Mikel Jauregi Letemendia sailburuaren agurra

Mikel Jauregi Letemendia, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua

Industria da Euskadiren motorra; lehiakortasuna da, eta kalitatezko enplegua da; horregatik, industria da gure etorkizuneko apustua. Euskadik Europaren berrindustrializazioaren buru izan nahi du, eta, horretarako, hiru ardatz oinarri dituen legealdi-plan bat aurkeztu dugu: industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago.

Industriaren berpizkunde hori sustatze aldera, erraztasunak emango dizkiogu enpresa- eta industria-ekosistemari; eta herrialdeko ekosistema ekonomiko osoa inplikatuko dugu (enpresa-ehuna, ehun teknologikoa, ehun zientifikoa eta finantza-ehuna), betiere erakundeen, klusterren eta gizarte-eragileen babesaren batera.

Industria hobe baterako bidean, gure konpromisoa da ikerkuntzan eta garapenean inbertsioa handitzea. Hartara, jarraipena eman nahi diogu Europar Batasunak berrikuntzaren arloan Euskadi "bikaintasun-polotzat" jotzea eragin duen apustuari.

Emisioak murrizteko bidean, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legeak ahalik eta gehien aprobetxatu behar dugun aukera eskaintzen digu: industriaren arloko energia-efizientzian inbertituko dugu, energia berriztagarrien ezarpena bizkortzen jarraituko dugu eta, aldi berean, gure dibertsitate ekologikoa lehengoratzeko lan egingo dugu.

Epe ertain eta luzerako ikuspegia eta desberdinen arteko lankidetza eskatzen duten erronka konplexuei aurre egin behar diegu. Dena dela, konbentzituta nago helburu handi horiek lortuko ditugula, Euskal Herriaren ezaugarri izan den espiritu aitzindariari esker.

Sailaren informazio gehiago