Lehendakaritza

Nazioarteko sareak

Nazioarteko beste eskualde batzuekiko harremanenetan, garrantzi berezia dute eskualdeen arteko sareetan garatu beharrekoek. Sareon baitan, kideen arteko aliantza eta hitzarmenak adosten dira, elkarlan eta egitasmo zehatzetan islatzen direnak. Era berean, sortzen diren ekimen instituzionalei esker, nazioarteko erakundeen aurrean aho batez aritzeko eta hobeto posionatzeko aukera eskaintzen diete sareok kideei.

Eusko Jaurlaritzak kide gisa edota lider gisa joka dezake sare baten baitan, eta, ildo horretan, horrek bere partaidetza eta sarearen lehentasun maila baldintzatuko ditu.

Bestalde, euskal eragileek zein Eusko Jaurlaritzak berak bere sailen bitartez sare tematiko edo sektorialetan parte hartzea funtsezkoa da harremanak sortu eta esperientziak, jardunbide egokiak eta ezagutza partekatzeko. Nazioarteko instantzien aurrean euskal posizioa indartzeko ere funtsezkoa da. Ildo horretan, kontuan izan behar da nazioarteko instantzia horiek Eusko Jaurlaritzak eskumen zuzenak dituen sektore eta jarduera esparruen bilakaera baldintzatzen duten erabakiak eta politika publikoak diseinatzen dituztela.

Hori horrela, euskal eragileek sare sektorialetan parte hartzeak helburu bikoitza du gutxien-gutxienik:

  • Nazioartean arlo sektorial zehatzetan dauden planteamendu estrategikoak lehen eskutik eta ahalik eta azkarren ezagutzea Euskadi une oro abangoardiako taldearekin lotuta izan dadin.
  • Euskal proposamenak proiektatzea nazioarteko foroetako iritzi korronteetan lekua izan dezaten.

Egiten diren jarduerek Eusko Jaurlaritzako sailei zein euskal eragileei sare tematiko interesgarriak identifikatzen laguntzea dute helburu, ostean sareotan sar daitezen. Horrez gain, Euskadik sare horietako batzuetan lider gisa jokatzea ere bilatzen da, bai arlo estrategiko batean sare berri bat sortzea bultzatuz bai jada sortutako sare batean paper garrantzitsua hartuz.

Kanpo Harremanetarako Arloak uneotan kudeatzen dituen sareak honakoak dira:

Azken aldaketako data: