Lehendakaritza

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

9. artikulua.– Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza.

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

  1. Programak eta jarduerak prestatu eta koordinatzea, sustapenekoak barne, nekazaritzako ustiategien ekoizpen-egituren lehiakortasuna hobetzeko eta digitalizazioa sustatzeko.
  2. Landare eta animalien ekoizpen eta osasunari eta baso-osasunari buruzko programa eta jardunak prestatu eta koordinatzea, hargatik eragotzi gabe lurralde historikoen eskumenak.
  3. Sektoreko belaunaldi-erreleboarekin lotutako ad hoc politikak bultzatzea eta koordinatzea.
  4. Nekazaritzaren arloko prestakuntza. Nekazaritzaren eta landa-ingurunearen arloko gaikuntza profesionala sustatzea eta, inplikatutako beste erakunde eta eragile batzuekin koordinatuta, enplegurako lanbide-prestakuntzaren arloko jarduerak bultzatzea, eta enpresek gaikuntza profesionalaren inguruan duten eskaria eta prestakuntza-eskaintza egoki integratzea. Era berean, eskumena duten administrazioekin batera, sektoreko osasun-prebentzioaren eta segurtasunaren arloko sentsibilizazioa eta prestakuntza areagotzeko ekintzak bultzatuko dira.
  5. Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen eta Nekazari Gazteen Estatutuaren otsailaren 4ko 8/2014 Dekretuaren garapena bultzatzea.
  6. Sasoiko Lanaren Mahaia kudeatzea eta sektorean eskulana izateko aukera izateko laguntza-politikak sustatzea.
  7. Animaliak babesteko neurriak garatzea, txakurrak edukitzea eta identifikatzea arautzea barne, eta Lagun egiteko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorra (AIEO) kudeatzea.
  8. Baliabide naturalak kutsatzen ez dituzten edo kutsadura hori murrizten duten nekazaritza-praktiken programak prestatu eta koordinatzea, bereziki Nekazaritzako Jardunbide Egokien Kodeak ezartzea, eta Uraren Euskal Agentziarekin (URA) ekintza-programak egiten eta koordinatzen parte hartzea, nekazaritza-jatorriko nitratoek ura kutsatzeko arriskua duten eremuetan; betiere, lurralde historikoen eskumenak eragotzi gabe.
  9. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ekoizleen taldeak eta horien elkarteak aitortu, erregistroetan jaso eta sustatzea.
  10. Animalien osasun eta ongizateari buruzko Europako Erkidegoko arauetan oinarritutako praktikak ezartzen laguntzea, eta animaliak identifikatzeko erregistroak eta animalia-trazabilitaterako sistema integralaren mendeko erregistroak kudeatzea.
  11. Hazien eta mintegiko landareen antolamendu, kontrol eta ekoizpenerako jarduerak gauzatzea.
  12. Nekazaritzarako eta elikadurarako baliabide fitogenetikoetarako irispidea kudeatzea, bai eta in situ kontserbatu eta beste helburu batzuetarako landatutakoetara ere.
  13. Eraldaketako nekazaritza-sozietateen eraketa, erregistroa eta kontrola kudeatzea, eta Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Orokorra eta Landa Errentamenduen Erregistro Berezia kudeatzea.
  14. Nekazaritza-ekoizleen taldeak kudeatzea eta erregistratzea.
  15. Nekazaritzako aseguruak kudeatzeko koordinazio eta elkarrizketa instituzionala, lurralde historikoen eskumenak eragotzi gabe.
  16. Ehiza arloko arauak garatu eta koordinatzea, lurralde historikoen eskumenak eragotzi gabe.
  17. Pentsuen kontrol ofiziala egitea, medikamentuak barne, honako fase hauetan: ekoizpen, eraldaketa, ontziratze, biltegiratze, garraio eta handizkako zein txikizkako merkaturatzean. Pentsuak merkaturatzeko beharrezkoak diren ziurtagiri eta agiriak ematea.
  18. Animalia-jatorriko azpiproduktuak kudeatzeko programak eta jarduerak egitea, dagozkien erakunde edo organoekin lankidetzan.
  19. Nekazaritzako eta abeltzaintzako hondakinen arloko ekintzak garatu eta planifikatzea.
  20. Gizakien kontsumorako ez diren animalia-jatorriko azpiproduktuekin lan egiten duten establezimenduen, instalazioen eta garraio-enpresen erregistroa kudeatzea, bai eta animalien elikadura-sektoreko establezimendu eta operadoreen erregistroa eta zuzendaritzaren eskumeneko gainerako erregistro, errolda eta zerrendak kudeatzea ere.
  21. Abereen elikadura-segurtasuna sustatzea trazabilitate-sistemen arloan, ekoizpeneko abereen identifikazioa eta erregistroa eta EAEko abeltzaintzaren datu-basearen kudeaketa barne.
  22. Euskal Autonomia Erkidegoko abere-arraza autoktonoei buruzko ikerketa sustatu eta garatzea. Abere-arrazak sustatzen dituzten elkarteen erregistroa kudeatzea, bai eta abere-genetikako laborategien erregistroa ere; Euskal Autonomia Erkidegoko abere-arraza autoktonoak kontserbatzeko, hobetzeko eta sustatzeko oinarrizko arauak eta abeltzaintza-arraza autoktonoen araudi zooteknikoa ezartzea, Abeltzaintza Arrazen Koordinazio Batzordearen bitartez.
  23. Animalien gaixotasunen aurkako borrokan dagozkion analitikak egiten direla kontrolatu eta kudeatzea.
  24. Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Arloko Planean aurreikusitako jarduerak gauzatzea, lurralde-antolamenduaren arloko eskumena duen sailarekiko lankidetzan.
  25. Euskadiko Nekazaritzako Elikagai Katearen Plan Ofiziala garatu eta koordinatzea, bai eta, inplikatutako beste erakunde batzuekin batera, nekazaritzako higienearekin eta osasunarekin, animalien elikadurarekin, animalien ongizatearekin, animalien higienearekin eta osasunarekin eta giza kontsumorako ez diren azpiproduktuekin (SANDACH) lotutako kontrol ofizialeko programak koordinatu eta gauzatzea ere.
  26. Autonomia-erkidegoko federazioek abere-arraza garbiak kontserbatzeko eta hautatzeko egiten dituzten jarduerak bultzatzea.
  27. Esnearen Kontrolerako Euskal Zentroa koordinatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko behi- eta ardi-aziendaren esne-errendimenduaren kontrol ofiziala antolatzeaz eta gauzatzeaz arduratzen den kide anitzeko organo denez.

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak beharrezkoa den laguntza tekniko eta administratiboa emango die erakunde hauei: Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileari, Baso Osasuneko Mahaiari, Euskadiko Animalien Elikadurarako Batzordeari, Ehiza Trofeoak Homologatzeko Batzordeari, Euskadiko Lurzorua Babesteko Estrategiaren Batzorde Teknikoari, Euskal Autonomia Erkidegoko Abeltzaintza Arrazen Koordinazio Batzordeari, Sasoiko Lanaren Arretarako Erakunde arteko Mahaiari, Emakume Nekazarien Estatutuaren Jarraipen Batzordeari eta Nekazari Gazteen Estatutuaren Jarraipen Batzordeari.

7. artikulua.– Saileko zuzendaritzak.

Saileko zuzendariei dagokie, hierarkikoki zuzenean dagokion sailburuordearen mende daudela, edo sailburuaren mende, bestela, Kabinete eta Komunikazioko zuzendariaren eta Zerbitzuen zuzendariaren kasuan, honako eskuduntza orokor hauek baliatzea:

  1. Beren jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.
  2. Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, lorpenak kontrolatzea eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.
  4. Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  5. Nork bere jardun-arloaren jarduketak koordinatzea gainerako zuzendaritzak tartean daudenean, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.
  6. Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.
  7. Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea.
  8. Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.
  9. Arau-hauste arin eta astun gisa tipifikatutako zehapen-espedienteak hastea eta ebaztea, arloko legeriak eskumen hori beste organo bati esleitzen dionean izan ezik.
  10. Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.
  11. Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.
  12. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.
  13. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.
  14. Euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak definitzea nork bere eskumeneko arloan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta horiek ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  15. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea beren arloan, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan; hori guztia Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.
  16. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, egiteko komunak, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Jorge Garbisu Buesa
(2024/06/27 - ) Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK