15. Turismoaren uztailaren 28ko 13/2016 legea aldatzeko lege-proiektua.

Erakundea:
Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
Egoera:
Lege-proiektua kitatuta

Legegintzaldia

XIII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Turismoaren uztailaren 28ko 13/2016 Legea aldatzea, egungo egoera berrira egokitzeko, jasangarritasuna oinarri hartuta, eta turismo-eremuak aurrez aurre dituen erronka eta eraldaketa berriei aurre egiteko.

Beste helburu batzuk:
  • Erregulazio zehatzagoa ezartzea turismo-enpresei dagokienez (ostatukoak eta bitartekaritzakoak), errealitate berrietara egokituta.
  • Erregulazio zehatzagoa ezartzea turismo-intereseko jarduerak edo haren osagarriak diren jarduerak egiten dituzten enpresa edo establezimenduei dagokienez.
  • Turismo-ikuskaritzaren erregulazioa hobetzea (legean ezarriz urteko ikuskapen-plan baten erregulazioa, ikuskapen-jardueraren helburuak, ikuskatu beharreko establezimenduak eta haien denbora-eremua zehaztuta) eta zehapenak mailakatzea (berariazko artikulu bat sartuz zehapenak mailakatzeko).
  • Onartu berri den araudira egokitzea legea, hala nola iraupen laburreko alokairuei buruzko Europako erregelamendura, zeinak, besteak beste, erabilera turistikorako etxebizitzen eta logelen kontrolari eragiten baitio.
  • Jasangarritasun turistikoaz kontzientziatzea, Turismoaren Kode Etikoaren figura txertatuz.
  • Errealitate berriak txertatzea, hala nola turismo inklusiboa, adimen turistikoko sistemak…
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Ostatukoak:
    • Hotel-establezimenduak
    • Apartamentu turistikoak
    • Kanpinak
    • Nekazaritza-turismoko establezimenduak eta landetxeak
    • Aterpetxeak
    • Erabilera turistikorako etxebizitza eta logelak
    • Beste ostatu-modalitate batzuk
  • Bitartekaritzakoak:
    • Bidaia-agentziak
  • Turismoko lanbideak:
    • Turismo-gidariak
  • Ostalaritza
  • Turismo aktiboa eta ekoturismoa

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2026. urtea