Hezkuntza Saila

Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua

Aurkezpena

Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua (LHEK) erakunde-arteko organismoa da, herritarrentzako (ikasle gazteak nahiz jardunean edo langabezian dauden langileak) lanbide heziketan parte hartzen duten gizarte-eragileak biltzen dituena.

Hainbat dira Kontseilu horretan ordezkaritza duten erakundeak: Eusko Jaurlaritzako hainbat Sail, Foru Aldundiak, enpresaburuen elkarteetako eta sindikatuetako ordezkariak, bai eta ikastetxe pribatu zein publikoetako ordezkariak ere.

Kontseiluaren helburua ekintza guztiak koordinatzea da, erakundeek elkarren berri izateko, eta erabil daitezkeen baliabideak optimizatzeko.

Plangintza eta Antolaketako Zuzendaritza
(Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua)

Donostia-San Sebastián kalea 1
01010 Vitoria - Gasteiz

Telefonoa: 945018357
E-Maila: huisfpro1@euskadi.eus

LH Euskal Kontseiluaren logoa

Antolakuntza

Kontseiluak, bere jarduera garatzeko, antolakuntza- eta funtzionamendu-araudi bat dauka. Araudi horrek egitekoak eta ardurak banatzen ditu honako organo hauen artean:

  • OSOKO BILKURA
  • BATZORDE IRAUNKORRA
  • LAN- ETA SEGIMENDU-BATZORDEAK
  • LEHENDAKARITZA
  • IDAZKARITZA

Organo horiek guztiak koordinatuta daude, eta zeregin bereziak betetzen dituzte, Lanbide Heziketak Euskal Autonomia Erkidegoaren geroan duen eginkizun estrategiko garrantzitsua zuzen garatzeko.

Egitekoak

Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak honako egiteko hauek ditu, besteak beste: Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Plana prestatu behar du –Eusko Jaurlaritzak onar dezan-, Plan hori betearazi, emaitzak eta betetze-maila ebaluatu eta Administrazioari lanbide heziketaren arloan aholku eman behar dio.

Horrez gain, Kontseiluak curriculum-diseinuen berri eman behar du, eta ondokoak proposatu behar ditu: LHko titulazio berriak, arautu gabeko LHko lanbide-egiaztagiriak –Europako koalifikazioen araberakoak-, eta, hala badagokio, LH arautuko titulazioak egokitzeko eta parekatzeko sistema.

Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen eta ikastetxeen prestakuntza-planak bateratzeko eta koordinatzeko eginkizuna bete behar du, ikastetxeetan, enpresetan eta unibertsitateetan, Lanbide Heziketa ez-arautuari eta arautuari buruzko informazioa emanez eta ekintzak ebaluatuz eta sustatuz.

Osaera

Kontseiluko lehendakaria Hezkuntza sailburua da, eta lehendakariordea Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan sailburuordea. Idazkari lanetan, Hezkuntza Saileko funtzionario bat arituko da.

Kontseiluko kideak honako hauek izango dira:

  • Hezkuntza Sailak eta Lan eta Gizarte Segurantza Sailak bina ordezkari izango dituzte.
  • Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak bi ordezkari izango ditu.
  • Foru Aldundietako ordezkari bana.
  • Euskal Enpresaburuen Konfederazioko zazpi ordezkari.
  • Sindikatuetako zazpi ordezkari.
  • Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuek eta ikastetxe publikoek bina ordezkari izango dituzte.

Kontseiluko kide guztiak Kontseiluaren OSOKO BILKURAKO kide dira, baina Batzorde Iraunkorreko kideak hauek izango dira:

  • Kontseiluko lehendakaria edo berak aukeratutako beste kide bat.
  • EAEko Administrazioko bost ordezkari.
  • Euskal Enpresaburuen Konfederazioko bost ordezkari
  • Sindikatuetako bost ordezkari.
  • Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuetako ordezkari bat.
  • Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako ordezkari bat.