Egoitza elektronikoa

LEPari buruzko informazio orokorra, adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat

Hautaketa-prozesuaren oinarriak, adimen-desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikoan sartzeko

Deialdiaren oinarriak dira hautaproba hauetan parte hartzeko behar dituzun arau eta eskakizun guztiak.

 

Deialdiaren oinarrietan apartatu hauek daude:

 

  1. Deialdiak eta lanpostuak
  2. Lanpostuetako eginkizunak
  3. Eskakizunak
  4. Argitalpenak eta iragarki-taulak
  5. Prozesuan onartua izatea. Eskabideak aurkeztea eta tasak ordaintzea.
  6. Hautaprobak
  7. Azken puntuazioa
  8. Lanpostuak aukeratzea
  9. Pertsona hautatuak
  10. Lan-poltsak
  11. Identifikazio elektronikorako bitartekoak

  

Informazio gehiago nahi izanez gero:

IVAP

Telefonoa: 945 017 600

Ordutegia: 8:30 -14:00 (astelehenetik ostiralera)

Helbide elektronikoa: ivap@ivap.eus

1. Deialdiak eta lanpostuak

Eusko Jaurlaritzak 6 lanpostu eskaintzen ditu.

Lanpostu hauek dira:

  • 5 lanpostu, mandatariak.
    Funtzionarioen kategoriakoak dira lanpostu horiek.
  • Lanpostu 1, sukaldeko laguntzailea.
    Lan-kontratudun finkoen kategoriakoa da lanpostu hori.

Nor kontratatu erabakitzeko, hautaproba batzuk egingo dira eta aurkezten

direnei puntuazio bana emango zaie. Puntuaziorik handieneko pertsonek

lor ditzakete lanpostuak.

Posible da bi hautaprobetan izena ematea.

Hau da, izena eman dezakezu mandatarien hautaproban

eta sukaldeko laguntzailearen hautaproban.

Euskara ez da nahitaezkoa hautaprobak egiteko, baina merezimendu

gisa baloratuko da. Hau da, puntu gehiago gehituko zaie

euskararen 1. hizkuntza-eskakizuna daukaten pertsonei.

Informazio gehiago dago 6. apartatuan.


2. Lanpostuetako eginkizunak

MANDATARIen lanpostuetako zeregin nagusiak

laguntza administratiboko zenbait zeregin dira.

Adibidez:

  • Fotokopiak egitea edo azaleztatzea

  • Dokumentazioa banatzea

  • Gutunak eta dokumentuak jaso, sailkatu eta banatzea.

  • Dokumentuak eta espedienteak artxibatzen laguntzea.

  • Biltegiko materialak kontrolatzea.

  • Bulegoak edo pertsonak non dauden esatea.

  • Mandatuak egitea.

  • Produktuak edo salgaiak jaso eta banatzea.

 

SUKALDEKO LAGUNTZAILEen lanpostuko zeregin

nagusiak hauek dira:

 

  • Menuetako jakiak prestatzen laguntzea.

Adibidez: elikagaiak prestatu, garbitu, ebaki edo zuritzea

  • Jantokia atontzea.

Adibidez: mahaiak eta aulkiak kokatzea, platerak eta mahai-tresnak jartzea, jantokia jaso eta garbitzea.

  • Elikagaiak gorde eta biltegiratzea.

  • Lekuak eta materialak txukuntzen laguntzea.

Adibidez: zerbitzu bakoitzaren ondoren sukaldea jaso eta garbitzea, eta sukaldeko tresneria garbitzea.

3. Eskakizunak

Eskakizunak dira bete behar dituzun baldintzak
hautaprobetan parte hartu ahal izateko.

 

Horretarako, eskakizun hauek bete behar dituzu:

 

  • Ehuneko 33ko edo hortik gorako adimen-

    desgaitasuna izatea.

 

  • Europar Batasuneko estatu kideren bateko

    nazionalitatea izatea (pertsona horien senide

    batzuk ere aurkez daitezke).

 

  • Gainerako atzerritarrak lan-kontratudunen

    lanpostura bakarrik aurkez daitezke. Sukaldeko

    laguntzailearen lanpostura.

 

  • Lanpostuan eskatzen zaizkizun lanak egiteko gai

 

  • 16 urtetik gora izatea.
  • Administrazio publikoetatik diziplinaz kaleratu ez

 

  • Lan publikoetan aritzeko desgaikuntza ez izatea.

    Hau da, sektore publikoan lan egitea debekatuta

    ez izatea, lehenagoko lanetan arau-hauste astunen

    bat egiteagatik.

 

  • Egungo araudiaren araberako ezintasunik edo

    lege-bateraezintasunik ez izatea.

 

  • Deialdiko inskripzioa ordainduta izatea, 5. puntuan

    azaldu bezala.

 

Ez da titulu berezirik behar deialdi hauetan izena

emateko.

4. Argitalpenak eta iragarki-taulak.

Deialdiei buruzko informazio garrantzitsua ikusteko,
esteka hau daukazu:

https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/

 

Adibidez:

  • Onartuta zauden.
  • Noiz diren azterketak.
  • Zer nota daukazun azterketetan.
  • Lanposturik aukeratu behar duzun eta noiz.

 

Informazio hori ikusteko, elektronikoki identifikatzeko
bitarteko bat behar duzu, 11. apartatuan azaldu bezala.

 

Testu-mezu bat ere bidali ahal dizute, telefono
mugikorraren zenbakia edo helbide elektronikoa ematen
baduzu.

 

IVAPen bulegoetan ere egongo da informazio hori.

Bulego horien helbideak hauek dira:

– Vitoria-Gasteiz: Donostia kalea 1.

– Bilbao: Rekalde zumarkalea 18.

– Donostia: San Bartolome kalea 28.

5. Prozesuan onartua izatea. Eskabideak aurkeztea eta tasak ordaintzea.

Hautaprobetan aurkeztu ahal izateko, hau egin behar duzu:

Eskabidea bete.

  • Eskabidea eta horretarako eskatzen diren
    dokumentuak entregatu.
  • Eskabidea entregatu eta inskripzio-tasak
    ordaindu behar dituzu
  • 2023ko abenduaren 20ko arratsaldeko ordu 2ak baino lehen.

  

Inskripzio-tasak dira zenbat ordaindu behar

duzun prozesura aurkeztu ahal izateko

 

 

  • Paperezko eskabidea IVAPen bulegoetan aurkez daitezke.

    Orduan azalduko zaizu nola ordaindu inskripzioa,

    eta zalantzak argituko dizkizute, halakorik baduzu.

    Eskabideak dokumentu honen amaieran daude.

 

  • Eskabideak Interneten aurkezteko, hau da esteka:

    https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/

    Eskabidea Interneten egiteko, elektronikoki

    identifikatzeko bitarteko bat behar duzu, 11.

    apartatuan azaldu bezala.

 

  • Eskabide elektronikoak IVAPen bulegoetan ere

    egin daitezke, eta Eusko Jaurlaritzako KZgune

    publikoetan ere bai.
  • Ehuneko 33ko edo hortik gorako

    adimen-desgaitasunaren ziurtagiria.

    Arabako, Gipuzkoako edo Bizkaiko

    foru-aldundiek aitortu badizute,

    IVAPi baimena eman ahal diozu berak egiaztatzeko.

 

  • Ordezkaritzaren dokumentua. Eskabidea zuk egin

    beharrean beste inork egiten badizu, dokumentu

    hori aurkeztu behar duzu.
  • Deialdi bakoitzean izena emateko prezioa 7 euro
    eta 82 zentimo dira.
  • Bi probetara aurkeztu nahi baduzu, 2 ordaindu
    behar dituzu.


  • Bi modu hauetan ordain dezakezu:

Kutxabank

Laboral kutxa

Caixabank

Banco Santander

BBVA

Sabadell Guipuzcoano

Bankia

Bankoa

Rural kutxa

6. Hautaprobak

Hautaprobak hiru ariketa hauek dira:

  1. ariketa: nahitaezkoa eta baztertzailea.

    Prozesuan segitzeko, aurkeztu eta gainditu egin behar duzu.

 

  1. ariketa: Hau ere nahitaezkoa eta baztertzailea.

    Bi ariketa hauek daude:
  • 1, mandatarien lanpostuetarako
  • 1, sukaldeko laguntzailearen lanposturako

Prozesu bietan eman baduzu izena, bi ariketak egin behar dituzu.

Prozesu bakarrera aurkezten bazara, 1 bakarrik egin behar duzu.

Prozesuan segitzeko, aurkeztu eta gainditu egin behar duzu.

 

  1. ariketa: borondatezkoa eta ez-baztertzailea.

Nahitaezkoa eta baztertzailea

Noiz da ariketa?

  • Datorren urteko martxoan izango da (2024).

  • Informazioa testu-mezu batean bidaliko dizugu, telefono mugikorraren zenbakia edo helbide elektronikoa ematen baduzu.

  • IVAPera ere dei dezakezu.

 

Nolakoa da ariketa?

  • 33 galdera erantzun behar dituzu.

  • Galdera bakoitzak 3 erantzun posible dauzka eta 1 bakarra da zuzena.

  • Ez da punturik kenduko gaizki erantzuteagatik edo ez erantzuteagatik.

  • 33 galderetatik azken 3 galderak erreserbakoak dira.

  • Epaimahaiak ariketako 30 galderetako baten bat baliogabetzea erabakitzen badu, erreserbako galderak hartuko dira kontuan.

Epaimahaia pertsona talde bat da,

eta pertsona horiek hautaprobetako ariketak zuzenduko dituzte.

Nola puntuatu?

  • Galdera zuzen bakoitzeko 2 puntu.

  • Galdera guztiak ondo erantzuten badituzu, 60 puntu lortuko dituzu.

  • Ariketa gainditzeko, 30 puntu ego gehiago behar dituzu.

  • Epaimahaiak 1. ariketako notak argitaratuko ditu.

  • Ariketa gainditu behar duzu, 2. ariketa egin ahal izateko.

Zer gai ikasi?

  1. Espainiako 1978ko Konstituzioa. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua.

  3. Administrazio publikoa. Langileak: motak eta betebeharrak.

  4. Administrazio-prozedura erkidea. Administrazio-prozedura erkidearen faseak: hastea, antolatzea, instruitzea eta amaitzea.

  5. Emakumeen eta gizonen berdintasuna: Euskara EAEko administrazio publikoetan.

Nahitaezkoa eta baztertzailea

 

Noiz da ariketa?

  • ariketa egiten duzun egunean esango dizute.

Nolakoa da ariketa?

  • Ariketak honelakoak izango dira:

    • 18 galdera erantzun behar dituzu.

    • Galdera bakoitzak 3 erantzun posible dauzka eta 1 bakarra da zuzena.

    • Ez da punturik kenduko gaizki erantzuteagatik edo ez erantzuteagatik.

    • 18 galderetatik azken 3 galderak erreserbakoak dira.

    • Epaimahaiak ariketako 15 galderetako baten bat baliogabetzea erabakitzen badu, erreserbako galderak hartuko dira kontuan.

 

Nola puntuatu?

  • Galdera zuzen bakoitzeko 2 puntu.

  • Galdera guztiak ondo erantzuten badituzu, 30 puntu lortuko dituzu.

  • Ariketa gainditzeko, 15 puntu ego gehiago behar dituzu.

  • Epaimahaiak 2. ariketako notak argitaratuko ditu.

  • Mandatarien ariketa eta sukaldeko laguntzaileen azterketa egin badituzu, bi nota izango dituzu.

 

Zer gai ikasi?

  • Mandatari izateko, gai hauek ikasi behar dituzu:

1.– Lantokiko intzidentziak. Zereginak. Aretoak eta bilerak prestatzea, anomaliak eta intzidentziak.

2.– Mandatuak. Mandatuen erregistroa. Jarraibide eta jakinarazpen pertsonal eraginkorrak interpretatzea.

3.– Ofimatikako oinarrizko makinak erabiltzea: Dokumentuen erreprografia: fotokopiagailua, plastifikagailua, eskanerra, inprimagailua,orriak josteko

makina, eta grapagailua. Fotokopia-tresnak maneiatzea. Maizen azaldutako anomaliak. Mandatuak. Laneko segurtasun-arauak eta

ingurumen-babestea.

4.– Paketeak, dokumentuak eta biltegiko materiala jaso, banatu eta entregatzea.

5.– Lan-arriskuen prebentzioa. Oinarrizko kontzeptuak. Eskubideak eta betebeharrak.


Gai guztien edukia webgune honetan dago:

https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/

Nahitaezkoa eta baztertzailea

 

Noiz da ariketa?

  • ariketa egiten duzun egunean esango dizute.

Nolakoa da ariketa?

  • Ariketak honelakoak izango dira:

    • 18 galdera erantzun behar dituzu.

    • Galdera bakoitzak 3 erantzun posible dauzka eta 1 bakarra da zuzena.

    • Ez da punturik kenduko gaizki erantzuteagatik edo ez erantzuteagatik.

    • 18 galderetatik azken 3 galderak erreserbakoak dira.

    • Epaimahaiak ariketako 15 galderetako baten bat baliogabetzea erabakitzen badu, erreserbako galderak hartuko dira kontuan.

 

Nola puntuatu?

  • Galdera zuzen bakoitzeko 2 puntu.

  • Galdera guztiak ondo erantzuten badituzu, 30 puntu lortuko dituzu.

  • Ariketa gainditzeko, 15 puntu ego gehiago behar dituzu.

  • Epaimahaiak 2. ariketako notak argitaratuko ditu.

  • Mandatarien ariketa eta sukaldeko laguntzaileen azterketa egin badituzu, bi nota izango dituzu.

 

Zer gai ikasi?

  • Sukaldeko laguntzaile izateko, gai hauek ikasi behar dituzu:

1.– Sukaldeko laguntzailearen zereginak. Sukaldeko makinak, tresnak eta altzariak.

2.– Elikagaiak: haragiak, hegaztiak, arrainak, esnekiak, barazkiak, arrautzak, lekariak, fruituak, zerealak, koipeak, azkenburukoak. Elikagai freskoak garbitu

eta prestatzea. Elikagai-kutsadura.

3.– Laneko higienea eta garbitasuna. Sukaldeko makinak, tresnak eta altzariak garbitzea. Zaborrak eta hondakinak kudeatzea. Garbiketa eta desinfekzioa.

4.– Jantokia: jantokia antolatzeko oinarrizko teknikak; jantokietan erabiltzen diren tresnak; mahaiak prestatzea, eta jantokia jaso eta garbitzea.

5.– Sukaldeko laguntzailearen lanetako segurtasuna eta lan-arriskuak. Arriskuak eta kontrolguneak. Sute-arriskua: prebentzio-neurriak eta jarduketak.



Gai guztien edukia webgune honetan dago:

https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/

Euskara.

  • Borondatezkoa eta ez-baztertzailea.

  • Ez duzu ariketa hau egin behar, euskararen 1. hizkuntza-eskakizuna badaukazu.

  • hizkuntza-eskakizunaren ziurtagiria aurkez dezakezu, euskara-probaren aurreko egunera arte.

  • Ez duzu ariketa hau nahitaez egin behar. Gainditzen baduzu, puntu gehiago lortuko duzu.

 

Noiz?

Epaimahaiak argitaratuko du noiz den azterketa, 1. eta 2. ariketak zuzendu eta emaitzak argitaratu ondoren.

 

Nolakoa da ariketa?

Ariketa horretan baloratuko da zenbateraino dakizun euskara, lanpostuko zereginak egiteko.
 

Nola puntuatu?

Ariketa hori gainditu edo 1. hizkuntza-eskakizunaren ziurtagiria aurkeztu baduzu, 4,5 puntu lortuko dituzu.

7. Azken puntuazioa

Zure azken puntuazioa jakiteko, hautaprobetako ariketa

guztietako puntuak batuko dira.


2. ariketako ariketa mota biak gainditu badituzu,

amaierako 2 puntuazio izango dituzu.

8. Lanpostuak aukeratzea.

Puntuazio altueneko pertsonek lanpostuak aukeratu

beharko dituzte.

 

Lanpostuak aukeratzeko, zure lehentasunen arabera

ordenatu behar dituzu.

9. Pertsona hautatuak

Lanpostuak aukeratu dituzten pertsona guztien

lehentasunak eta amaierako puntuazioak kontuan

hartuta, epaimahaiak esango du nork lortzen duen

lanpostua eta zer lanpostu den.

10. Lan-poltsak

Hautaproben ondoren, lan-poltsak egingo dira, aldi

baterako lanpostuak betetzeko, behar denerako.

 

Lan-poltsan, ariketak gainditu dituzten pertsonak egongo

dira.

 

Lan-poltsa pertsona-zerrenda bat da, eta pertsona horiei

Administrazioak deituko die, puntuazioaren arabera,

denboraldi jakin baterako lanpostuak betetzeko.

 

Lan-poltsa horrek Eusko Jaurlaritzako gainerako

lan-poltsek bezala funtzionatuko du.

11. Identifikazio elektronikorako bitartekoak

Interneten, eskabidea aurkeztu ahal izateko eta web-

orrian argitaratzen den informazioa ikusi ahal izateko,

elektronikoki identifikatzeko bitartekoren bat izan behar

duzu. Esteka honetan topa ditzakezu:

https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

 

Horrelako bitartekorik ez badaukazu, eskabidea

Interneten aurkeztu ahal izango duzu. Pasahitz bat

emango dizute.

 

Pertsona onartuen zerrenda argitaratu ondoren, ezin

izango duzu informazio gehiago ikusi elektronikoki

identifikatzeko bitartekorik gabe.