17. Euskal Autonomia Erkidegoko 2005-2018 ekitaldiei dagozkien aurrekontu orokorren likidazioak onartzeko Lege proiektua.

Informazio gehigarria

Gobernu Kontseiluaren 2022/02/01eko Erabakiaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko, 2005etik 2019ra bitarteko ekitaldiei dagozkien Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren likidazioari buruzko dokumentazioa Eusko Legebiltzarrera bidali zen, likidazio horiei buruz Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egindako txostenekin batera. Beraz, ez zen beharrezkoa Legegintza Programan aurreikusitako lege-proiektua onartzea.

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartu zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 126. artikuluan aurreikusitakoa betetzea. Artikulu horren arabera, Jaurlaritzak Legebiltzarrera bidaliko du aurrekontu orokorren likidazioari buruzko dokumentazioa, Autonomia Erkidegoaren finantza- eta ondare-egoeraren beste alderdi batzuei buruz eskatzen den informazioarekin batera, eztabaidatu eta onar dezan, dagokion lege- proiektuaren bidez.

Eraginpeko gizarte-sektoreak:

Herri-administrazioak.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2021eko lehen seihilekoan.