Noël d´Anjou Olaizola sailburuaren agurra
Ibilbide sendoa du finantza eta banku-sektorean. Crédit Agricole Indosuez Taldean finantza-aholkulari gisa hasi zen. 2014tik hainbat rol bete ditu Kutxabanken, eta esperientzia handia izan du finantza-zerbitzuen kudeaketan eta garapenean. 2023tik Txikizkako Negozioaren Garapeneko zuzendaria da, eta 2024ko martxoaz geroztik, Norbolsa Sociedad de Valores y Bolsa SAko kontseilaria ere bada.
Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, Finantza Arriskuen Kudeaketan Executive masterra du BME Institutuan, eta Zuzendaritza Orokorrean aditua da Deusto Business School-en.