Network of European Regions for Competitive and Sustainable Tourism (NECSTOUR)
NECSTour turismo lehiakor eta jasangarriaren alde egiten duten Europako eskualdeen sarea da. Europako 27 eskualdetako gobernuek, 35 asoziazio-kidek eta turismo jasangarri eta lehiakorra erdiestearren Europako Agenda ezartzeko konpromisoa hartu duten Europako 17 herrik osatzen dute. Webgunea: www.necstour.eu
Sareak hainbat lan-taldetan antolatzen du bere zeregina: berrikuntza turismoan, turismoa eta klima-aldaketa, erabilerraztasuna, kultura-ibilbideak, “Blue Growth” Europako kostaldeko jasangarritasunari lotuta eta turismo jasangarriaren adierazleak.
NECSTOUR Europako sareen adierazgarririk onena da.
Turismoaren Euskal Agentzia, BASQUETOUR, sarearen zati da.
Azken aldaketako data: 2015/12/21