Sailaren Organo Estatistikoa
Apirilaren 23ko 4/1986 Legeak, Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzkoak Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT) eta Estatistika Berariazko Organoak estatistika ofizialaren ekoizleak bezala igartzen ditu.
Nekazaritza, arrantza eta elikagaien arloko estatistikak egiteko organo estatistikoa, 188/2021 Dekretuaren bitartez osatzen da eta hurrengo eskumen ditu:
- Sailaren Estatistika Plana egitea, Euskal Estatistika Planaren proiekturako oinarri izango dena.
- Euskal Estatistika Erakundearekin elkarlanean aritzea, Euskal Estatistika Plana eta estatistikako urteko egitarauak egiteko.
- Estatistikako urteko egitarauen barruan sartzen diren estatistikak edo estatistika-faseak egitea, aipaturiko egitarauetan ezartzen diren terminoetan.
- Euskal Estatistika Planean eta estatistikako urteko egitarauetan sarturik ez dauden estatistika propioak egitea, 4/1986 Legearen 8.1. atalean aurrikusitako terminoetan.
- Beste erakunde batzuekiko harremanak, atal honen c) eta d) idazatietatik eratorritako eginkizun estatistikoen ondorioz eta, beti ere, 4/1986 Legearen 29. atalaren c) eta d) idazatietan ezarritakoa errespetatuz.
- Bere eskumenekoak diren estatistikak egiteko informazioa lortzea, 4/1986 Legearen 9. ataletik 16.era adierazitako terminoetan.
- Atal honen d) idazatian aipatutako estatistiken eta estatistikako urteko egitarauetan ezartzen direnen emaitzak argitaratu eta zabaltzea, edukia Euskal Estatistika Erakundeari jakinarazi ondoren.
- Dagokion sektoreko fitxategi eta direktorio estatistikoak egiten eta eguneratzen parte hartzea, 4/1986 Legearen 29. atalaren i) idazatian aurrikusitakoaren arabera.
Arau berezitasunen artean honako hauek aipa daitezke:
- motako estatistika-organoa, banakotasun organikoa eta pertsona bakarrekoa, Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzaren mende. Estatistika legeriaren betebeharrak eskatzea organoaren titularrari.
- Gainerako pertsonen aurrean sekretu estatistikoa betetzea.
- Estatistika-eragiketak Proiektu Teknikoari eta funtzionamendu-arauei egokitzea (publizitatea…).
- Gaitasun funtzional nahikoa norberaren eginkizunak betetzeko.
- Estatistika-langileek sekretu estatistikoa zin egin behar dute.
- Estatistikako langileak estatistikako langileen erregistroan inskribatzea.
Azken aldaketako data: