Osasun Saila

Natura Ondarearen eta Klima AldaketarekikoEgoitzapenaren Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

19. artikulua.– Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritza.

Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzak sailburuordetzaren jardun-arlo hauetan garatzen ditu bere egitekoak:

  1. Ingurumen-politika planifikatzea, bere eskumeneko gaietan.
  2. Natura-ondarearen kontserbazioa.
  3. Garapen jasangarria bermatu eta sustatzea.
  4. Klima-aldaketa.
  5. Ingurumenari buruzko informazioa, parte-hartzea, sentsibilizazioa, hezkuntza eta prestakuntza.
  6. Lurzorua kutsatzea prebenitzea eta kutsatutakoa garbitzea.
  7. Ingurumeneko erantzukizuna eta diziplina.
  8. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak zaindu, ikuskatu eta kontrolatzea.

Arlo horietan, Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

  1. Natura Ondarearen Euskal Estrategian eta Klima-aldaketaren Aurkako Euskal Estrategian jasotako ingurumen-politika egitea.
  2. Azterlanak, txostenak, planak, proiektuak eta estrategiak egitea natura-ondarea kontserbatzeko eta babesteko eta haren elementuak modu jasangarrian erabiltzeko, baita natura-ondarea politika sektorialetan integratzeko ere, natura-balio handiko eremuak zainduz.
  3. Natura-ondarea babesteko eta kontserbatzeko arau-proiektuak eta plan zuzentzaile eta sektorialak egitea, hauek barnean hartuta: natura-ondarearen naturagune babestuak, habitatak, basaflora eta basafaunako espezieak, geodibertsitatea, lurzorua eta sistema karstikoak.
  4. Natura-ondarea lehengoratzeko proiektuak landu eta gauzatzea.
  5. Euskal Autonomia Erkidegoko natura-ondarearen inbentarioa eta Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema kudeatzea eta mantentzea, eta natura-ondarearen egoerari buruzko txostenak egitea.
  6. Azpiegitura berdea planifikatu eta kudeatzea bere eskumeneko gaietan, konektibitate ekologikoan eta natura-ondarearen zaharberritzean.
  7. Euskadiko Intereseko Habitat Naturalen Zerrenda, Desagertzeko Arriskuan dauden Habitaten Katalogoa eta habitatak kontserbatzeko eta lehengoratzeko planak egin, planifikatu eta kudeatzea.
  8. EAEko natura-ondarearen naturagune babestuen proposamenak landu eta izapidetzea, barnean hartuta Batasunaren garrantzizko leku (BGL) berrien proposamenak, eta Natura 2000 Sareko kontserbazio bereziko eremuak (KBE) eta hegaztientzako babes bereziko eremuak (HBBE) izendatzeko proposamenak, eta nazioarteko tresnek naturagune babestuak izendatzea, bai eta Natura 2000 Sarearen plan zuzentzailea ere.
  9. Baliabide naturalen antolamendu-planak eta Natura 2000 Sareko KBEen eta HBBEen helburuei eta horiek babesteko gidalerroei buruzko planak landu eta izapidetzea.
  10. Txostenak egitea erabilera eta kudeaketa zuzentzeko planei buruz eta Natura 2000 Sareko guneak kontserbatzeko jardunak jasotzen dituzten dokumentuei buruz.
  11. Naturagune Babestuen informazio ekologikoa eguneratzea eta informazio hau Europako Batzordeari helaraztea: Natura 2000 Sareko lekuei buruzkoa eta Hegazti eta Habitatei buruzko Zuzentarauetako betebeharrak betetzeari buruzkoa, Natura 2000 Sarea kontserbatzeko neurriak aplikatzeari dagokionez eta Batasunaren intereseko habitat eta espezieen jarraipena egiteari dagokionez.
  12. EAEko hezeguneen plangintza eta kudeaketa; hezegune horiek nazioarteko garrantzia duten Ramsar hezeguneen zerrendan sartzeko proposatzea, EAEko Gune Hezeen Inbentarioa mantentzea eta Hezeguneen Inbentario Nazionalari buruzko lanak egitea.
  13. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko koordinazio-batzordeetan parte hartzea (naturaguneena, hezeguneena, eta basafauna eta basaflorarena), bai eta batzorde horietan sortzen diren landataldeetan eta naturagune babestuak kudeatzeko organoetan ere.
  14. Euskal Autonomia Erkidegoan Babes Bereziko Araubidean dauden Basaespezieen Zerrenda eta Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoa kudeatzea, horiek lantzea barne.
  15. Basafauna eta basaflorako espezieen eta habitaten jarraipena planifikatzea eta garatzea EAEko lurraldean, xede horretara bideratutako sareak diseinatu, ezarri eta koordinatuz eta habitat eta espezie talde ezberdinei egokitutako metodologia komunak ezarriz, eta basafauna eta basaflorako espezie mehatxatuen jarraipena egiteko araudiak eskatzen dituen txostenak egitea.
  16. Espezie inbaditzaileen katalogoa landu eta mantentzea eta, gainerako administrazio publikoekin koordinatuta, espezieak desagerrarazteko planak egitea, habitaten kontserbaziorako eta basabizitzarako duten mehatxuaren arabera.
  17. Urdaibaiko Biosfera Erreserba babestu eta antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legean aurreikusitako zehaztapenak eta bere garapen-araudia betetzeko beharrezkoak diren jarduerak sustatu eta kontrolatzea, horren kudeaketa bultzatu eta koordinatuz. Arlo horretan, zuzendariari dagokio ingurumen-organoaren baimenari atxikitako Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planeko jardunak baimentzea.
  18. Natura-ondarea kontserbatzeko sustapen-, ekonomia- eta finantza-neurriak ezartzea bultzatzea.
  19. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak natura-ondarearen arloan dituen eskumenak gauzatzea, zaintzari, ikuskapenari eta zehapen-araubideari dagokienez.
  20. Klima-aldaketaren inguruko ingurumen-politika planifikatu, programatu eta koordinatzea, eta helburuak definitzera bideratutako azterketak, txostenak, planak eta estrategiak lantzea.
  21. Klima-aldaketaren euskal estrategiarekin zerikusia duten ekintzak definitu eta garatzea, zuzendaritzaren eskumenekoak diren arloen esparruan.
  22. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren I+G jarduerak sustatzea, baldin eta zuzendaritzari badagokio horiek gauzatzea.
  23. Hezkuntza, prestakuntza eta ingurumen-sentsibilizazioaren arloko planak lantzea eta ekintzak koordinatu eta burutzea.
  24. Ingurumenaren jasangarritasuna sustatzea, udal mailan Agenda 2030 delakoaren bidez, eta lurralde mailan beste erakunde batzuekiko elkarlanean.
  25. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak ikuskatu eta kontrolatzea.
  26. Lurzoruaren kalitatearen arloko prozedurak izapidetu eta ebaztea, eta, horretarako, prebentzio-, defentsa- eta leheneratze-neurriak definitzea.
  27. Zuzendaritzaren eskumen-esparruetan, inbentarioak landu eta zabaltzea: lurzoru kutsatuak.
  28. Ingurumen-erantzukizunaren arloko prozedurak izapidetu eta ebaztea.
  29. Bere jardun-arloei dagozkien obrak kudeatzea.

Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzak laguntza teknikoa eta idazkaritza emango dizkio Ingurumen Batzordeari.

7. artikulua.– Saileko zuzendariak.

Saileko zuzendariei dagokie, hierarkikoki zuzenean dagokien sailburuordearen mende, edo sailburuaren mende Kabineteko zuzendariaren eta Zerbitzuen zuzendariaren kasuan, honako eskuduntza orokor hauek erabiltzea:

  1. Nork bere jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.
  2. Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, lorpenak kontrolatzea eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.
  4. Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  5. Nork bere jardun-arloaren jarduketak koordinatzea gainerako arloak tartean daudenean, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.
  6. Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.
  7. Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea.
  8. Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.
  9. Arau-hauste arin eta astunei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea. Zehapen-espedienteak instruitzea ere badagokie. Salbuespena izango dira, hala ere, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkaritzei dagozkienak.
  10. Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.
  11. Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.
  12. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.
  13. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.
  14. Euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak definitzea haien eskumeneko arloetan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta horiek ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  15. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea beren arloan, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan; hori guztia Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.
  16. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Jaurlaritzako zuzendariei esleitzen zaizkien egiteko komunak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Adolfo Uriarte Villalba
(2024/12/11 - ) Natura Ondare eta Klima Aldaketara Egokitzeko zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak