Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Lurralde Plangintzaren Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

10. artikulua.– Lurralde Plangintzaren Zuzendaritza.

Lurralde Plangintzaren Zuzendaritzak sailburuordetzaren jardun-arloetan garatzen ditu bere egitekoak.

Lurralde Plangintzaren Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkionez gain:

  1. Bultzatu 2050 Euskadiko Hiri Agenda ezartzeko, monitorizatzeko, ebaluatzeko eta haren jarraipena egiteko beharrezkoak diren tresnak sustatu, landu eta izapidetzea.
  2. Zuzendaritzaren eskumenekin zerikusia duten autonomia-, estatu- edo nazioarte-mailako foro, sare, erakunde eta lantaldeetan parte hartzea.

Lurralde Plangintzaren Zuzendaritzari dagokio, halaber, lurralde-plangintzaren esparruan, hauek egitea:

  1. Lurralde-antolamenduko tresnak sustatu, landu eta izapidetzea, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) esparruan, hargatik eragotzi gabe Administrazioko beste organo batzuei esleitutako eskumenak.
  2. Paisaiaren antolamendua eta babesa sustatzea, lurralde-antolamenduko tresnen eremuan.
  3. Hirigintza-antolamenduko tresnak izapidetzea, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak badu horiek onartzeko eskumena, bai eta lurralde-plangintzako zehaztapenak garatzen dituztenak ere.
  4. Lurralde-antolamenduko eta hirigintza-antolamenduko tresnei buruzko txosten teknikoak egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Aholku Batzordearen funtzionamendu-eremuan, eta lurralde-antolamenduaren eta lurzoruaren eta hirigintzaren arloetako legeriak organo horiei esleitzen dizkien gainerako egitekoak betetzea.
  5. Idazkaritza eta laguntza teknikoa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeari eta Lurralde Politikarako Aholku Batzordeari.
  6. Gobernu Kontseiluak hartu behar dituen proposamenak egitea, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legean eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean Eusko Jaurlaritzari esleitutako egitekoei dagokienez.
  7. Udalplan Informazio Geografikoko Sistema, Lurralde eta Hirigintza Jasangarritasunaren Adierazleak eta Plangintza Orokorraren Inbentarioa sustatu, landu eta zabaltzea.
  8. Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetako zeharkako gaiak eta, bereziki, genero-ikuspegia sartzea lurralde-antolamenduko, paisaiako eta hirigintzako tresnetan.
  9. Plangintzaren Euskal Erregistroa kudeatzea.

Lurralde Plangintzaren Zuzendaritzari dagokio, lurralde-informazioaren esparruan, hauek egitea:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko oinarrizko kartografia ofiziala egitea eta Euskadiko Datu Espazialen Azpiegiturari bidaltzea, Euskadiko azpiegitura kartografiko eta geodesikoa mantentzen dela kontrolatuz.
  2. Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren eta www.geo.euskadi.eus geoatariaren zuzendaritza teknikoa eta koordinazioa gauzatzea, Euskadiko lurraldeari buruzko informazio geografikoaren eta kalitatezko geozerbitzuen irispidea, eskuragarritasuna eta ustiapena erraztu eta bultzatzeko.
  3. Arau kartografikoak eta Plan Kartografikoa egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikorako kartografia eta informazio geografikoa planifikatzeko eta antolatzeko tresnak diren aldetik.
  4. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Erregistro Kartografikoa kudeatzea.
  5. Idazkaritza eta laguntza teknikoa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Informazio Geografikoa Koordinatzeko Batzordeari.
  6. Eskura dauden informazio, teknologia, zehaztapen eta zerbitzu geografikoak zabaldu eta sustatzea, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren zerbitzuak eta informazio geografikoa erabili eta ustiatzea bultzatzeko.

6. artikulua.– Zuzendariak.

Saileko zuzendaritza bakoitzerako berariaz jasotako egitekoez gain, zuzendaritza bakoitzari egiteko hauek dagozkio, bere eskumen-esparruaren barruan eta dagokion sailburuordearen mende:

  1. Bere jardun-arloei esleitutako kudeaketa publikoko politikak garatzea eta zuzendaritzaren arlo funtzionaletako politika-tresnak garatu eta aplikatzea.
  2. Xedapen orokorren proiektuak, planak, programak eta jarduera esanguratsuak prestatu eta izapidetzea bere eskumeneko gaietan.
  3. Zuzendaritzari dagozkion gaietan, hitzarmenak, protokolo orokorrak eta beste administrazio batzuekin eta gainerako pertsona publiko edo pribatuekin lankidetzan aritzeko bestelako tresnak negoziatu, landu eta izapidetzea, eta horiek gauzatu, jarraitu eta ebaluatzeaz arduratzea.
  4. Dirulaguntzak emateko antolaketa proposatzea, haiek arautzen dituzten dokumentu eta tresna juridiko eta ekonomikoak lantzea, eta horretarako izapideez, kudeaketaz, jarraipenaz eta ebaluazioaz arduratzea.
  5. Zuzendaritzaren tasen eta prezio publikoen zenbatekoa proposatzea eta, hala badagokio, likidazioa egitea.
  6. Kontratazioaren arloan, kontratazio-espedienteetan memoriak eta oinarri teknikoen orriak idaztea, kontratuak behar bezala egiten direla kontrolatzea eta obra-ziurtagiriak onartzea dagokie.
  7. Publizitate aktiboa bultzatzea eta informazio publikoa eskuratzeko eta berrerabiltzeko eskaerak ebaztea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, arlo hauetan: gardentasuna, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea, datu publikoak irekitzea eta sektore publikoko informazioa berrerabiltzea.
  8. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen araudian aurreikusitako kasuetan.
  9. Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumeneko eremuan, aplikatu beharreko legeriari jarraituz arintzat eta astuntzat jotzen diren falten kasuan.
  10. Oro har, zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpen, txosten eta azterlanak egitea.

Zuzendariei dagokie:

  1. Zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, jarduerak eta ardurak esleituz, lorpenak kontrolatuz eta kudeaketan beharrezkoak diren zuzenketak ezarriz, organo eskudunek ezarritako arauen arabera.
  2. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, zuzendu, bultzatu, koordinatu eta gainbegiratzea, goragoko organoak emandako jarraibideen arabera.
  3. Datu pertsonalak babestearen arloan, zuzendaritzako tratamenduen arduradun gisa dagozkien betebeharrak betetzen direla bermatzea.
  4. Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planaren helburuak definitzea berari dagokion eremuan, eta helburu horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, euskararen kudeaketa integratua eginez bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera. Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea zuzendaritzaren jardun-esparruetan. Hori guztia Zerbitzu Zuzendaritzak koordinatuta eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin lankidetzan.
  5. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea nork bere jardun-alorrean, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez. Hori guztia Zerbitzu Zuzendaritzak koordinatuta eta Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundearekin lankidetzan.
  6. Bere eskumeneko eremuetan dagozkion ebazpenak ematea, eta goragoko organoei ebazpen-proposamenak aurkeztea, hala dagokionean.
  7. Goragoko organoei proposamenak egitea, bere eskumeneko gaietan.
  8. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Administrazioko zuzendariei esleitzen zaizkien egiteko komunak.

Zuzendaritzetako aholkularitza juridikoek, bakoitzak bere eskumen-eremuan, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluan jasotako eginkizunak beteko dituzte, d), e) eta f) apartatuetakoak izan ezik, horiek Zerbitzu Zuzendaritzaren Zerbitzu Juridikoari baitagozkio.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Miguel Angel Gargallo Fernandez
(2024/12/20 - ) Lurralde Plangintzaren zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK