Nola sinatu artikulu bat
Sinaduraren identitate instituzionala oso garrantzitsua da. Bestea, egile-identitate pertsonala.
Lehenengo kasuan, 2019az geroztik jarraibide argiak daude, eta Euskal Osasun Sistemako profesionalek jarraibide horiek bete behar dituzte egilea kide den erakundea behar bezala identifikatzeko eta ikusteko.
Bigarren kasuan, sinatzeko moduari buruzko gomendioak daude, baita egileen nortasuna modu argian konfiguratzen eta mantentzen laguntzen duten web-plataformak ere, eta horrela, ekoizpen intelektualaren sakabanatzea eta balizko homonimiaren arriskuak saihesten dira.
Euskal Osasun Sistemako profesionala bazara, eta jatorrizko artikulu bat edo beste artikulu-mota batzuk sinatu behar badituzu, adibidez liburuen kapituluak, txostenak, komunikazioak eta abar, kontuan izan zer arau jarraitu behar dituzun egiletza-aipuak eta Euskal Osasun Sisteman filiazio instituzionala bateratzeko: Jarraibideak Osasuneko sailburuordearen 2019ko martxoaren EBAZPENAREN bidez onartu ziren, eta, gero, Sistemako hainbat entitateren gidetan garatu dira:
- EBAZPENA, 2019ko martxoaren 5ekoa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira egiletza-aipua eta euskal sistema sanitarioko filiazio instituzionala bateratzeko jarraibideak. (PDF, 435 KB) Bertsio kontsolidatua (2019/12/24).
Filiazio insituzionalen gidak:
- Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren filiazio instituzionalaren gida
- Osakidetzaren filiazio instituzionalaren gida
- Bioarabaren filiazio instituzionalaren gida
- Biobizkaiaren filiazio instituzionalaren gida
- Biogipuzkoaren filiazio instituzionalaren gida
- Biosistemak institutuaren filiazio instituzionalaren gida
Identitate digitalak dira. Egile bakoitzak, web-plataformetako baten bidez, zenbakizko kode bat eskuratzen du, modu unibokoan identifikatzeko aukera ematen diona. Gainera, sistema hauei esker, egileak bere ekoizpen zientifikoa multzoka dezake, edo informazio pertsonala eta profesionala administratu, proiektuetarako laguntzaileak aurkitu eta abar.
- ORCID (Open Researcher and Contributor ID). Sistema honek identifikatzaile digital iraunkor bat ematen die ikertzaileei jabetzan, beren kontrolpean dagoena.
- Web of Science Researcher Profile WoS Researcher IDa eskaintzen du, eta informazio asko jasotzen du erregistratutako pertsonari buruz: argitalpenak, metrikak eta abar.
- Scopus Author Identifier Scopus-en integratutako identifikatzailea da. Automatikoki esleitzen zaie datu-base honetan indexatutako egile guztiei, nahiz eta gero egileak bere profila kudea dezakeen.
- Identificador Dialnet Dialneten dagoen egile bakoitzak identifikatzaile bakarra du, bere orrialde propioarekin; Dialneten pertsona horri buruz dagoen informazio guztia eskura daiteke, baina ez du haren ekoizpen zientifiko guztia zehatz-mehatz erakusten.
- Google Académico : Nire profila. Egileari aukera ematen dio bere artikuluen aipamenen jarraipena egiteko, bai eta filiazioa, interes-arloak eta abar kudeatzeko ere. Profila publikoa edo pribatua izan daiteke.
Azken aldaketako data: