Osasun Saila

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzaren egitekoak dira bai dekretu honen 7. artikulua adierazitakoak, bai hauek:
    1. Programak eta jarduerak prestatu eta koordinatzea, sustapenekoak barne, nekazaritzako ustiategien ekoizpen-egituren lehiakortasuna hobetzeko.
    2. Landare eta animalien ekoizpen eta osasunari buruzko programa eta jardunak prestatu eta koordinatzea, hargatik eragotzi gabe lurralde historikoen eskumenak.
    3. Nekazaritzako produktuen, prezioen eta konpentsazio-neurrien merkatu antolaketa bateratuari buruz Europar Batasunak egiten dituen politiken jarraipena eta proposamenak egitea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzarekin koordinaturik.
    4. Nekazaritza politika erkidearen (NPE) barruko kudeaketa-programak prestatu eta koordinatzea, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzarekin koordinatuta.
    5. Europar Batasuneko Nekazaritza Politika Bateratuak Euskal Autonomia Erkidegoan eragindako gastuen Erakunde Ordaintzailearen Zuzendaritza-organoa izatea. Europar Batasunaren Nekazaritza Politika Bateratuak eragindako gastuen Erakunde Ordaintzailearen kontabilitatea eta barne-auditoretza egitea, arau komunitarioen eremuaren barruan.
    6. Animaliak babesteko neurriak garatzea, barnean hartuta txakurrak izateko eta identifikatzeko arauak, eta EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorra kudeatzea.
    7. Beste entitate eta erakunde batzuekin koordinatuta, ekoizpen ekologikoaren garapena bultzatzea eta horretan parte hartzea.
    8. Baliabide naturalak kutsatzen ez dituzten edo kutsadura hori murrizten duten nekazaritza praktiken programak prestatu eta koordinatzea, bereziki Nekazaritzako Jardunbide Egokien Kodeak ezartzea; eta Uraren Euskal Agentziarekin (URA) ekintza-planak egiten eta koordinatzen parte hartzea, nekazaritza-jatorriko nitratoek ura kutsatzeko arriskua duten eremuetan; betiere, lurralde historikoen eskumenak eragotzi gabe.
    9. Animalien osasun eta ongizateari buruzko erkidego-arauetan oinarritutako praktikak ezartzen laguntzea, eta animaliak identifikatzeko erregistroak eta animalia-trazabilitaterako sistema integralaren
      mendeko erregistroak kudeatzea.
    10. Hazien eta mintegiko landareen antolamendu, kontrol eta ekoizpenerako jarduerak gauzatzea.
    11. Araudian aurreikusitako baimenak ematea, nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpenera bideratuta dauden genetikoki aldatutako organismoei dagokienez; hala ere, lurralde historikoen eskumenak errespetatu egingo dira.
    12. Eraldaketako nekazaritza-sozietateen eraketa, erregistroa eta kontrola kudeatzea, bai eta honako hauek kudeatzea ere: Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Orokorra eta Landa Errentamenduen Erregistro Berezia.
    13. Nekazaritzako aseguruak kudeatzeko koordinazio eta elkarrizketa instituzionala, lurralde historikoen eskumenei kalterik egin gabe.
    14. Ehizaren arloko arauak garatu eta koordinatzea, lurralde historikoen eskumenei kalterik egin gabe.
    15. astizaintza kudeatzea, mahastizaintza-potentzialari eta mahastizaintzarekin lotutako sektoreari laguntzeko programei dagokienez, lurralde historikoen eskumenei kalterik egin gabe.
    16. Pentsuen kontrol ofiziala egitea, sendagarriak barne, honako fase hauetan: ekoizpen, eraldaketa, ontziratze, biltegiratze, garraio eta handizkako zein txikizkako merkaturatzean. Pentsuak merkaturatzeko beharrezkoak diren ziurtagiri eta agiriak ematea.
    17. Animalia-jatorriko azpiproduktuak kudeatzeko programak eta jarduerak egitea, dagozkien erakunde edo organoekin lankidetzan.
    18. Nekazaritzako eta abeltzaintzako hondakinen arloan, ekintzak garatu eta planifikatzea.
    19. Gizakien kontsumorako ez diren animalia-jatorriko azpiproduktuekin lan egiten duten establezimenduen, instalazioen eta garraio-enpresen erregistroa kudeatzea, bai eta animalien elikadura sektoreko establezimendu eta operadoreen erregistroa eta Zuzendaritzaren eskumeneko gainerako erregistro, errolda eta zerrendak ere.
    20. Abereen elikadura-segurtasuna sustatzea trazabilitate-sistemen arloan, ekoizpeneko abereen identifikazioa eta erregistroa, eta EAEko abelzaintzaren datu-basearen kudeaketa barne.
    21. Euskal Autonomia Erkidegoko bertako abere-arrazei buruzko ikerketa sustatu eta garatzea. Abere-arrazak sustatzen dituzten elkarteen erregistroa kudeatzea, bai eta abere-genetikako laborategien erregistroa ere; Euskal Autonomia Erkidegoko abere-arraza autoktonoak kontserbatzeko, hobetzeko eta sustatzeko oinarrizko arauak ezartzea, eta abeltzaintza-arraza autoktonoen araudi zooteknikoa, Abeltzaintza Arrazen Koordinazio Batzordearen bitartez.
    22. Animalien gaixotasunen aurkako borrokan dagozkion analitikak egiten direla kontrolatu eta kudeatzea.
    23. Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Arloko Planean aurreikusitako jarduerak gauzatzea, lurralde-antolamenduaren arloko eskumena duen sailarekiko lankidetzan.
    24. Euskadiko Nekazaritza Elikagai Katearen Plan Ofiziala garatu eta koordinatzea, bai eta, inplikatutako beste erakunde batzuekin batera, nekazaritzako higienearekin eta osasunarekin, animalien elikadurarekin, animalien ongizatearekin, animalien higienearekin eta osasunarekin eta giza kontsumorako ez diren azpiproduktuekin (Sandach) lotutako kontrol ofizialeko programak koordinatu eta gauzatzea ere.
    25. Autonomia-erkidegoko federazioek abere-arraza garbiak kontserbatzeko eta hautatzeko egiten dituzten jarduerak bultzatzea.
    26. Esnearen Kontrolerako Euskal Zentroa koordinatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko behi eta ardi-aziendaren esne-errendimenduaren kontrol ofiziala antolatzeaz eta gauzatzeaz arduratzen den kide anitzeko organo gisa.
  2. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak hauei emango die beharrezkoa duten laguntza tekniko eta administratiboa: Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzailea, Euskadiko Animalien Elikadurarako Batzordea, Ehizako Trofeoak Homologatzeko Batzordea eta Euskadiko Abeltzaintza Arrazen Koordinazio Batzordea.

7. artikulua.- Saileko zuzendariak.

Saileko zuzendariei dagokie, zuzenean eta hierarkian dagokien sailburuordearen mende, edo sailburuaren mende baldin eta Kabinete eta Komunikazioaren zuzendaria eta Zerbitzuen zuzendaria badira, eskudantzia orokor hauek baliatzea:

  1. Beren jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.
  2. Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan sistemak zehaztea.
  4. Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  5. Nork bere jardun-arloaren jarduketak koordinatzea gainerako Zuzendaritzak tartean daudenean, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.
  6. Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.
  7. Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea.
  8. Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.
  9. Arin eta astun gisa tipifikatutako arau-hausteei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea. Horretaz gain, zehapen-espedienteak instruitzea ere badagokie. Hori guztia hala izango da, alde batera utzita Industria Administrazioko lurralde-ordezkaritzei dagozkienak.
  10. Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.
  11. Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.
  12. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.
  13. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.
  14. Euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak definitzea bere eskumeneko arloan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta helburu horiek ezarri eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  15. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea dagokion alorrean, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatua.
  16. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, egiteko komunak, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Jorge Garbisu Buesa
(2019/09/17 - 2024/06/26) Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria