Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lege Gordailua

Zer da Lege Gordailua?

Estatuaren Administrazio Orokorrari eta Euskadiko Autonomia Erkidegoari, edozein euskarritan–doan edo ordainpean– banatzeko edo publikoki komunikatzeko diren mota orotako argitalpenen aleak jasotzeko aukera ematen dien instituzio juridikoa da.


Zer helburu du?

Euskal kulturaren ondare bibliografikoa, soinuduna, ikusizkoa, ikus-entzunezkoa eta digitala jasotzea, bai eta ondare horretan sarbidea izateko aukera ematea ere, betiere kultura, ikerketa edo informazio arrazoiak tarteko direla eta bertan dauden eta etorkizuneko belaunaldien mesedetan gorde eta kontserbatzeko kultura-, ikerketa-, informazio- eta berrargitaratze-lanak egiteko sarbidea eta kontsulta ahalbidetzea. Era berean, argitalpenaren edo produkzioaren estatistika ofizialei buruzko informazio iturri izan behar du.

Nork eskatu behar ditu Lege Gordailuko zenbakiak?
1. Editorea
2. Editoreak ez balu zenbakia eskatu, inprimatzaileak, ekoizleak, estanpatzaileak edo grabatzaileak egin beharko lukete, hurrenkera honen arabera.
3. Argitaratua izango den liburu edo beste euskarri bat argitaratzen duen edozein persona fisikok.

Nola eska daiteke Lege Gordailuko zenbaki bat?
Pertsona juriko zein fisikoek behartuta daude telematikoki eskatzera Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez.
https://www.euskadi.eus/registro/registro-de-deposito-legal/web01-tramite/eu/

Nolakoa da Lege Gordailuaren zenbakia?
Lege Gordailuaren zenbakia osatutata dago:
1. LG  (gaztelaniaz zein euskaraz) siglak tarte batek jarraitua.
2. Bulego bakoitzari dagozkion siglak, eta, ondoren, espazio bat
BIZKAIA: BI
GIPUZKOA: D
ARABA: G
1. Gordailuaren eratze zenbakia
2. Gordailuaren eratze urtea lau zifrarekin eta aurretik marratxoa paratuz
Adibidez:
LG BI 1268-2020
LG D 325-2020
LG G 125-2020

Oharra:Dekretuaren Xedapen Iragankorraren arabaera, Euskarri ukigarriko argitalpenen lege-gordailuaren zenbakia esleitzeko nomenklatura berria, zeina dekretu honen 13. artikuluko 3. eta 4. apartatuetan xedatu baita, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera erabiliko da.

Nola eta non agertu behar da Lege Gordailuaren zenbakia?
Ikusteko eta identifikatzeko moduko toki batean inprimaturik agertuko da.
Zer argitalpenek daramate lege gordailua?
1. Liburu eta liburuxka inprimatuak (salgai egon zein ez egon)
2. Orri inprimatuak (merkaturatzeko ez direnak)
3. Baliabide jarraituak: argitalpen seriatuak, aldizkariak, urtekariak, oroit-idazkiak, egunerokoak eta baliabide integragarriak (orri solte eguneratzekoak)
4. Partiturak
5. Estanpa jatorrizkoak
6. Argazki editatuak
7. Laminak, kromoak, kartak, postalak eta zorion-txartelak
8. Iragarpen- eta publizitate-kartelak
9. Mapak, planoak, atlasak, itsasketa-mapak, mapa aeronautikoak eta zerukoak
10. Testu-liburuak
11. Dokumentu soinudunak
12. Ikus-entzunezko dokumentuak
13. Dokumentu elektronikoak
14.  Mikroformak
15. Zinemagintzako film ororen dokumentu osoen kopia berria, jatorrizko bertsioan, eta dagokien publizitate materialaren ale bat

Zer argitalpenek ez dute Lege Gordailuri behar?

Ez dute lege-gordailua gauzatu beharrik izango Euskadin honako hauek:
1. Lege-gordailuaren uztailaren 29ko 23/2011 Legearen 5. artikuluan aipatutako argitalpenak.
2. Lineako argitalpenen lege-gordailua arautzen duen uztailaren 10eko 635/2015 Errege Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako lineako argitalpenak.

Gainera, komeni da jakitea:
Lege Gordailuaren zenbakia eskatzeko zenbaki hauek ez dira beharrezkoak. ISBN (Liburuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua) eta ISSN (Argitalpen Seriatuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua) normalizaturiko zenbaki-kode nazioartekoak direla, hurrenez hurren lan baten eta argitalpen seriatu baten edizio jakin bat identifikatzen dutenak.
Aldizkako argitalpenek eraman behar dute beti LGaren zenbaki bera?
Bai, baliabide jarraituek edo aldizkako argitalpenek (egunkariak, aldizkariak, jarduera programak, kultura agendak, etab.) LGaren zenbaki bera eramanen dute beti.
Serie zenbakidunak. Zenbakitutako serieetan (bildumak), zenbaki bakoitza, baldin eta obra bereiziak badira, obra independentetzat hartuko da.
Obra unitario baten bolumenak badira, guztiek Lege Gordailuaren zenbaki bera eramango dute, nahiz eta ISBN zenbaki bera ez izan.

Zenbat alea entregatu behar dira?
Behin obra amaituta eta banatu edo saldu aurretik, aleen gordailua eratu behar da.

Lau ale euskarri ukigarrian:
1. Liburu eta liburuxken paperezko lehenengo argitalpenak eta berrargitalpenak, edozein dela ere haiek inprimatzeko modua, saltzekoak izan edo ez izan.
2. Baliabide jarraituak, hala nola argitalpen seriatuak, aldizkariak, urtekariak, oroitidazkiak, egunkariak eta baliabide integragarriak (orri solte eguneragarriak, kasurako).
3. Partiturak.
4. Mapak, planoak, atlasak, mapa nautikoak, aeronautikoak eta zerukoak.
Aurreko apartatuetan aipatutako aleetako bat euskarri ukigarrian edo euskarri ukiezinean gordailutu ahal izango da. Bigarren aukeraren alde egiten bada, artxibo digitalaren gordailua bitarteko elektronikoak baliatuz gauzatu ahal izango da, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez.

Hiru ale:
1. Berez propaganda komertziala ez diren baina zabalkunde-helburua duten orri inprimatuak.
2. Edozein teknikaz egindako estanpa originalak
3. Argazki editatuak
4. Paisaia eta hirien postalak.
5. Iragarki- eta publizitate-kartelak
6. Testu-liburuak
7. Soinu-dokumentuak
8. Ikus-entzunezko dokumentuak
9. Mikroformak
10. Edozer euskarri ukigarri duten dokumentu elektronikoak, unean uneko teknikak ahalbidetzen dituenak, baina Internet bidez libre eskuratzeko moduan ez daudenak.
11. Edozein film zinematografikoren dokumentu osoen kopia berriak –dela dokumentala, dela fikzioa–, jatorrizko bertsioan, eta haren gaineko publizitate-materialaren ale bat.

Aurreko apartatuetan aipatutako aleetako bat euskarri ukigarrian edo euskarri ukiezinean gordailutu ahal izango da. Bigarren aukeraren alde egiten bada, artxibo digitalaren gordailua bitarteko elektronikoak baliatuz gauzatu ahal izango da, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez.

Bi ale:
1. Laminak, kromoak, kartak, aurreko apartatuan jasota ez dauden postalak, eta euskarri ukigarrian argitaratutako zorion-txartelak.
Aurreko apartatuetan aipatutako aleetako bat euskarri ukigarrian edo euskarri ukiezinean gordailutu ahal izango da. Bigarren aukeraren alde egiten bada, artxibo digitalaren gordailua bitarteko elektronikoak baliatuz gauzatu ahal izango da, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez.

Zer gertatzen da Lege Gordailua egiten ez bada?
Arau-hausteak:
1. Lan bat argitaratzea eta banatzea Lege Gordailuaren zenbakia eskatu gabe
2. Lan bat argitaratzea eta banatzea Lege Gordailuaren zenbaki faltsu edo osatugabe batekin
3. Nahitaezko aleak ez entregatzea
4. Bulegoari ez jakinaraztea edizio bat geroratu edo bertan behera utzi dela
5. Izapidetzeko epeak ez betetzea, bai aleak entregatzerakoan, bai luzapenetan eta deuseztapenetan.

Araudia
1. Lege gordailua Lege Gordailuari buruzko uztailaren 29ko 23/2011 Legearen bidez arautzen da (2011ko 182. EAO, uztailaren 30ekoa).
2. Lineako argitalpenen lege-gordailua arautzen duen uztailaren 10eko 635/2015 Errege Dekretuak.
3. 139/2019 DEKRETUA, irailaren 10ekoa, Euskadin lege-gordailuaren kudeaketa arautzen duena.

KONTAKTU INFORMAZIOA


Eusko Jaurlaritzaren Arabako Ordezkaritza
Kultura eta Hizkuntza Politika Lurralde Zerbitzua
Lege Gordailua
Donostia-San Sebastián, 1
01010 - Vitoria
Tel.: 945 01 95 10
legegordailua@euskadi.eus

Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Ordezkaritza
Kultura eta Hizkuntza Politika Lurralde Zerbitzua
Lege Gordailua
Gran Vía, 85
48011 - Bilbao
Tel.: 94 403 16 52
kultura.bizkaia@euskadi.eus

Eusko Jaurlaritzaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Kultura eta Hizkuntza Politika Lurralde Zerbitzua
Lege Gordailua Andia, 13
20004 - Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 02 29 67
kultura.gipuzkoa@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Atal honetan Euskadiko Autonomia Erkidegoko Lege Gordailuaren hiru Erregistroen kudeaketak sortarazten dituen estatistikak jasoko dira, honako irizpide hauen arabera: eskatzaile-mota, dokumentu-mota eta dokumentuaren hizkuntza. Gainera, informazio espezifikoa eskaintzen da, bai izapidetutako eskaerei buruz bai eta maiztasunaren araberako argitalpen seriatuei buruz ere.

Azkenik, gogorarazi nahi dugu datuak bi modutan kontsultatu daitezkeela: Autonomia Erkidegokoak, orotara, edota lurralde historikoaren arabera, hau da, Arabakoak, Gipuzkoakoak eta Bizkaikoak.