María Jesús San José López Sailburua
María Jesús San José López.
Sestao (Bizkaia), 1966.
Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun, Eusko Legebiltzarreko XIII. Legegintzaldiko legebiltzarkidea da, eta, aurretik, XII. Legegintzaldiko legebiltzarkidea. Bertan, Berdintasun, Justizia eta Giza Eskubideen Batzordeko kide gisa jardun zuen.
2016 eta 2020 artean, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Lan sailburu izan zen, eta, aurretik, Arabako Foru Aldundiko Funtzio Publikoko zuzendari. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria izan da (2009-2012). Gainera, euskal administrazioaren barruan aholkularitza juridikoan eta lan-harremanetan bitarteko funtzionario gisa esperientzia luzea pilatu du, hamahiru urte Justizia arloan.
Arabako PSE-EEko exekutibako kidea da, eta Berdintasun eta Memoria Demokratiko eta Bizikidetzarako idazkaritzak betetzen ditu.