko asmoz, linean kontsultatzeko hainbat datu-base (kontratazio publikoari buruzkoak, zergei buruzkoak, juridikoak, etab.) eskaintzen dizkizu. Horietako batzuek babes-gakoa behar dute kontsultatu ahal izateko. Jarri harremanetan Liburutegi Nagusiarekin eta eska ezazu gakoa. 

________________________________________

INFORMAZIOA BILATZEA

9. Nola bilatzen da dokumentu bat Liburutegi Nagusian?

Gure katalogoa (leiho berri batean irekitzen da) zure lanpostutik edo Irakurgelako terminaletatik kontsultatu dezakezu, eta bertan ikusi ahalko duzu bilatzen ari zaren dokumentua (liburuak, aldizkariak, etab.) Liburutegian dagoen, eta hala bada, momentu horretan kontsultatu edo maileguan eramateko moduan dagoen, baita zein lekutan dagoen ere. Katalogoa erabiltzen ikasteko eskuliburu hau irakurtzea gomendatzen dizugu. Gainera, Gelako langileek horri buruzko edozein zalantza argituko dizute.

10. Zer egin dezaket Liburutegi Nagusian bilatzen ari naizen informazioa aurkitzen ez badut?

  • Liburutegiak informazio-zerbitzua eskaintzen dizu, Eusko Jaurlaritzan egiten duzun lanarekin zerikusia duen edozein kontsultari erantzuteko. Kontsulta egiteko etorri Irakur-gelara, telefonoz deitu edo jar zaitez harremanetan posta elektronikoa erabiliz
  • Halaber, liburutegien arteko mailegu-zerbitzuaren eta dokumentuak eskuratzeko zerbitzuaren bidez, beste liburutegi edo dokumentazio-zentro batzuetako dokumentuen kopiak edo jatorrizko dokumentuak eska daitezke. Irakurgelan bertan eska dezakezu, edo bestela, hemen daukazu Dokumentazio Zerbitzuaren helbide elektronikoa

11. Eska dezaket beste liburutegi batzuetako libururik? 

Liburutegien arteko mailegu-zerbitzuaren bidez EIPS sareko katalogoan (leiho berri batean irekitzen da) ez dauden dokumentuak eska daitezke. Irakurgelan bertan eska dezakezu, edo bestela, hemen daukazu Dokumentazio Zerbitzuaren posta elektronikoa

12. Nola aurki dezaket aldizkari-artikulu bat?

Artikuluen izenburuak ez dira agertzen Liburutegi Nagusiaren katalogoan. Aldizkari bateko artikulua aurkitzeko datu-baseak (Dialnet) kontsultatu behar dira, edo Liburutegiko langileei galdetu, eta haiek lagunduko dizute bilatzen. Lineako Dialnet erabiltzen ikasteko eskuliburu hau (pdf, 72 KB) irakurtzea gomendatzen dizugu.

13. Lor al daiteke informazio bibliografikorik?

Irakurgelan, bibliografia tematikoak eman ahal dizkizugu Administrazioan duzun lanerako interesgarria den edozein gairi buruz.

 14. Ematen al du liburutegiak hautatutako informazioa zabaltzeko zerbitzurik?

Hautatutako informazioa zabaltzeko (HIH) zerbitzua ematen diegu irakurleei. Horri esker, erabiltzaileek aukera daukate galdetegi bat bete, eta gustuko dokumentuak zein dituzten adierazteko (liburuak, artikuluak, arlo tematikoak), liburutegiek aukeran emandako zenbait gaitatik.

Bertaratuta edo gure katalogoan zeure burua identifikatuta eska dezakezu HIH bat.

________________________________________

MAILEGUA 

15. Nola eska dezaket mailegu bat?

Lau modu daude:

  • Irakurgelara bertara joanda
  • Telefonoz: 18560
  • Posta elektronikoa erabiliz 
  • Behin erabiltzailea konektatuz gero katalogoan (leiho berri batean irekitzen da). Erreferentzia bakoitzaren azpian, dokumentu eskatzeko edo erreserbatzeko aukera ikusiko duzu.

Edozein modutan ere, beti joan beharko duzu Irakurgelara eskatutako dokumentua jasotzera. Lakuan bertan ez baduzu lanik egiten, barruko postaz bidaliko dizugu.

16. Zenbat dokumentu eraman ditzaket maileguan?

Aukera daukazu 5 dokumentu (material edo euskarri ezberdinetakoak) aldi berean eramateko. Ez dago zertan denak batera itzuli.

 17. Zenbat denboratan eduki ditzaket dokumentuak maileguan?

Dokumentuak 21 egunerako uzten dira maileguan. Behar izanez gero, beste 21 egunerako berritu ahal duzu mailegua, baldin eta beste pertsona batek aurretik dokumentu hori erreserbatu ez badu. Horrela bada, EZINGO DUZU MAILEGUA BERRITU. Aurreikusten baduzu denbora gehiago beharko duzula, maileguaren iraupena luzatzea eska daiteke. Horretarako, nahikoa izango da guri jakinaraztea dokumentua Irakurgelan ematen dizugunean.

18. Kudeatu ditzaket nire maileguak sarean?

Behin erabiltzailea konektatuz gero gure katalogoan (leiho berri batean irekitzen da), irakurlearen aukeretan sartuko zara OPACeko hasierako orrialdeko Nire liburutegia loturaren bitartez. Aukera pertsonalak eskaintzen dituen pantaila bat ikusiko duzu; horietako batek zure maileguak erakutsiko dizkizu. Mailegua berritzeko nahikoa da klikatzea Berritu

GOGOAN HARTU: Mailegua berritu behar baduzu, indarrean dagoen mailegu-epearen azken bost egunetan berritu dezakezu soilik baldin eta beste pertsona batek berritu nahi dituzun dokumentu hori edo horiek ez baditu erreserbatu.

19. Nola eska dezaket nire maileguen epeak berritzeko?

Lau modu daude:

20. Zenbat aldiz berritu ditzaket maileguak? 

Mailegua 4 aldiz berritu ahal duzu, baldin eta beste pertsona batek aurretik dokumentu hori erreserbatu ez badu. Horrela bada, EZINGO DUZU MAILEGUA BERRITU

21. Maileguan dauden liburuak erreserba daitezke?

Bai, bi modu daude:

  • Irakurgelara bertara joanda
  • Behin erabiltzailea konektatuz gero gure katalogoan (leiho berri batean irekitzen da). Esteka honetan nola egin azalduko dizugu

22. Eraman daiteke maileguan aldizkaririk eta hiztegirik? 

Ez, aldizkako argitalpenak, erreferentziako lanak (hiztegiak, entziklopediak eta antzekoak) eta liburu zahar eta/edo baliotsu batzuk Irakurgelan baino ezin dira kontsultatu.

23. Zer gertatzen da ale bat hondatzen edo galtzen bazait?

Liburu bat galdu edo hondatuz gero, maileguan emandakoaren ordez edizio bereko ale bat ekarri beharko duzu. Edizio hori agortuta badago, Liburutegiak proposatuta, antzeko ezaugarriak dituen beste bat lortu eta ekarri beharko duzu. Hori egin arte, ezingo duzu mailegu-zerbitzua erabili.

24. Badago inolako zigorrik ale bat berandu itzultzeagatik?

Bai. Mailegua lau aldiz erreklamatu ondoren itzultzen ez baduzu, liburuak maileguan eramateko eskubidea galduko duzu. Dokumentua itzultzen duzunean, bertan behera geldituko da zigorra.

 ________________________________________

PRESTAKUNTZA

25. Ematen du Liburutegiak prestakuntza-saiorik nola funtzionatzen duen ezagutarazteko?

Liburutegiak aldizka ematen ditu prestakuntza-saioak. Jar zaitez harremanetan posta elektronikoa erabiliz edo telefonoz: 18560 - 19052

________________________________________

DOHAINTZAK

26. Eman diezaioket libururik dohaintzan Liburutegi Nagusiari?

Horixe baietz. Zure Saileko edozein liburu bota aurretik, ekar iezaguzu guri, mesedez, eta ikusiko dugu gure liburutegirako edo beste edozein dokumentu-zentrotarako interesgarria izan daitekeen.

 ________________________________________

DOKUMENTUEN ERREPRODUKZIOA

27. Liburutegian dauden fotokopiagailuak, nik neuk erabil ditzaket zuzenean, edo Liburutegiko bertako norbaiti esan behar diot?

Zuk zeuk erabil ditzakezu zuzenean, edo laguntza behar izanez gero, Irakurgelako langileei eskatu ahal diezu.

28. Liburutegi Nagusiko edozein dokumenturen fotokopiak egin ditzaket?

Oro har, bai. Halere, ezin dira fotokopiatu Antzinako Funtseko dokumentuak, ezta formatuagatik edo kontserbazio-egoeragatik fotokopiagailuetan hondatu daitezkeenak ere.

Liburutegi Nagusiak gogorarazi nahi dizu erreprodukzio guztiak jabetza intelektualari buruzko araudiaren men daudela: 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua (pdf, 1,9 MB) eta 23/2006 Legea (pdf, 327 KB) .

 29. Erreproduzitu ditzaket mikroformak?

Bai, mikroformen irakurgailuak paperean nahiz formatu digitalean (TIFF eta PDF) erreproduzitzeko aukera ematen du.

30. Zer egin behar dut fotokopiagailua ez badabil, paperik ez badu, tonerra falta bazaio, ??

Gelako langileei jakinarazi. Haiek deitu diote, behar izanez gero, makina horien mantentze-lanen ardura duen enpresari.

31. Zergatik bete behar dut inprimaki bat fotokopiak egin ondoren?

Estatistikak ateratzeko inprimaki bat da. Horren bidez, Liburutegi Nagusiko arduradunek fotokopiagailua nola erabiltzen den eta zein diren erabiltzaileen premiak jakin dezakete.

32. Ordaindu behar al da fotokopiengatik?

Bai. Indarrean dagoen prezio publikoen Ordena adierazitakoa da fotokopien prezioa. Fotokopien kostua ordainketa-gutun edo kreditu-txartel bidez baino ezingo da ordaindu.

Fotokopiak doakoak dira Administrazioko langileentzat. 

________________________________________

IRADOKIZUNAK

33. Iradoki ahal diot Liburutegi Nagusiari libururik edo bestelakorik eskuratzeko?

Bai, bi modu daude:

  • Inprimaki hau (PDF, 85 KB) (leiho berri batean irekitzen da) bete behar duzu horretarako, eta bidali posta elektronikoaz
  • Zure burua identifikatu duzula katalogoan (leiho berri batean irekitzen da), lotura berri bat agertuko da eskumako aldean: Erosketa iradokizunak. Estekak direktorio batera eramango zaitu eta han hautatu ahal izango duzu erosketa iradokizuna ('desiderata' deritzona) zein liburutegiri eskatu. Zure iritziz interesgarria den edozein dokumenturen erosketa proposatu ahal diozu liburutegiari.

34. Nola egin behar da iradokizun orokorrak, kexak bidaltzeko, edo zorionak emateko? 

Bai, bi modu daude:

  • Jar zaitez harremanetan posta elektronikoa erabiliz Liburutegi Nagusiarekin
  • Zure burua identifikatu duzula (leiho berri batean irekitzen da), lotura berri bat agertuko da eskumako aldean: Iradokizunak eta iruzkinak. Nahi duzun informazioa sartu (iradokizunak, iritziak, kritikak, kexak) eta klikatu Onartu.

  

Azken aldaketako data: