Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030
Natura Ondarearen eta Klima Aldaketaren Zuzendaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
- Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak Sailburuordetzaren jardun arlo hauetan garatzen ditu bere egitekoak:
- Ingurumen-politika planifikatzea.
- Natura-ondarea babestea.
- Garapen jasangarria bermatu eta sustatzea.
- Klima-aldaketa.
- Ingurumenari buruzko informazioa, parte hartzea, sentsibilizazioa, hezkuntza eta prestakuntza.
- Arlo horietan, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzari, dekretu honen 7. artikuluan adierazitako egitekoez gain, hauek ere badagozkio:
- Garapen Jasangarrirako Euskal Ingurumen Estrategian eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Esparru Programan ezarritako ingurumen-politika lantzea.
- Azterlanak, txostenak, planak eta estrategiak egitea natura-ondarea kontserbatzeko eta babesteko eta haren elementuak modu jasangarrian erabiltzeko, natura balio handiko eremuak zainduz.
- Natura ingurunea babesteko eta kontserbatzeko arau-proiektuak eta plan zuzentzaile eta sektorialak egitea.
- EAEko Naturagune Babestuen proposamenak egitea eta izapidetzea, barnean hartuta Batasunaren Intereseko Leku (GKL) berrien proposamenak, eta Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak (HBBE) izendatzeko proposamenak.
- Natura-baliabideen antolamendu planak eta Natura 2000 Sareko KBEen eta BBEen helburuei eta horiek babesteko neurriei buruzko planak landu eta izapidetzea.
- Arauak izapidetzea eta Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planak argitaratzea.
- Naturagune babestuen informazio ekologikoa eguneratzea eta Natura 2000 Sareko lekuei buruzko informazioa Europako Batzordeari helaraztea.
- Habitatei eta Hegaztiei buruzko Zuzentaraua aplikatzeari eta Natura 2000 Sareko kontserbazio neurriak aplikatzeari buruzko txostenak eta Batasunaren intereseko habitaten eta espezieen
jarraipena egitea Europako Batzordearentzat. - EAEko hezeguneen plangintza eta kudeaketa; hezegune horiek nazioarteko garrantzia duten Ramsar hezeguneen zerrendan sartzeko proposatzea, EAEko Gune Hezeen Inbentarioaren mantenimendua eta Hezeguneen Inbentario Nazionalari buruzko lanak egitea.
- Estatuaren eta autonomia erkidegoen arteko koordinazio batzordeetan parte hartzea (naturaguneena, hezeguneena, eta basabauna eta basaflorako espezieena), bai eta batzorde horietan sortzen diren landataldeetan eta naturagune babesuak kudeatzeko organoetan ere.
- Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda kudeatzea.
- Foru-aldundiekin koordinatuta, arriskuan dauden fauna eta flora basatiko espezieak berreskuratzeko eta kudeatzeko plan komunak egitea.
- Fauna eta flora basatiko espezieen eta habitaten jarraipena planifikatzea EAEko lurraldean, xede horretara bideratutako sareak diseinatu, ezarri eta koordinatuz eta habitat eta espezie talde ezberdinei egokitutako metodologia komunak ezarriz.
- Basoko fauna- eta flora-espezie mehatxatuen jarraipena egiteko araudiak eskatzen dituen txostenak egitea.
- Espezie inbaditzaileen katalogoa kudeatzea, arlo horretako ikerketa sustatzea eta, gainerako administrazio publikoekin koordinatuta, espezieak desagerrarazteko planak egitea, habitaten kontserbaziorako eta basabizitzarako duten mehatxuaren arabera.
- Urdaibaiko Biosfera Erreserba babestu eta antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legean aurreikusitako zehaztapenak eta bere garapen-araudia betetzeko beharrezkoak diren jarduerak sustatu eta kontrolatzea, horren kudeaketa sustatu eta koordinatuz. Arlo horretan, zuzendariari dagokio ingurumen organoaren baimenari atxikitako Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planeko jarduerak baimentzea.
- Aldaketaren inguruko ingurumen-politika planifikatu, programatu eta koordinatzea, eta helburuak definitzera bideratutako azterketak, txostenak, planak eta estrategiak lantzea.
- Klima-aldaketaren euskal estrategiarekin zerikusia duten ekintzak definitu eta garatzea, Zuzendaritzaren eskumenekoak diren arloen esparruan.
- EAEko geodibertsitatearen babesa eta leheneratzea sustatzea, bai eta Geodibertsitatearen Euskal Estrategiarekin zerikusia duten helburuak eta ekintzak bultzatzea ere sailaren eskumenekoak diren arloen esparruan.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren I+G jarduerak sustatzea, baldin eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari badagokio jarduera horiek gauzatzea.
- Hezkuntza, prestakuntza eta ingurumen sentsibilizazioaren arloko planak lantzea eta ekintzak koordinatu eta burutzea.
- Ingurumenaren jasangarritasuna sustatzea, udal mailan Agenda 2030 delakoaren bidez, eta lurralde mailan, beste erakunde batzuekiko elkarlanean.
- Euskal Autonomia Erkidegoko naturaren informazio-sistema, eta, oro har, ingurumen informazioa eta informazio hori eskuratzeko modua kudeatzea eta jendeak ingurumen arloan duen parte hartzea sustatzea.
- Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak idazkaritza eta laguntza teknikoa emango die Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Batzordeari, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenerako Aholku Kontseiluari eta Naturzaintza-Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko Aholku Kontseiluari.
7. artikulua.- Saileko zuzendariak.
Saileko zuzendariei dagokie, zuzenean eta hierarkian dagokien sailburuordearen mende, edo sailburuaren mende baldin eta Kabinete eta Komunikazioaren zuzendaria eta Zerbitzuen zuzendaria badira, eskudantzia orokor hauek baliatzea:
- Beren jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.
- Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
- Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan sistemak zehaztea.
- Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
- Nork bere jardun-arloaren jarduketak koordinatzea gainerako Zuzendaritzak tartean daudenean, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.
- Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.
- Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea.
- Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.
- Arin eta astun gisa tipifikatutako arau-hausteei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea. Horretaz gain, zehapen-espedienteak instruitzea ere badagokie. Hori guztia hala izango da, alde batera utzita Industria Administrazioko lurralde-ordezkaritzei dagozkienak.
- Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.
- Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.
- Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.
- Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.
- Euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak definitzea bere eskumeneko arloan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta helburu horiek ezarri eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea dagokion alorrean, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatua.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, egiteko komunak, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.
KARGUAK
Adolfo Uriarte Villalba
(2021/03/31 - 2024/06/26) Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak