Lehendakaritza

Local 2030 Idazkaritza

2022ko urriaren 22an inauguratu zen Local 2030 Koalizioaren Idazkaritza, Bilboko Artxibo Historikoan kokatuta. Topaketan Amina J. Mohammed-ek, Nazio Batuen Idazkari Nagusiordeak eta Garapen Jasangarrirako Nazio Batuen Taldeko presidenteak, parte hartu zuen.

Local 2030 Koalizioaren Espainiako Gobernuarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Bilboko Udalarekin eta BBKrekin duen aliantzak haren eraldaketa-efektua maximizatzea ahalbidetzen du, eta bere estrategiarako eta katalizaziorako gaitasuna indartzen du. Helburua da tokiko eragileei tokiko ezarpen-ahaleginak aprobetxatzen laguntzea eta tokiko ekintza eta eraginerako konponbide berritzaileak sortuko dituzten aliantzak elikatzea, elkarrekin lagunduz.

Local 2030 Koalizioa Nazio Batuen sistemaren plataforma eta sare bat da, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) tokian-tokian ezartzea sustatzeko eta azkartzeko. Nazio Batuen sistema, tokiko eta eskualdeetako gobernuak eta haien sareak, gobernu nazionalak, sektore pribatua eta komunitate-erakundeak biltzen ditu, lankidetza sustatzeko, berrikuntza bultzatzeko, konponbideak partekatzeko eta tokiko eragileei 2030 Agendaren helburuak lortzen laguntzeko estrategiak ezartzeko.