Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Lehen Lehendakariorde eta Segurtasuneko Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Kabinete Zuzendaritzak lagunduko dio Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari bere egitekoetan. Hona hemen Kabinete Zuzendaritzak bere gain hartuko dituen egitekoak:

  1. Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari esleitu zaizkion eskumenak betearazteko eta eskumen horiei dagozkien irizpide eta jarduera planak ezartzeko aholkularitza eta laguntza ematea; batik bat, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segur-tasuneko sailburua izendatzeko irailaren 7ko 20/2020 Dekretuaren bigarren artikuluko 2.i) eta 3 idatz zatietan adierazitakoak.
  2. Gauzatzeke dauden eskumen transferentziak bideratzeko negoziazioen jarraipena egitea. Horretarako, negoziazioetan esku hartzen duten sail guztiei lankidetza eskatuko die.
  3. Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren lan programaren jarraipena egitea.
  4. Jaurlaritzaren legegintza programaren koordinazioarekin lotutako administrazio lanak egin eta horien jarraipena egitea.
  5. Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak, bere eskumenak betearazteko interesgarri direlakoan, agintzen dizkion azterlanak egitea.
  6. Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Unitatearen jarduna zuzentzea eta bultzatzea, eta Saileko gainerako zuzendaritzen, administrazio-erakundeen eta Sailari atxikitako organoen lana koordinatu eta horiekin guztiekin batera lan egitea Emakumeen eta Gizonen berdintasu-nerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Eusko Jaurlaritzak onetsitako berdintasun planean aurreikusitako neurriak betearazteko.
  7. Saileko Sailburuordetzen arteko koordinazio egokiaz arduratzea.
  8. Sailaren jardun-arlo ezberdinak planifikatzea, programatzea eta ebaluatzea ahalbidetzen duten tekniken eta metodoen aplikazioa proposatzea, Sailaren programa eta jarduna garatzera eta betearaztera bideratuak. Horretarako, Sailari dagozkion jarraipen eta koordinazio funtzioak aurrera eramateko beharrezkoa zaion laguntza eta dokumentazioa eskatu ahal izango dio jardun arlo bakoitzari.
  9. Sailaren eginbeharrekoetan eragina duten gaien inguruko informazio egokia biltzea, aztertzea eta aurkeztea. Horretarako, gaiarekin zerikusia duten beste organo eskudunekin batera lan egingo du.
  10. Sailaren Plan Estrategikoen prestaketan esku hartzea gainerako sailburuordetzekin batera, baita horiei dagozkien jarraipen txostenetan ere.
  11. Herritarrei informazio orokorra emateko egitekoak koordinatzea, baita herritarrei informa-zioa emateko eta harrera egiteko sailaren zerbitzuak eta Zuzenean-Jaurlaritzako Herritarrentzako Arreta Zerbitzua artikulatzen direla ziurtatzea ere.
  12. Ertzaintzaren musika-bandaren parte hartzea planifikatzea eta zehaztea, ekintza ofizial eta protokolozkoetan.
  13. Sailak sustatutako kongresuak, jardunaldiak edo mintegiak antolatzeko lanak koordinatzea.
  14. Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren kontrol- eta gardentasun-batzordeari laguntza ematea.
  15. Sailak Eusko Legebiltzarrarekin eta Arartekoarekin dituen harremanak bideratzea, organo eskudunen bitartez.

Saileko zuzendaritza guztientzako eginkizun orokorrak

Saileko zuzendaritza bakoitzaren arduraduna zuzendari bat izango da eta, oro har, hauxe dagokio:

  1. Nork bere jardun-arloan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko planak eta programak gauzatzea.
  2. Nork bere jardun-arloan, dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan sistemak zehaztea.
  4. Bere jardun-arloko jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea.
  5. Prozedura batean, bere jardun-arloa eta beste batzuena artikulatzeko behar diren harremanak izatea.
  6. Indarrean dagoen legerian aurreikusten diren kasuetan, errekurtsoak ebatziko dituzte.
  7. Bere jardun arloan, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Planaren helburuak zehaztea, baita helburuok lortzeko ekintzak eta ekimenak betearaztea eta ebaluatzea ere. Horretarako, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politiken kudeaketa integrala garatuko dute zuzendaritza bakoitzeko zerbitzuburuekin lankidetzan. Hori guztiori, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Kabinete Zuzendaritzari esleitutako koordinazio eginkizunen babespean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin lankidetzan.
  8. Bere jardun arloan, indarreko Hizkuntza Normalkuntzako Planaren helburuak zehaztea, baita helburuok lortzeko ekintzak eta ekimenak betearaztea eta ebaluatzea ere. Horretarako, euskararen erabilera bultzatzeko politiken kudeaketa integrala garatuko dute Zuzendaritza bakoitzeko zerbitzuburuekin lankidetzan. Hori guztiori, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzari esleitutako koordinazio eginkizunen babespean eta Hizkuntza Politikako Sailburuordetzarekin lankidetzan.
  9. Hizkuntza-irizpideak aztertzea eta proposatzea dirulaguntzen deialdietan, sailari dagozkion euskararen erabilera sustatzeko neurrien esparruan, eta horien betetze mailaren jarraipena egitea zuzendaritzaren jardun-eremuetan; besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako ekitaldi publikoak.
    Kontratazio publikoak Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko apirilaren 26ko Erabakian onetsitako jarraibideekin eta printzipioekin bat etorri behar du. Erabaki horren bidez, EAEko administrazio publikoak sektore publikoaren kontratu legediaren bidez egiten duen kontratazio publikoan euskararen erabilera eta ezagutza txertatzeko printzipio nagusiak ezartzen dituzten jarraibideak onesten dira.
  10. Gastu- eta kontratazio-arloan Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendariei dagozkien eskumenez gain, zuzendariei dagokie, baita ere, indarrean dagoen funts aurrerakinen araubidean ezarritakoarekin bat, haien jardun-eremuan beharrezkoak diren gastuak baimentzea eta onestea.
  11. Esandakoez gain, indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkien gainontzeko egitekoak eta Jaurlaritzako zuzendariei oro har dagozkienak ere bete behar dituzte.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Maria Tatiana Begoña Gonzalez San Sebastian
(2020/09/11 - 2024/06/26) Lehenengo lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburuaren Kabineteko zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak