Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Lur zaintzailetza

Lur zaintzailetza ondare naturala kontserbatzeko tresna da eta aldi berean, administrazio publikoz gain, beste eragileen parte hartzea sustatzea biodibertsitatearen kontserbaziorako (hau da, jabeak, gizarte zibila antolatua, hiritarrak edota enpresa pribatuak).

Lur zaintzailetza borondatezko akordioaren forma hartzen du, lurraldearen jabeak edo erabiltzaileak edota baliabide naturalen aprobetxamendu edo erabilera eskubideen jabeak eta zaintzailetza erakundeen artekoa. Indarrean izango den epea ezartzen da, ondare naturala aktiboki kontserbatzeko egingo diren ekintzak, jarraipen eta aholku tresnak, eta baita laguntza tekniko eta finantzieroa ere.

Zaintzailetzarako lursailak izan daitezke bai jabego pribatukoak zein udalen herrilurrak, enpresen jabetzakoak edota izan daitezke ere lurzoruak non jabetza izan gabe baliabide naturalen aprobetxamendu eskubideak dira. Zaintzailetza erakundeak honako hauek izan daitezke: kontserbazio erakundeak, auzokideen elkarteak, eragile sozialak, fundazioak, edo baita toki erakundeak ere, udalak, administrazio batzordeak, mankomunitateak, partzuergoak zein etab., beti ere irabazteko asmo gabekoak, eta haien helburuen artean biodibertsitate kontserbatzeko aldeko ekintzak burutzekoa egon behar da.

Azken aldaketako data: